Dagoeneko gutxiago falta da berrikuntzaren erdigunera (Global Innovation Day 2016) bidaia handia egiteko. Aurten 4 hitzaldi-panel, 28 tailer, Berrikuntzaren Campus bat, 58 txoko, networking gune bat eta beste gauza asko izango dira. Hau da zure aukera euskal berrikuntzaren ekitaldirik garrantzitsuenean izena emateko. Gainera, beste proposamen batzuk egingo dizkizugu datozen asteetarako:

APIRILAREN 22TIK EKAINAREN 10ERA

ENPRESAREN EREMUAN PATENTEETAN ESPEZIALIZATZEKO IKASTAROA

Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitatea eta Galbaian

Lekua: Bilboko Merkataritza Ganbera, Errekalde zumardia, 50 – Bilbo

48 orduko ikastaro honek irizpide garbiak finkatu nahi ditu enpresa-eremuan industria-jabetzari dagokionez; VII. edizio honetan, Espainiako Patente Lege berrian sakonduko da, 2016ko apirilean sartuko delarik indarrean. Ikastaroak ikuspegi bereziki praktikoa du eta jarraibide eta irizpide argiak finkatu nahi ditu enpresa-eremuan jabetza industrial eta intelektualari dagokionez, eta bereziki patenteei dagokienez, horien estrategia, kudeaketa eta errentagarritasuna bezalako alderdiak landuko direlarik. Azken batean, patenteen kultura sortu nahi da enpresa, teknologia-zentro eta unibertsitateetan.

Innobasqueko bazkideek %10eko beherapena izango dute. 

EKAINAK 7, ASTEARTEA

Eztabaida gure enpresak eraldatzen dituzten 7 joera digitalei buruz

Antolatzailea: Bilbao Ekintza

Lekua: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Aula Magna. Sarrikoko Campusa

Saio hau edozein sektoretako enpresa berritzaileentzat da; iraupen laburreko hitzaldiak emango dira, eta eskarmentu handiko profesionalek egungo egoera jorratuko dute, baita gure inguruko enpresetan eraldaketa digitalaren joera berriak ere.

 EKAINAREN 7RA ARTE

EGIN BERDINTASUN-PLANA

Antolatzailea: Emakumearen Institutua. Kudeaketa: Murgibe

Emakumearen eta Aukera Berdintasunaren Institutuaren diru-laguntzak Berdintasun Planetarako Enpresetan

NORENTZAT? Ondasun Erkidego, Sozietate kooperatibo, Elkarte eta Fundazioentzat, 30-250 langile badituzte, 9.000€ko laguntza gehienez. MURGIBE aholku-enpresa homologatuak kudeatuko dizkizu eskabidea eta proiektua. Gure ibilbide luzeak, Berdintasunerako 90 Plan baino gehiago baititugu eginda, beharrezko lanen kalitatea abalatzen du.

 EKAINAK 8

Espezializazio adimenduna, estrategia berritzailea Euskadirentzat

Lekua: Kursaal, Zurriola hiribidea, 1, Donostia

Antolatzailea: Innobasque 

Jardunaldi honetan Europako RIS3 estrategian sakonduko da, Euskadin duen hedapenari buruzko kanpo-ekarpenekin, bikaintasunezko zientzia-ikerketan oinarrituriko Herri ikuspegitik.

Izen-emateak hemen

EKAINAK 9, OSTEGUNA

RoboTT-net OpenLab

Lekua: Donostiako Teknologia Parkea 

Antolatzailea: Tecnalia 

9:00etatik 16:30era

T­ecnalia, DTIFraunhofer-IPA eta ­MTCek, Europan mailarik eta osperik handieneko lau teknologia-zentro hauek, teknologian, azpiegituran, harreman-gaitasunetan eta “mentoring”ean eman dezaketen laguntza jartzen dute enpresen zerbitzura, teknologia robotikoen ahalmena garatzeko. Ekinbide honetaz informatzeko jardunaldia. Izen-emateak esteka honetan.

EKAINAK 10A, OSTIRALA

Energia-eraginkortasunerako soluziobide digitalak industria eta etxebitzitzen eremuan

Antolatzailea: Izertis

Lekua: GAIA bulego nagusiak (Uribitarte pasealekua, 3)

Energia-eskaera areagotze, iturri fosilen agortze eta klima-aldaketaren mehatxuaren ondorioz, energia-eraginkortasuna garrantzi handiko gauza da.

Industriaren eremuan tresna digital asko garatu dira energia-baliabideak kudeatzeko, kostu eta erabileraren optimizazioa lortzeko, baita CO2 isurketak murrizteko ere. Halaber, etxebizitzen eremuan, kontagailu adimendunen hedapen zabalak kontsumo-datuak minutuz minutu ere kontrolatzeko aukera ematen du. Informazio honen analisiak Big Data konputazio-tresnen bidez enpresentzat interes handiko aplikazioak ditu, adibidez, marketin gidatua edo azpiegitura elektrikoaren kontrol operatibo adimenduna.

EKAINAREN 9TIK 11RA

Global Summit of Women

Lekua: Vartsovia, Polonia

Antolatzailea: Global Summit of Women

Global Summit of Women emakumeen “Davos”tzat hartzen da eta 1.000 pertsona inguru biltzen ditu, hainbat sektore eta korporaziotan lider diren emakumeak, batez ere. Edizio bakoitzean gai zehatz bat jorratzen da, eta aurten, ekainean Vartsovian egingo den bileran, gaia “Building an Inclusive Economy in the Digital Age” izango da. Innobasqueko Lola Elejaldek hartuko du parte Summit honetan.

EKAINAK 12, IGANDEA

CorrEmprende

Antolatzaileak: Bilbao Ekintza eta Hirue

Lekua: Bilbo

Herri-lasterketa solidarioa Bilbo inguruan ekintzailetza sustatzeko.

 EKAINAK 14, ASTEARTEA

Global Innovation Day 2016

Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia

Lekua: Euskalduna Jauregia, Bilbo

Global Innovation Day berrikuntzaren protagonisten topaketa-eguna da, elkarrekin harremanetan jarri eta esperientziak ezagutzeko. Gune irekia, dinamikoa eta parte-hartzailea da, ezagutza espezializatua, konexioak eta aukerak eskaintzen dituena. Dagoeneko irekita daude izen-emateak.

EKAINAREN 14RA ARTE

M-ERA.NET 2016  deialdi transnazionala

M-ERA.NET deialdiaren bidez, makro, mikro eta nano eskalan materialen teknologian eta ingeniaritzan nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukera dute euskal enpresek.

Deialdi honek, Eusko Jaurlaritzaren funtsen bidez, ondorengo gai-arloetan garaturiko proiektuak finantzatuko ditu: Konputazio-material integratuen ingeniaritza, interfaze berrien diseinua, gainazalak eta estaldurak, errendimendu handiko biokonposite sintetikoak, material funtzionalak, materialen eta ostalari biologikoen arteko interfazeak osasunean aplikatzeko, fabrikazio aditiborako materialak.

EKAINAK 16, OSTEGUNA

Topagunea Estrategia

Antolatzailea: Estrategia

Lekua: Euskalduna jauregia.

Datorren ekainaren 16an, 11:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian, ‘ESTRATEGIA Topagunea’ren hirugarren edizioa izango dugu. Oraingoan, gogoeta-foro honetan 4.0 industriaz eta ekonomiaren digitalizatzeaz hitz egingo dugu, bere protagonistetako zenbaitekin.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago