Informazioaren Zientzietan lizentziaduna, Philips Ibérica-ko Marka, Komunikazio eta Digital-eko zuzendaria, Ángeles Barrios marka honen izen onaren, interes-taldeekiko harremanen eta GEKen (RSC) arduraduna da, konpainiaren negozio guztiei ematen dielarik laguntza. Gaur egun enpresaren nortasun berriaren erronkari ari da aurre egiten “Innovation and You” markaren promesa pean, eta Philips-en eraldaketaz arduratzen da HealthTech konpainia izan dadin oso-osorik.
Osasun-arloaren egungo erronka da nola eman goi-mailako osasun-zerbitzuak, eta horiek behar dituzten guztientzat eskuragarriak izatea. Biztanleria zahartua tratatzeak dakarren kostuaren gehikuntza, gaixotasun kronikoak gehitzea eta prestaturiko osasun-langileen urritasuna: horra hor herrialde garatuetan osasun-arreta ematerakoan dauden erronkak.
Nola aurre egin aukera handi honi? Teknologiarekin. Adibide argia da Philips, HealthTech konpainia bihurtzearen alde egiten duen enpresa teknologikoa, osasunaren teknologietan zentratua, osasunaren continuum osoan: bizitza osasungarritik eta prebentziotik diagnosi, tratamendu, susperraldi eta etxean zaintzeraino.
Gai honetaz hitz egin genuen Ángeles Barrios-ekin, Philips Ibérica-ko Marka, Komunikazio eta Digital-eko zuzendariarekin, ekainaren 3ko Global Innovation Day-n.
Gai honetan sakondu nahi baduzu, hemen duzu egun hartan egin zuen aurkezpena:
Daniela Couto, Cell2B-ren sortzaileetakoa eta CEO; Iván Macía, Vicomtech-IK4-koa; eta kirurgilaria eta berrikuntzan aditua den Julio Mayol, San Carlos Unibertsitate Ospital Klinikokoa, izan ziren “Osasuna eta IKTak” panelean, Barrios-ekin batera. Hemen ikus daiteke oso-osorik: