Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.
Hazinnovak berrikuntzan lehen esperientzia eskaintzen die enpresa txikiei. Zerbitzu berri bat da ETEak berrikuntza egin dezan erraz, azkar eta doan, lana antolatzeko era berrietan edo bere produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrietan. 40 eragile edo agenteren sarea –tokiko garapen-agentziek, klusterrek, merkataritza-ganberek eta enpresa-elkartek osatua– enpresen zerbitzura dago prozesu osoan laguntza emateko prest, inolako kosturik gabe beraientzat eta administrazio-karga minimoarekin. 2,5 milioi eurorekin, Hazinnova ia 2.400 enpresa txiki eta ertainetara iritsiko da, eta 500 proiektu berritzaile mobilizatuko ditu lehenengo urtean.
Bultzatzaileak: Innobasque, SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Irailaren 1era arte
Zabalik da epea Ciberemprende-n izena emateko, bokazio ekintzailea duten pertsonengana zuzendutako ekimena. Zibersegurtasunean talentu berritzailea erakartzeko eta sustatzeko helburua du, hazi fasean dauden ideia eta proiektuen lehiaketa eginez, negozio-proiektuak garatzeko balio izan dezakeena. Inkubazio-programa honek honako helburu hauek lortu gura ditu: zibersegurtasunean oinarri teknologikoko ideia eta enpresa berritzaileak sustatzea, ekintzailearen figura bultzatu eta zabaltzea, proiektu berrien sorrera eta garapena piztea, zibersegurtasunean berrikuntza teknologikoa bultzatzea merkatua sustatuz. Programan, parte-hartzaileek profesional gaituen aholkularitza aditua izango dute beren enpresa-proiektuak martxan jartzeko eta negozio-aukera berriak identifikatzeko. Halaber, zibersegurtasunean ezagutzarik berritzaileena lortuko dute, eta networking aukerak aditu, bezero eta inbertitzaileekin.
Antolatzailea: Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala
Irailaren 3ra arte
Donostiako saltegien lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, hiriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan tresna digitalak ezarriz.
Deitzailea: Donostiako Udala
Irailaren 9ra arte
IHOBE 2019 LAGUNTZAK EKODISEINURAKO, EKONOMIA ZIRKULARREAN ETA EKOBERRIKUNTZAN ERAKUSTALDIAK EGITEKO
Laguntza-programa berria euskal industrian ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko proiektu berritzaileak gauzatzeko. Deialdi berri honen helburua da materialen eraginkortasuna gehitzea industrian eta produktuen iraunkortasuna eta ekodiseinua bultzatzea berrikuntzaren bidez, laster onartuko den “Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategiaren (2030)” funtsezko ardatzak baitira.
Deitzailea: Ihobe
Irailaren 12an
The European ecosystem for batteries revolution Summit. Gasteizen
CIC energiGUNEk, energia elektrokimikoa eta termikoa metatzearen eremuan Europan erreferente den ikerketa-zentroak, etorkizuneko bateriak diseinatzeko, bai epe laburrera eta bai epe luzera, ikerketa bultzatzen ari diren Europako ekimenen ordezkari nagusiak bilduko ditu Gasteizen datorren irailaren 12an. Kristina Edström ezaguna izango da topaketan, BATTERY 2030+ delakoaren koordinatzailea eta EBren apustuaren ardatz den programaren arduradun nagusia da bera, 2030ean Europa eremu honetan ikerketaren buru izatea duelarik programak helburu.
Antolatzailea: CIC Energigune
Irailaren 12-13an
BREXITAREN ONDORIOAK INTEGRAZIOAREN PROZESU POLITIKOAN ETA HORREN ONDORIO EKONOMIKOAK
UPV/EHUren udako ikastaroa, Erresuma Batua EBtik erretiratzeak, EBn ez ezik, Erresuma Batuan bertan ere izango dituen ondorio politiko eta ekonomikoak aztertzeko, baita testuinguru geopolitiko globalean izango dituen ondorioak ere. Hain erabaki garrantzitsuak, bere bazkideetako baten irteerak, Europaren integrazio-prozesu beti konplexuan sor lezakeen ondorioaz hausnarketa egitea.
Antolatzailea: UPV/EHU
“Smart Rural Communities” Udako Eskola nazioarteko izaera duen laborategi irekia da, balio akademikoa duena, eta klima-krisian, hirien etorkizunean, landa-munduan, energia berriztagarrietan, ekintzailetzan, gizarte-berrikuntzan, smart city-etan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan (GIH), lurralde-garapen eta teknologian, traktore sozial gisa, interesa duten pertsona eta sektoreetara zuzenduta dago.
Antolatzailea: UPV/EHU
Irailaren 13an
BERRIKUNTZA, EKINTZAILETZA ETA GIZARTE-EKONOMIAKO FOROA
Foro hau Eibarren enplegua eta ekoizpen-ehuna sortzeko gaur egun dauden aukera ezberdinetan sakontzeko aukera da ikuspegi ekintzaile eta berritzailetik, XXI. mendeko gizarterako identifikaturiko premietatik abiatuta. Hori guztiori aurrerabidea eta ongizatea sortzeko bide berriak identifikatu, analizatu eta, hala badagokio, bultzatu ahal izateko.
Antolatzailea: Eibarko Udala
Irailaren 15era arte
EUSKADIKO ELIKADURA BERRIKUNTZAKO SARIAK (BTEM)
Bi urtean behin, sari hauen helburua Euskadin elikadura-sektoreko enpresen lana eta ahalegina aitortzea da, beraien tamaina gorabehera, Euskadin elikadura-sektorea garatzen laguntzen badute berrikuntzaren aldeko apustuarekin. Gainera, sektorearen topaketa-gunea izan nahi du, Euskadin elikaduraren balio-katea osatzen duten eragileak elkartu ahal izateko. Aitortza edo sari honetarako izena emateko epea irailaren 15era arte izango da, eta berrikuntzari buruzko hiru kategoria izango dira: teknologia, enpresa eta merkatua.
Deitzaileak: Azti eta Elikaduraren Klusterra
Irailaren 17ra arte
10 GROUP LEADER HAUTATZEA IKERBASQUERAKO
Ikerbasqueren 2019ko deialdia zabalik dago irailaren 17ra arte. Research Professor-ak hautatzeaz gain, Research Associate profilarekin group leader izateko gazteentzat ere zabalik dago.
Deitzailea: Ikerbasque
Irailaren 18an
BERRIKUNTZAKO I. BILTZAR NAZIONALA. Madrilen
APDek antolatzen du Berrikuntzako I. biltzar nazionala: eskala globalean lehiatuko den berrikuntza-ekosistemarantz. Analisi eta eztabaidarako gune paregabea izango da, non lehen mailako 40 aditu baino gehiagok jarriko duten begirada berrikuntzaren erronka eta desafioetan 1.500 parte-hartzaile baino gehiagoren aurrean.
Antolatzailea: APD
Irailaren 23an
JOSE IGNACIO ARRIETA ENPRESA ETA GIZARTE SARIAK. Bilbon
Estrategia Empresarial-ek, BBKren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Jose Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte Saria emango du; euskal enpresen, enpresa-taldeen eta enpresa-munduari loturiko pertsonen Gizarte Erantzukizuneko jarduera ohargarriak aitortu eta saritzea du helburu, baita horiek euskal gizartearen garapen sozio-ekonomiko, ongizate, hezkuntza eta kulturari egindako ekarpena ere.
Deitzailea: Estrategia Empresarial
Irailaren 26ra arte
IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT
IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat. Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.
Deitzailea: Europako Batzordea
Irailaren 30era arte
LANKIDETZAKO IKASIKER BEKAK. 2019-2020
Lankidetzako 160 Ikasiker beka administrazio-egoitza EAEn duten unibertsitate-ikasleentzat, ikasketekin bateragarri den erregimenean lankidetzan jardun nahi badute Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa Taldeetan, Oinarrizko eta Bikaintasunezko Ikerketa Zentroetan (BERC), Osasun Ikerketa Institutuetan (OII-IIS) eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroetan (IKZ-CIC), betiere Eusko Jaurlaritzak aintzatetsiak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile gisa akreditatuak.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
MATCHER BERRIKUNTZA IREKIKO PROGRAMARAKO ESKAERAK AURKEZTEA
Berrikuntza irekiko nazioarteko programa honek negozio-aukerak sortzea bilatzen du eskualdeko erakundeen eta mundu osoko etorkizun handieneko enpresa berrien artean proiektu pilotu eraginkorrak garatzeko, irtenbide berriak sustatuko dituztenak mugikortasun adimendunaren, osasun eta ongizatearen, eta ontzien etorkizunaren eremuan. Enpresa berrientzako deialdi globala zabalik dago irailaren 30era arte.
