Design thinking-a berrikuntza-erronkak konpontzeko metodologia da, pertsonengan ardaztua, erabiltzailearengana argi eta garbi bideratutako logika jarraitzen eta enpatia sustatzen duena. Horrela azaldu zigun Amalio Rey-k, eMOTools berrikuntzaren kudeaketan aholkularitza eta prestakuntza ematen espezializaturiko enpresaren sortzaile eta zuzendariak.
Tim Brown, Ideo-ko lehendakariak, ere enpatiaz hitz egiten du design thinking-aren ezinbesteko 3 elementuetako bat bezala. Amalio-rentzat, “design thinking-ak askotariko aplikazio-eremua du, edozein berrikuntza-erronka landu baitaiteke ikuspegi honi jarraituz, baina design thinking-erako desiragarriagoak edo emankorragoak diren erronkak enpatia-arazo garbia dagoela detektatzen direnekoak dira.” Erabiltzailearen ikuspegia asetzen ahalegintzeko konponbideak proiektatzen direnean, prototipoa egin, esperimentatu, probatu eta probatutakotik ikasi behar da, eta prozesu iteratiboa jarraitu, hor irtenbideak aztertzen baitira konponbiderik onena aurkitu arte.
Hurrengo bideoan, Amalio Reyk design thinking-aren 5 gako edo giltzak azaltzen dizkigu, honako ideia hauekin laburbildu ditzakegunak:
- Edozein berrikuntza-proiektutan enpatia-gaitasunen garapena indartzen du
- Erabateko lankidetzarako (talde-lanerako) gaitasuna bultzatzen du
- Prototipatuaren kulturan oinarritzen da
- Ikuspegi integratzaile eta holistikoa eskaintzen du
- Garunaren eskuinaldeari lan eginarazten dio
Baina, gainera, seigarren gako bat eman digu. Jakin nahi duzu zein den?
Design thinking-ean aditua izateaz gain, Amalio Reyk Innobox sortu du, metaforen ahalmena berrikuntza “sortzeko molde” gisa lantzen duen tresna. Bideo honetan xehetasun gehiago ematen dizkigu: