Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Azaroaren 8tik 12ra
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN ASTEA
Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak azaroaren 8tik 12ra Zientzia eta Teknologiaren Astea antolatuko dute, eta Euskadiko zientzialariak gonbidatuko dituzte euren ibilbidearen, esperientzia profesionalaren eta STEAM jarduerekiko zaletasunaren berri emateko.
Antolatzaileak: Garaia Parke Teknologikoa eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa.
Azaroaren 10etik urtarrilaren 26ra
DEEP DIVE JARDUNALDI TEKNOLOGIKOAK, INDUSTRIA DIGITAL ETA JASANGARRIA
Deep Dive jardunaldi teknologikoen helburua da egungo ETE-en estrategia digital eta jasangarria sustatzen duten eta maila indibidualean eskuratzen zailak diren abangoardiako teknologiei buruzko ezagutza bultzatzea. Deep Dive jardunaldiek irauten duten bitartean, enpresek aukera izango dute BDIHko aktibo desberdinen ordezkariak denbora errealean erakustaldiak egiten ikusteko. Horrez gain, gainditu behar izan dituzten erronkak planteatuko dituzte eta aktibo horiek beren prozesu eta produktuetan soluzio teknologikoak txertatzeko erabili dituzten beste enpresa batzuen kasu errealak ezagutuko dituzte.
Antolatzailea: SPRI Taldea
Azaroak 10
MUNDUARI BEGIRA – A LOOK AT WHERE THE WORLD IS HEADING. Bilbon.
Munduari Begira 2021 nazioartekotze-ekimenak enpresa-liderren talde garrantzitsua batuko du, baita mundu osoko nazioarteko lider, arduradun politiko eta akademikoak ere, egun ditugun erronkei nola aurre egin eztabaidatu eta partekatzeko.
Antolatzailea: Basque Trade & Investment
Azaroak 10
THINK ON TOPAKETA: SALMENTAK DIGITALIZATU. Bilbon.
Erostean erabakiak hartzeko modua aldatu egin da, eta, beraz, merkataritza-ekipoak digitalizatzeko beharra eta salmenta-prozesuak eremu digitaletara lekualdatzeko beharra inoiz baino handiagoa da. Aurten elkar ikustea bereziki garrantzitsua da. Horrenbestez, Think On Marketing-ek bere lehenengo “Think On Topaketa” presentziala izatea erabaki du. Halere, streaming bidez ere ikusi ahal izango da. Grupo Bentas taldeko Ana Blancok hitz egingo du ekitaldian.
Antolatzailea: Think on Marketing
Azaroaren 11ra arte
BCAMek LAU DOKTOREGO-POSTU ESKAINTZEN DITU
Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak (BCAM) hiru doktorego-postu eskaintzen ditu arlo hauetan: matematika aplikatua, matematika konputazionala eta matematikaren aplikazioak. Horrez gain, laugarren postu bat eskaintzen du gai hau lantzeko: “Geometria aljebraikoaren berezitasunak eta topologiarekin, geometria metrikoarekin eta geometria sinplistarekin dituen interakzioak”.
Antolatzailea: BCAM
Azaroaren 11ra arte
“AEIren LANKIDETZA PUBLIKO-PRIBATUA” LAGUNTZEI BURUZKO KONTSULTAK BIDALTZEKO EPEA
Laguntzak garapen esperimentaleko proiektuak babesten ditu, enpresa eta ikerketa-erakundeen arteko lankidetzan, teknologia berrien garapena sustatzeko, ideia eta teknika berriak enpresetan aplikatzeko eta produktu eta zerbitzu berriak sortzeko xedearekin.
Antolatzailea: Parke
Azaroak 11
ONLINE MAHAI-INGURUA: NOLA BERRITU GOOGLE IZAN GABE
Berritzea kudeaketa berriaren mantra bihurtu da, nahiz eta erakunde eta profesional askok uste duten soilik enpresa handien edo startup teknologikoen kontua dela. Hala ere, berrikuntza-kontuetan, tamaina eta jarduera-eremua ez dira hain garrantzitsuak.
