Europako Batasunak 540 milioi euro erabiliko ditu 222 pertsonaren zientzia-lanak finantzatzeko, Europako Ikerketa Kontseiluaren (EIK/ERC) Beka Aurreratuak irabazi dituzte eta. Horien lanak zientzia-ideiarik ausartenak gauzatzea ahalbidetuko die profesionalik onenei. Enpleguak sortzen ere lagunduko du, uste baita 2.000 doktoratu ondoko, doktoregai eta beste langile batzuk enplegatu ahal izango liratekeela onuradunen ikerketa-taldeetan.

Carlos Moedas-ek, Ikerketa, Zientzia eta Berrikuntzako europar komisarioak, esan du “beka hauek Europa osoan nabarmendutako ikertzaile ospetsuak laguntzen dituztela. Beraien lan aitzindariak jendearen eguneroko bizitzan aldea edo ezberdintasuna markatzeko ahalmena du, eta gure erronkarik larrienetako batzuei irtenbideak emateko gaitasuna. Buruargi hauei beren ideia sortzaileenak jarraitzeko eta ezagutzaren eremu guztien aurrerapenean zeregin erabakigarria jokatzeko aukera ematen die EIK-k”.

ERC diru-laguntzen eskaerak oso handia izaten jarraitzen du: oraingoan 2.052 ikerketa-proposamen aurkeztu ziren, eta horietatik % 11 finantzatu ziren. Emakumezko ikertzaileek aurkeztu zituzten proposamenen % 19 eta diru-laguntzen % 20 inguru eman zitzaizkien beraiei.

EIKri (ERC) buruz

Europako Ikerketa Kontseilua (ERC=European Research Council) ikerketa bikaina finantzatzeko Europako erakunde nagusia da. Urtero, edozein nazionalitate eta adinetako ikertzailerik onenak hautatu eta finantzatzen ditu, Europan oinarrituriko proiektuak gauzatzeko. EIK-k lau beka-mota eskaintzen ditu: hasierakoa, finkatua, aurreratua eta sinergietakoa.

Bere Proof of Concept programaren bidez, ikerketa aitzindarien eta merkaturatzearen hasierako faseen arteko eten edo arrakala ixten du. Orain arte EIK-k gutxi gorabehera 9.000 ikertzaile nagusi finantzatu ditu beren karrerako hainbat etapatan, eta beraien ikerketa-taldeetan lan egiten duten 50.000 doktoratu ondoko, doktoregai eta bestelako langile. Kontseiluak munduko edozein aldetako ikertzailerik onenak ere erakartzen ditu beren lana Europan egin dezaten.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago