“Bat eta bi zenbakien arteko distantzia beti konstantea da. Zure antolaketa hobetu nahi baduzu, zeure burua hobetu behar duzu geroago beraren ondoan hazteko”, Indra Nooyi, PepsiCo-ko CEOren aipua, eta agertuko diren ondorengo bideak erabakitasun handiagoz hartzeko inspira dezake horrek.
APIRILAREN 22TIK EKAINAREN 10ERA
ENPRESAREN EREMUAN PATENTEETAN ESPEZIALIZATZEKO IKASTAROA
Antolatzailea: Mondragon Unibertsitatea eta Galbaian
Lekua: Bilboko Merkataritza Ganbera, Errekalde zumardia, 50 – Bilbo
48 orduko ikastaro honek irizpide garbiak finkatu nahi ditu enpresa-eremuan industria-jabetzari dagokionez; VII. edizio honetan, Espainiako Patente Lege berrian sakonduko da, 2016ko apirilean sartuko delarik indarrean. Ikastaroak ikuspegi bereziki praktikoa du eta jarraibide eta irizpide argiak finkatu nahi ditu enpresa-eremuan jabetza industrial eta intelektualari dagokionez, eta bereziki patenteei dagokienez, horien estrategia, kudeaketa eta errentagarritasuna bezalako alderdiak landuko direlarik. Azken batean, patenteen kultura sortu nahi da enpresa, teknologia-zentro eta unibertsitateetan.
Innobasqueko bazkideek %10eko beherapena izango dute.
MAIATZAK 27, OSTIRALA
Elkarrekin lan-munduan txertatzearen alde
Lekua: Innobasque
Antolatzailea: Euskadiko Down Sindromearen Fundazioa
FSDPV-ren Lan programak, 1994tik, adimen-ezgaitasunen bat duten pertsonak ohiko lan-merkatuan sartzea bultzatzen du metodologia eraginkorraren bidez, arrakastatsua izan dadin ahalmen-urritasunen bat duten horiek lan-merkatuan txertatzea.
Jardunaldi honen helburua da enpresak programa honetara eta bere metodologiara hurbiltzea, lan-munduan txertatzeko programa honetan parte hartzen duten enpresen eta langileen jardunbide egokien esperientziaz baliatuz.
Izen-emateak hemen
MAIATZAK 27, OSTIRALA
Doce miradas 3. urteurrena
Lekua: Deustuko Unibertsitatea
Antolatzailea: Doce miradas
Berdintasunaren alde lanean dabiltzan emakumeen proiektuak ikusgai bihurtzea da helburua. Zopa bat dastatzea izango da sistema. Euskadin Michelin izarra duen emakume sukaldari bakarrak, Zuriñe Garcíak, Andra Mari jatetxekoak, zopa bat prestatuko du bertaratzen direnen artean banatzeko. Zopa hartu bitartean, proiektuak sustatzen dituzten elkarteek azalpen labur bat egingo dute eta bertaratuek entzundakoa balioetsiko dute lehen, bigarren eta hirugarren postuak erabakitzeko.
MAIATZAREN 30ERA ARTE
EmprendedorXXI Sarien hamargarren ediziorako deialdia
EmprendedorXXI Sariak “La Caixa”k bultzatu eta antolaturiko ekinbidea da, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ere Enisa-ren bidez lagundua, eta sortu berri diren enpresa berritzaileak, Espainian hazteko ahalmen handiena dutenak, identifikatzea, aitortzea eta horiei lagun egitea da sarien helburua.
MAIATZAREN 30ERA ARTE
EKOBERRIKUNTZAN I+G+b PROIEKTUEN DISEINU BIKAINERAKO 2016 LAGUNTZAK
Helburua proiektuen diseinu bikaina bultzatzea da I+G+b-ri Laguntzeko Europako Programetara aurkezteko, batez ere, Horizon 2020 eta Life+, ZTB Planaren “Ekosistemak” Aukera Nitxoaren ildo estrategikoetan.
MAIATZAK 20, OSTIRALA
ENPRESAN JENDEAREN PARTE-HARTZEAREN ZERGATIKOAK ETA NOLAKOAK
Antolatzailea: SPRI taldea
Lekua: Bizkaia Plaza eraikina, Urkixo zumardia, 36, Bilbo
Jardunaldiaren ardatza parte-hartzearen alde egiteko enpresa-motibazio edo egoera nagusiak identifikatzea izango da, gure inguruko zenbait ETEren esperientzia praktikoa lehen eskutik ezagutzea eta eredu parte-hartzaileagoak garatzeko ikaskuntza eta gomendio praktikoak partekatzea zuzendaritzetako beste kide batzuekin.
MAIATZAK 24, ASTEARTEA
Design thinking eta elkarlaneko jardunbidea
Antolatzailea: Euskadiko Elkarlaneko Zuzenbide Elkartea
Lekua: Artium museoa
Datorren asteartean, maiatzaren 24an, 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara, Artium Museoan Design Thinking tailerra egingo da, ADCEk antolatua, Innobasque, Conexiones Improbables eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzaz.
Tailerra ALEX CARRASCOSAk emango du, Artista eta Multiaktore Elkarrizketa eta Gatazken Eraldaketa KreAktiboko Prozesuen Diseinatzailea.
Argibide gehiago eta izen-emateak hemen: info@derechocolaborativo.es
MAIATZAK 25, ASTEAZKENA
2016 enpresaren eguna
Antolatzailea: Adegi
Lekua: Mikeletegi pasealekua, 52 – 20009 Donostia
2016 Enpresa Eguna, “Enpresaren aniztasuna kudeatzea”.
MAIATZAK 26, OSTEGUNA
Wikitokiko giza liburutegia
Antolatzailea: ColaBoraBora
Lekua: Harrobi Plaza 5 – 2ª 48003 Bilbo
Wikitoki jarduerak bi urte baino gehixeago daramatza. Sarrera libreko egun bat antolatuz ospatuko dute, Ko-Laborategi-aren sirena-kantuak entzun bai baina oraindik bertan egon ez direnek zuzen-zuzenean ezagutu ahal izateko.
MAIATZAK 26, OSTEGUNA
Lekua: Iberdrola dorrea
Antolatzailea: Euskal Herriko Telekomunikazioetako Ingeniarien Elkargo Ofiziala
TelekoDay 2016-ren barruan, Euskadiko IKTen Gaua ekitaldia sartuko da; Iberdrola dorrean izango da, 24. solairuan, Bilbon; eta Jardunaldi Tekniko bat goizean, aurten GreenTIC eta 5G-ri buruzkoa.
TELEKOGAUAren helburua Euskadiko IKT sariak ematea da eta sektoreko profesionalen artean networkinga bultzatzea.
MAIATZAK 31, ASTEARTEA
Basque Industry 4.0.: Espezializazio Adimenduna Fabrikazio Aurreraturako
Lekua: BILBAO EXHIBITION CENTRE, Azkue erronda, 1, 48902 Barakaldo, Bizkaia
Antolatzailea: Innobasque
Datorren Innobasqueren Astearteak saioan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin, SPRI eta AFMekin lankidetzan antolatuta, Fabrikazio Aurreratuko Estrategia-Basque Industry 4.0 aurkeztuko da, baita martxan jartzen ari diren ekintza zehatzak ere.
Gainera, Europako Batzordeak “Digitising European Industry” ekinbidea azalduko digu, azpiegitura, plataforma digital eta gaikuntza arloan jarduera estrategikoak babestuko dituena.
Azkenik, euskal erakundeen hiru esperientzia izango ditugu, eta robotikan, industria-zerbitzu berritzaileetan eta lanbide-prestakuntza eta gaitasunean adibide zehatzak ikusteko aukera emango digute.
Innobasqueren Astearteak AFMek antolaturiko Makina Erremintaren Bienalean (BIEMH) egingo da, eta horrek aukera emango die jardunaldira joaten direnei erakusketa-gunera sartzeko, bertan Etorkizuneko Fabrikazio Aurreratua ezagutu eta esperimentatzeko.
Izen-emateak hemen
MAIATZAREN 23TIK 25ERA
Antolatzailea: Pint of Science
Jardunaldiaren helburua hau da: Baduzu kosmosarekiko jakin-minik? Interesa pizten dizu eboluzioaren gaiak? Edota, besterik gabe, jakin nahi duzu zergatik den garagardoa hain gustagarria? Zure galdera edo itaun askok erantzuna dute, eta bururik argienak ekarriko dizkizugu erantzun horiek emateko.
Gure nazioarteko jaialdiak ikertzailerik puntakoenak gonbidatzen ditu bere ezaupideak zurekin partekatzera giro lasaian: tabernan.
Gogor ari gara lanean 2016ko jaialdia antolatzeko; beraz, ez galdu zeure aukera: bila ezazu hurbilen duzun #pint16!
EKAINAK 2, OSTEGUNA
BAC+ XVI. Inbertsio Foroa
Lekua: La Comercial eraikina, Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Campusa, 34. gela
Antolatzailea: Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua
Business Angels Crecer+ sareak, Deustuko Unibertsitateko Orkestra- Lehiakortasunerako Euskal Institutuarenak, bere BAC+ inbertsio-foroaren XVI. ediziora gonbidatzen zaitu, Deusto Business School-en izango da (La Comercial eraikina, Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Campusa, 34. gela), ekainaren 2an, 16:00etan.
Oraingoan bost proiektu ekintzaile aurkeztuko dira.
Doako izen-emateak lehenengo aldiz datozen Innobasqueko bazkideentzat.
Izen-emateak hemen
EKAINAREN 2RA ARTE
Lea-Artibaiko empresa-proiektuen lehiaketa
Antolatzaileak: Azaro Fundazioa eta Lea-Artibaiko Garapen Agentzia
2015eko urtarrila baina geroago Lea Artibai eskualdean enpresa bat sortu duten ekintzaileentzat, edo jarduera berri bat 2016an martxan jartzeko asmoa adierazten dutenentzat. Proiektu kooperatiboentzat, Lea-Artibain kokaturikoez gain, Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrenan sortu dituztenek ere parte hartu ahal izango dute.
EKAINAK 8
Espezializazio adimenduna, Euskadirako estrategia berritzailea
Lekua: Kursaal, Zurriola hiribidea, 1, Donostia
Antolatzailea: Innobasque
Jardunaldi honetan Europako RIS3 estrategian sakonduko da, Euskadin duen hedapenari buruz kanpoko ekarpenekin, bikaintasunezko zientzia-ikerketan oinarrituriko Herri ikuspegitik.
Izen-emateak hemen
EKAINAK 9, OSTEGUNA
Lekua: Donostiako Teknologia Parkea
Antolatzailea: Tecnalia
9:00etatik 16:30era
Tecnalia, DTI, Fraunhofer-IPA eta MTCek, Europan mailarik eta osperik handieneko lau teknologia-zentro hauek, teknologian, azpiegituran, harreman-gaitasunetan eta “mentoring”ean eman dezaketen laguntza jartzen dute enpresen zerbitzura, teknologia robotikoen ahalmena garatzeko. Ekinbide honetaz informatzeko jardunaldia. Izen-emateak esteka honetan.
EKAINAREN 9TIK 11RA
Lekua: Vartsovia, Polonian
Antolatzailea: Global Summit of Women
Global Summit of Women emakumeen “Davos”tzat hartzen da eta 1.000 pertsona inguru biltzen ditu, hainbat sektore eta korporaziotan lider diren emakumeak, batez ere. Edizio bakoitzean gai zehatz bat jorratzen da, eta aurten, ekainean Vartsovian egingo den bileran, gaia “Building an Inclusive Economy in the Digital Age” izango da. Innobasqueko Lola Elejaldek hartuko du parte Summit honetan.
EKAINAK 14, ASTEARTEA
Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Lekua: Euskalduna Jauregia, Bilbo
Global Innovation Day berrikuntzaren protagonisten topaketa-eguna da, elkarrekin harremanetan jarri eta esperientziak ezagutzeko. Gune irekia, dinamikoa eta parte-hartzailea da, ezagutza espezializatua, konexioak eta aukerak eskaintzen dituena. Dagoeneko irekita daude izen-emateak.
EKAINAREN 14RA ARTE
M-ERA.NET 2016 nazioz gaindiko deialdia
M-ERA.NET deialdiaren bidez, makro, mikro eta nano eskalan materialen teknologian eta ingeniaritzan nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukera dute euskal enpresek.
Deialdi honek, Eusko Jaurlaritzaren funtsen bidez, ondorengo gai-arloetan garaturiko proiektuak finantzatuko ditu: konputazio-material integratuen ingeniaritza, interfaze berrien diseinua, gainazalak eta estaldurak, errendimendu handiko biokonposite sintetikoak, material funtzionalak, materialen eta ostalari biologikoen arteko interfazeak osasunean aplikatzeko, fabrikazio aditiborako materialak.
EKAINAK 17A, OSTIRALA
Eraldaketan dauden Enpresen Foroa 2016
Antolatzailea: Norgara
Lekua: Gasteiz
Eraldaketan dauden Enpresen Foroaren 2. edizioa datorren ekainaren 17an izango da Gasteizen. Donostiako lehen edizioan sortu zen galderaren inguruan izango da: Nola mantendu denboran eraldaketa-prozesuak?
EKAINAK 22, ASTEAZKENA
“Bizkaia Sarean” Enpresa Sariaren VI. edizioa
Antolatzailea: Bizkaired
Lekua: Deustuko Unibertsitatea
Izen-emateak: bizkaired@bizkaired.es
EKAINAREN 22RA ARTE
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa 2016
Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, Bizkaian enpresa berritzaileen sorkuntza sustatzera bideratuak. Programa honekin, honako helburu hauek lortu nahi dira:
1. arloa. Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea. Aurkezteko epea: 2016ko otsailaren 22tik martxoaren 18ko 13:30ak arte.
2. arloa. Enpresa berritzaile berriak: 2016ko apirilaren 25etik ekainaren 16ko 13:30ak arte.
EKAINAREN 23TIK 24RA
III Kultumetria Jardunaldia: Kulturak Gizartean duen Eragina Neurtzea
Antolatzailea: UPV/EHU
Lekua: Bizkaia Aretoa, Abandoibarra hiribidea, 3. 48009-Bilbo
Ikastaro honetan, ekainaren 23 eta 24 artean antolaturiko hiru mahai-inguruen bidez, egungo gizartean kulturak duen zeregina eztabaidatuko da hiru ikuspegitatik. Horretarako, panel heterogeneo bat izango da, eta ikuspegi akademikotik (unibertsitate eta ikerketa-zentro), erakundeen ikuspegitik (baliabideak kudeatzen dituzten administrazioko teknikariak, kulturako inbertsioari lehentasuna emanez, ezagutza eta gizarte-garapena sortzen duen aldetik) eta kultura-kudeatzaileen ikuspegitik (beste bi ikuspegietatik urrunduta eta “egunerokoaren” ikuspegia dutenak), DSS16 erronkari laguntzeko helburuaz.
EKAINAREN 30ERA ARTE
“ Berrikuntzako Kideak Europako ETEentzat” Programa
Berrikuntzako Kideak Europako ETEentzat programa (H2020 SME Innovation Associate) beste ekintza pilotu bat da H2020ren esparruan, ETEei eta Start-up europarrei lagunduko diena gaikuntza handiagoko beste herrialde batzuetako ikertzaileak (doktoregoa egin ostekoak) aurkitzen, negozio-ideia berritzaile bat esplora dezaten, eta lehen urtean finantzatuko du kontratazioa.
Estatuko merkatuan kontratatu ezin diren gaikuntza handiko ikertzaileak kontratatzeko hesiak kentzea da helburua, horien ezagutza erabakigarria izan daitekeelarik berrikuntza-aukerak irekitzeko eta negozioa hazteko.
GIZONDUZ PROGRAMA
Antolatzailea: Emakunde
Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua. Emakume eta gizonen berdintasunaren alde gizonezkoak gehiago inplikatzeko ekinbidea.