Casa Asiako ordezkaritza bat Euskadin izan da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (ZTBP) Euskadi 2020 eta RIS3 Euskadi espezializazio adimenduneko estrategia ezagutzeko. Topaketa Europako Batzordeko DG Regio Zuzendaritza Orokorraren proiektu baten parte da, Europako eta Txinako berrikuntza-politika publikoak aztertzeko. Casa Asia Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziara etorri da, hau ZTBPren idazkaritza teknikoa eta Plana ebaluatzeaz eta monitorizatzeaz arduratzen den erakundea baita; lan hori nola egiten den eta zer erronka planteatzen dituen jakin nahi izan dute.
Innobasquerekin ez ezik, Casa Asiako ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako hainbat zuzendaritzarekin eta beste erakunde batzuekin ere elkartu da, hala nola Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin.
Casa Asia diplomazia-erakunde bat da, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioak, Kataluniako Generalitat-ak eta Bartzelonako eta Madrilgo udalek sortu eta osatua. Bere eginkizuna ezagutza hobetzea eta Asia, Ozeano Bare eta Espainiako gizarteen arteko harremanak bultzatzea da.