Deitzailea: Emilia-Romagna (Italia) eskualdea, ART-ER-ek koordinatua Deloitte-rekin lankidetzan.
Euskadiko nekazaritza-, elikadura- eta arrantza-sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatu eta bultzatzeko laguntzak, efizientzia areagotzeko, lehiakortasuna hobetzeko, hazkunde jasangarriaren alde egiteko eta lankidetza sustatzeko sektore hauetan.
Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Urriaren 3-4an
INFODAY HORIZON(TE) 2020: AZKEN H2020 DEIALDIAK RIS3 EUSKADIRI BURUZKO GAIETAN. Innobasquen
Infoday honen helburua Horizon(te) 2020 Lan Programa berriak ezagutaraztea izango da; programa hauek 2018-2020 denboraldiko azken urterako, programaren azkenekorako, Europako Batzordeak argitaratuak dira. H2020 programa itxiko duten jarduera-ildoak aurkeztuko dira RIS3 Euskadiri buruzko gaietan: NMBP, Energia, IKTak, Garraio, Osasun eta Elikadura Segurtasuna. Jarleku-kopuru mugatua.
Antolatzaileak: Innobasque, SPRI eta BEAZ ─Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideak─, BIOEF, EEE/EVE eta CDTI
Urriaren 10ean
ABG IP Seminar “IP Perspectives II” Euskadi. Bilbon
ABG Intellectual Property “IP Perspectives” Euskadi mintegiaren bigarren edizioan industria, unibertsitate eta ikerketa-zentroetako profesional ospetsuen hitzaldiak izango dira, baita ABG Intellectual Property-koenak ere, eta hainbat gai jorratuko dira: patente-eskaerak prestatu eta aurkezteko ezinbestekoak diren legezko alderdiak; industria-jabetzaren eta jabetza intelektualaren kudeaketa enpresa multinazionaletan; teknologiaren transferentzia EHUn; Industria Patente & Diseinuaren bidezko Babesa, edo nola igaro laborategitik lizentziara. Ekitaldia doakoa da, baina edukiera mugatua da; beraz, joan nahi izanez gero, mesedez, jakinarazi link honen bidez irailaren 20a baino lehen.
Antolatzailea: ABG IP
Urriaren 18ra arte
LAGUNTZAK EKODISEINU, EKONOMIA ZIRKULARREKO ERAKUSTALDI ETA EKOBERRIKUNTZAKO PROIEKTUAK EGITEKO
Euskal industrian ekodiseinu eta ekonomia zirkularrean proiektu berritzaileak egiteko laguntzak; helburua da industrian ekai edo materialean efizientzia areagotzea, eta produktuen iraunkortasuna eta ekodiseinua bultzatzea berrikuntzaren bidez. Hauek dira EAEn Ekonomia Zirkularreko Estrategiaren funtsezko ardatzak 2030ean. Deialdian hiru laguntza-lerro sartzen dira: ekodiseinua, ekonomia zirkularreko erakustaldia, eta ekoberrikuntza.
Deitzailea: Ihobe
Urriaren 21-22an
NAZIOARTEKO II. ENPLEGU BILTZARRA ETA “MERKALAN” 2019 I. ENPLEGU ETA FORMAKUNTZA AZOKA. Donostian
Kalitatezko Enplegu inklusiboa sustatzeak lankidetza estua eskatzen du erakunde publikoen eta gizarte-eragileen artean. Kalitatezko enplegua sortzeko erronka eta aukerei buruz hausnarketa partekatua bultzatzeko helburuaz, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak Nazioarteko II. Enplegu Biltzarra antolatu du Donostian. Bost lan-saiotan zehar, Nazioarteko II. Enplegu Biltzarrak kalitatezko enplegua sortzeko funtsezkoak diren zenbait gai aztertuko ditu: esparrua eta joera globalak, lidergoa eta Europako eta nazioarteko erakundeen ikuspegia, erreferentziazko herrialde eta lurraldeen estrategiak, enpresa- eta finantza-ekimen arrakastatsuak, gazteek enplegua lortzea, baita enpresa-eredu parte-hartzaile eta inklusiboaren aldeko apustua ere. Hausnarketa partekatu honekin batera, edizio honetan ekimen zehatz bat dago kalitatezko enplegua lortu ahal izateko: Merkalan, Lanbideren (Euskal Enplegu Zerbitzuaren) I. Enplegu eta Formakuntza Azoka. Merkalan-ek areagotu egingo du enplegu-politika aktiboen diseinu eta egikaritzan parte diren eragileen arteko lankidetza, pertsonen eta enpresen arteko bitartekotza errazten dutelarik enpleguaren eta formakuntzaren eremuan.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
Urriaren 26an
12TH BE BASQUE TALENT CONFERENCE. Parisen
Nazioarteko jardunaldi honen helburua da euskal erakundeak prestakuntza handiko profesionalekin konektatzea, non parte-hartzaileen hurbileko tratu lasaiak harreman profesionalak ezartzea ziurtatzen duen konfiantza-giroan. Jardunaldia egun osokoa izango da eta profesionalek aukera izango dute egungo lan-merkatuaren errealitatea ezagutzeko, baita euskal erakundeen etorkizuneko itxaropenak ere. Topaketa profesional pertsonalen bidez konektatuko dute erakundeekin, tailer tematikoetan parte hartuko dute eta itzultzeak planteatzen dituen premia eta arazoei buruz hitz egingo dute. Halaber, networking bazkaria, erabat pertsonalizatua, izango dute erakundeekin interakzioa errazteko batzuen eta besteen lankidetza-gaitasun eta interesen arabera.
