2020rako 25 eta 50 bilioi (b-rekin) artekoa izango da konektaturiko gailuen kopurua. Gaur egun 10 bilioi daude. Gauzen Internet (Internet of the Things, IoT) honek trilioi bat dolarreko balioa duten aukerak eskaintzen ditu eta hobekuntzak eragingo ditu ekoizpenean eta banaketa-prozesuetan, baina, are garrantzitsuagoa dena, aldaketa esanguratsua eragingo du produktuak erabiltzeko moduan. Eraldaketa digitalak materialen kontsumoan oinarrituriko ekonomiaren oinarriak birdefinitzeko ahalmena du. Eredu horren aurrean beste bat sortzen da, eta hemen konektibitatea azpiegitura berri bat da, Ekonomia Zirkularraren Aroa ekar dezakeena.
Honela agertzen da “Adimen-aktiboak: ekonomia zirkularraren ahalmena askatzea” txostenean, Ellen MacArthur Foundation-ek World Economic Forum-ekin lankidetzan egina, eta 30 erakunde baino gehiagoren parte-hartzea izan duena, besteak beste, Innobasque-rena. Lan honek merkatuak bultzaturiko berrikuntzak nola azeleratu azpimarratzen du, baita ere ekonomia zirkularrari nola lagundu gora egiten. Ekonomia zirkular honen bideratzaileak zein diren azaltzen ardazten da, adibidez, teknologia digitalak, handiegiak edo konplexuegiak negozio, hiri, gobernu edo gizabanako bakar batek gaindi ditzan.
Txostena honako atal hauetan banatzen da:
- Balio-sorkuntza birpentsatzea – Ekonomia zirkularraren aukera
- Aktibo adimendunak – Ekonomia adimenduna eraikitzea
- Ekonomia zirkularraren eta aktibo adimendunen arteko lotura
- Gaur egungo berritzaileek biharko negozio berritzaileen ekosistemak nolakoak izan daitezkeen erakusten dute
- Ideietatik ekintzara.
Ekonomia zirkularraren aktiboen eta aktibo adimendunen arteko intersekziotik sortzen diren aukera askoren ahalmen guztia atzemateak teknologiaren eta honi dagokion esparruaren arteko lankidetza-mekanismoak birdefinitzea eskatzen du.
Dauden teknologia-, merkataritza- eta arautze-egituren barruan, lankidetza behar da stakeholder-en artean Gauzen Internet (Internet of the Things, IoT) delakoaren hazkundearekin azaleratzen den espazioa eraginkortasunez ulertu eta kudeatzeko, hau da, berrikuntza modurik eraginkorrenean sustatzeko eta elkarreragingarritasunaren erronkak gainditzeko, aldi berean segurtasuna eta pribatutasun-arauak bermatuz.
Indar-ideiak
Hauek dira indar ideia nagusiak, txostenetik atera daitezkeenak:
• Aktibo adimendunen (gailu teknologikoen) kopuruan izandako gehikuntza azkarra ekonomia eta bere garapena eraldatzen ari da, balio esanguratsua sortuko duena. Iraultza digital hau ekonomia zirkularraren printzipioekin ezkontzeak materialen ekonomiaren eta baliabide mugatuen arteko erlazioa eralda dezake, honela balio gehigarri bat eta emaitza positiboen sorkuntza desblokeatuz.
• Aldaketa sistemiko batenen perspektiban Gauzen Internet azpiegitura birtual berria izan daiteke, aktiboen eta baliabideen erabilera eta balio-katean zeharreko mugimenduak arautuko dituena. Tresna digitalak –bizitza baliagarri asko eta produktu integratuen informazioa ahalbidetzen dituzten trukerako plataforma gisa– tresna fisikoak bezain garrantzitsuak izatera irits daitezke, aktiboen fluxuak erabaki eta gidatu behar direnean.
• Lotura ekonomia zirkularraren balio nagusien artean:
– Teknologiak sorturiko aktibo eta baliabide digitalen ezaguerak sorturiko balio-bultzatzaileekin
– Aktiboaren kokapen, izaera eta erabilgarritasuna
– Aukera esanguratsu berriak desblokeatzea.
Ekonomia zirkularraren eta balio-bultzatzaile diren aktibo adimendunen arteko interakzio honek errotik alda dezake produktuen eta negozio-ereduen izaera eta, batez ere, ekonomiek funtzionatzeko duten modua eralda dezake.
• Dagoeneko enpresak ustiatzen ari dira ekonomia zirkularraren eta balioa ematen duten aktibo adimendunen arteko intersekzio hau. Txostenean aurkezturiko azterketa-kasuek balio-bultzatzaile nagusien artean balio-sortzearen lehenengo adibideak erakusten dituzte, bost arlotan aurkitutako joera indartsuenekin, fokua garbi jarrita hirietan:
- Elektronika eta ekipamendu aurreratuen fabrikazioa
- Energia eta zerbitzu publikoak
- Azpiegiturak
- Logistika eta hondakinen kudeaketa
- Nekazaritza eta arrantza
- Hiri adimendunak
• Interakzio honek sisteman, ezagutzen dugun bezala, gehikuntzazko aldaketa eragin dezake, baina baita erabateko aldaketa ere: eskalan xehatuak balio-sorkuntza birdefinitzeko eta gizarte-onura zabalak sortzeko ahalmenarekin, aldi berean gorabideko ekonomiei lagunduz zenbait gaitan inbertsio handiak eta materialetan konponbide intentsiboak saihesten.