Zamudion, 2017ko apirilaren 5ean. Berkoa, Fundiciones Garbi, Nemak Spain, Karten Space, Fagor Arrasate eta Angulas Aguinaga enpresetako ordezkariak, Innobasquen bildu dira Eusko Jaurlaritzak deitutako Manumix proiektuaren baitan, I+G+b laguntza-programetan izan duten parte-hartzearen berri emateko.
Innobasquek, Eusko Jaurlaritzak eta Orkestrak parte hartzen duten Manumix Interreg Europe proiektuaren helburua, ekoizpen aurreraturako eskualdeetako programen ebaluaketa-mekanismoak hobetzea eta indartzea da, sinergiak aprobetxatu eta gainjartze posibleak saihesteko.
Tailer erara gauzatutako saio honetan, enpresek I+G+b laguntza-programak baliatzeko eta elkartzeko modua sakonago ezagutzeko beharraren ondorioz sortu zen.
Tailerrean parte hartu zuten sei enpresek I+D+b laguntza-programetan izandako partaidetzaren berri eman zuten, beren beharrak asetzeko laguntzak aukeratzeko eta elkartzeko erabiltzen dituzten prozeduren inguruko azalpenak eman zituzten eta baliatzen dituzten teknologien edo prozedura eta produktuen hobekuntzan parte-hartze horiek izandako eragina ere aipatu zuten.
Enpresek eskainitako informazioa, aipatutako lau eskualdeetako (Euskadi, Lituania, Piamonte eta Gales) ekoizpen aurreratuko politiken hasierako azterketarako erabiliko du Orkestrak.