Antolatzailea: Bizkaia Talent
Urriaren 31ra arte
TICCÁMARAS PROGRAMA. ETE-ETAN IKT-AK SARTZEKO LAGUNTZAK. ARABA 2019
Arabako Merkataritza Ganberaren ganbera-mugapeko enpresentzat laguntzak TICCámaras programan, beraien eskura jartzen direlarik IKTen lagundutako diagnosi- eta ezarpen-zerbitzuak. Jarduketa honen helburu nagusia da ETEen ohiko jardueran IKTen sartze sistematikoa bultzatzea, beraien estrategian funtsezko tresna lehiakor gisa, baita produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak maximizatzea ere.
Deitzailea: Arabako Merkataritza Ganbera
Programa honek berrikuntzaren kultura onartzea sustatzen du, baita hori enpresa-kudeaketan sartzea ere, tresna estrategiko bihurtu arte, Arabako enpresa txiki eta ertainen artean hazkunde eutsia lortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.
Deitzailea: Arabako Merkataritza Ganbera
Nazioarteko inbertsio publikoko programa pilotuak garatu behar dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ETEentzako laguntzak, programa horiek egiteko modu, metodologia, proposamen… berritzaileak probatzeko balio dutenean, eskala murritzean burutuak eta lortutako esperientziatik abiatuta, gero bolumen handiagoko proiektuetan errepika daitezkeenak; ezinbestekoa da horiek atzerriko erakunde publiko baten konpromisoa izatea.
Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia
ZABALDU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA
Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen iraunkorra sustatzea nazioartekotze-prozesuan zehar. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.
Deitzailea: Spri taldea
Laguntza honen xedea da bertoko proiektu berritzaileak eta hiriaren geroko garapenean eragina izango dutenak bultzatzea, horretarako 35 urte baino gutxiagoko (kontratazio unean) gazte gaitu langabeak hartuta. Horretarako diru-laguntzak planteatzen dira, proiektu berritzaileen bidez, hiriaren ekonomia-, gizarte- eta ekoizpen-garapena sustatzen dituztenentzat, eta gazte gaituak kontratatzen dituztenentzat, hiriaren etorkizuneko oinarriak garatzea lortzeko.
Deitzailea: Donostiako Udala
VICOMTECHekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, Vicomtech-ek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
BIODONOSTIArekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
Laguntza hauen helburua da Donostiako enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzea beraien lehiakortasuna hobetzeko, beraietan proiektu estrategikoak garatuz. Diru-laguntza bat emango da proiektu bat ezartzeko, bai berrikuntza- edo nazioartekotze-eremuetan eta bai garapen berezietan (zerbitzu espezializatu, teknologia eskuratze, patente berrien erregistratze eta abarretan) enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Deitzailea: Donostiako Udala
TECNUNekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, TECNUNek produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
CIC BiomaGUNE zentroarekin lankidetzan, tokiko enpresek eta ekintzaileek sustatutako teknologia osagaidun proiektuak sustatzea eta garatzea, Donostiako ikerketa zentroetan garatutako ezagutzaren transferentzia teknologikoaren bidez. Horretarako, teknologia osagaidun proiektuen alde egin nahi da, CIC BiomaGUNE zentroak produktuak eta/edo zerbitzu teknologikoak garatzeko prozesuetara ekar ditzakeen zerbitzu espezializatuen, azterketen eta laguntza teknikoen bidez.
Deitzailea: Donostiako Udala
Azaroaren 20-21ean
Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)
Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.
Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila
Azaroaren 27ra arte
H2020 PROGRAMAREN IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTU EUROPARRETARAKO LAGUNTZAK
Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Ikerketako Trakzio Proiektu Europarrak aurkezteko laguntzak, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileak buru direla.
Deitzailea: CDTI
Azaroaren 28ra arte
INDUSTRIA-ZIBERSEGURTASUNERAKO LAGUNTZA-PROGRAMA
Zabalik da Industria Zibersegurtasunera zuzendutako laguntza-programan eskaerak egiteko epea, eta zehatzago esanda, zibererasoen aurrean babes-sistemen konbergentzia eta integrazioa planteatzen dituzten proiektuetara IT/OT (Information Technology/Operational Technology) inguruneetarako manufaktura-enpresa industrialetan. Industria Zibersegurtasunerako laguntza-programa 550.000 euroz hornituta dago aurten eta hardware, software eta aholkularitzako eta/edo ingeniaritzako gastu eta inbertsioen % 50 finantzatuko du, 18.000 euroko mugarekin proiektu bakoitzeko. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.
Deitzailea: Spri
Azaroaren 29ra arte
Programaren helburua da ETEen online kokapena hobetzea merkatu jakin batean marketin digitaleko tresnen bidez, honela beraien nazioarteko estrategia indartzeko. Horretarako, aholkularitza pertsonalizatua ematen da lehiatzeko adimenean oinarrituriko metodologiarekin, xede den merkatuan enpresari Marketin Digitaleko Ekintza Plan bat eskaintzea ahalbidetu diezagun.
Antolatzailea: Bilboko Merkataritza Ganbera
INNOCÁMARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN
Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte.
Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER
Deialdi honen bidez, batetik, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasunerako jarduerak erraztu eta indartu nahi dira, eta, bestetik, ikerketako emaitzen zabalkundea bultzatu nahi da.
Deitzailea: UPV/EHU
Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko. Inbertsioak hasi aurretik aurre-eskaera aurkezteak aukera ematen du, diruz lagundu daitezkeen inbertsio gisa sartzeko, aurre-eskaeraren aurkezpenaren eta, programaren deialdia argitaratu ondoren, eskaera formalaren artean egiten direnak.
Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea
Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.
Deitzailea: Donostiako Udala
DONOSTIAINN. BERRIKUNTZA SUSTATZEA XEDE DUTEN EKINTZEN BABESA. DONOSTIA 2019
Oinarri hauen xedea da hirian Berrikuntzaren Ekosistema osatzen duten eragileek berrikuntza, jakintza, zientzia eta teknologia zabaltzeko eta sustatzeko egiten dituzten ekintzak babestea.
Deitzailea: Donostiako Udala
Abenduaren 19ra arte
IPA4SME – EUROPAKO PATENTEEN DIRU-LAGUNTZA BIKAINTASUN-ZIGILUA DUTEN ETE-ENTZAT
IPA4SME Europako Batzordearen proiektua da, industria-jabetzaren balorizazio eta babes-zerbitzuetarako finantza- eta aditu-laguntza ematen duena, 15 eurorainokoa, H2020 ETEentzako tresna-programaren Bikaintasun Zigilua jaso duten ETEentzat.Industria-jabetzaren erregistro-prozesuari dagozkion kostuen itzulketa partziala finantzatzen dute.
Deitzailea: Europako Batzordea
Abenduaren 31ra arte
2019. URTEAN DONOSTIAN ENPRESA BERRIAK SORTU ETA FINKATZEKO LAGUNTZAK
Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea oro har enpresa berriak sortuz eta berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortuz.
Deitzailea: Donostiako Udala
Martxoaren 3tik 5era
ADVANCED FACTORIES 2020. Bartzelonan
Aurten ere, Advanced Factories 2020-k 16.000 profesional baino gehiago bilduko ditu bazkide industrialaren bila, enpresarik berritzaileenekin automatizazio industrial, robotika, makina-tresna eta Digital Manufacturing arloetan, eta, besteak beste, industria-software, IoT, Cloud Computing, Machine Learning edo Adimen Artifizialean espezializaturiko enpresa teknologiko guztiekin batera, eta industria-lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzen ari direnak, baita negozio-eredu berriak, ekoizpen-prozesu berriak eta bezero-esperientzia berriak ere.