Antolatzailea: Manager Focus
Azaroak 11
Online ekimen honetan, aldebiko bilerak egiteaz gain, arrakasta-kasuak izan dituzten hainbat erakunderen aurkezpenak egingo dira: AJL Ophthalmic, I+Med, ViveBiotech, CICbiomaGUNE, BCMaterials, OWL Metabolomics, Roxall Group, Pharmamel, IPBLN, Fundación Medina…
Antolatzaileak: Euskadiko Parke Teknologikoak eta Granadako Osasunaren Parke Teknologikoa
Azaroak 15
Emakume erreferenteei buruz hitz egingo da. Historiako emakume asmatzaile eta ekintzaileak aurkeztuko dira, eta, bestetik, aurreko belaunaldien gertuko erreferenteak, egungo ekintzaileak eta adibide bihurtzen edo moldeak hausten ari diren emakume gazteak. Miren Lauzirika izango da dinamizatzailea.
Antolatzailea: Emakumeekin
Azaroaren 15era arte
BCAMek DOKTOREGO ONDOKO BI POSTU ESKAINTZEN DITU
Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak (BCAM) hiru doktorego ondoko postu eskaintzen ditu arlo hauetan: altzairuen eta elektrodo/elektrolito interfazeen hidrogeno bidezko hauskortasunaren simulazio atomistikoa.
Antolatzailea: BCAM
Azaroak 17
WEB-MINTEGIA: LANBIDE-HEZIKETA BERRIA:WEB-MINTEGIA. LANBIDE-HEZIKETA BERRIA: TALENTUA HAUTEMATEKO AUKERA
Euskadik urtebetez aurreratu du estatuan indarrean sartuko den Lanbide Heziketaren Lege berria, eta ikastaro honetan abian jarri du testuak proposatzen duen eredu dualaren pilotua. Aurreikusten da testua abendu amaieran edo 2022ko urtarrilean onetsiko dela. Horren guztiaren berri izateko, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta Lanbide Heziketako Zentroen Elkarteak (HETEL) web-mintegi bat antolatu dute aldaketa guztiak eta enpresek Lanbide Heziketa dualean parte hartzeko dituzten moduak azaltzeko.
Antolatzaileak: Parke eta Hetel
Azaroak 17, 18 eta 19
BITARTEKARITZA-BILERA (BROKERAGE EVENT) @SMART MANUFACTURING MATCHMAKING 2021
Teknologia digitalei eta industrialei buruzko sareko bilera azaroaren 17an, 18an eta 19an.
Antolatzaileak: Innobasque, Enterprise Europe Network sarearen bitartez, SPIN – Business Innovation Support erakundearekin lankidetzan
Azaroak 19
Kafe-atsedena izango da, non emakume ekintzaileak bilduko diren eta kontzientziatzeko funtsezko gaiak partekatuko dituzten. Aurten egungo erreferenteak jorratuko dira, baita horiek zertarako behar diren eta zertan laguntzen duten ere. Biltzeko, sare profesionalak indartzeko, kezkak partekatzeko, babesa sentitzeko, zubiak eraikitzeko eta emakumeak ikusarazteko aukera da.
Antolatzailea: Emakumeekin
Azaroak 19 eta 20
SELECTED INSPIRATION BILBAO BIZKAIA
Urteroko jaialdiak inspirazioz, sormenez eta prestakuntzaz betetako bi egun eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, eta Bilbao Bizkaia Design Week programazioaren barruan sartzen da, sormen-industria indartzeko xedearekin.
Azaroak 25
Enpresei aukeren testuinguru berri bat ezagutu eta zehazten laguntzeko, Zorraquinok Consumer Trends 2022 txostena aurkeztuko du, eta saioa zuzenean igorriko da Bilboko Campos Elíseos antzokitik.
Arduraduna: Zorraquino
Azaroaren 29ra arte
BCAMek DOKTOREGO ONDOKO POSTU BAT ESKAINTZEN DU
Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak (BCAM) doktorego ondoko postu bat eskaintzen du arlo honetan: datu sakonetan oinarritutako konputazioa.
Antolatzailea: BCAM
Abenduak 1
ADIMEN ARTIFIZIALAREN FOROA. Madrilen
Alianza Digital 2030 fundazioak eta ATREVIA erakundeak, Industria Antolakuntzaren Eskolarekin lankidetzan, hau antolatu du: “Adimen Artifizialaren Foroa: AAren botere eraldatzailea berrikuntza-, garapen- eta susperraldi-palanka gisa”; bertan parte hartuko duten Carme Artigas digitalizazioko eta AAko estatuko idazkariak eta Raúl Blanco industria eta ETE-en idazkari nagusiak.
Abenduaren 2ra arte
ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZAREN HIRIEN 2021 SARIA
«Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria» Saria beren lurraldeetan berrikuntza babesteagatik nabarmentzen diren hiriei ematen zaie, osagarri zientifikoa, teknologikoa eta berritzailea duten tokiko enpresa eta erakundeen politikak definitzeagatik eta egiturak egonkortzeagatik.
Antolatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa
Abenduaren 3ra arte
INDUSTRIARI APLIKATUTAKO IKUSPEN ARTIZIALERAKO DEEP LEARNING-A
Deep Learning sistema konplexu eta osoak eskaintzen dituen aukera guztien artean, nabarmentzekoa da irudien analisi-, azterketa- eta sailkapen-prozesuetan duen zeregina. Ikastaroaren helburua da bertaratuek ezagutzea Deep Learning-a zer den eta nola funtzionatzen duen. Ondoren, sare, modelo eta aplikazio mota desberdinetan sakonduko dute, arreta berezia jarriz industriaren sektorean dituen aplikazioetan.
Antolatzailea: Garaia Teknologia Parkea
2022ko urtarrilera arte
4.0 PROGRAMA EXEKUTIBOA INDUSTRIAN
4.0 Programa Exekutiboa Industrian esperientzia aitzindaria da, zeinak, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateen partetik, erantzun koordinatua ematen dion etengabeko prestakuntzarako enpresa-eskariari, funtsezko esparru batean: Industria Adimenduna. Ikastaroa industria Digitala 4.0 arloan prestakuntza osatu nahi duten eta gerentzia-profilak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta bost hilabeteko iraupena izango du.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, IDH, MU, UNAV, UDeusto, Basque Industry 4.0, Innobasque, Confebask, Adegi, Cebek, SEA, Spri, AIC eta Euskampus
2022ko otsailaren 3ra arte
‘PUBLIC ENGAGEMENT WITH RESEARCH’ SARIAREN BIGARREN EDIZIOA
Txertoetatik klima-aldaketara, zientzia eta zientzialariak inoiz baino gehiago behar ditugu inguratzen gaituen munduari zentzua emateko. Europako Ikerketa Batzordeak Ikerketarekiko Konpromiso Publikoaren ERC Sariaren bigarren lehiaketa aurkeztu du gaur. Helburua da EIK-ko bekadunak saritzea, baldin eta bikaintasuna erakutsi badute publikoarekiko konpromisoan, euren ikerketa-esparrutik haratago. Hiru sarietako bakoitzak 10.000 euroko zuzkidura du.
Antolatzailea: Europako Ikerketa Kontseilua
2022ko apirilak 5-7
WIND EUROPE 2022. Bilbon.
Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate-iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran.
2022ko apirilaren 25etik 29ra
HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian
Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen-prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria-enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.
2022ko urriaren 4tik 7ra
BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan
BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea.