Enterprise Europe Networken (EEN) euskal nodoak, ETE-en I+G+b-a nazioartekotzen laguntzeko munduko sarerik handienak, jardunaldi bat antolatu du azaroaren 30ean Bilbon. Jardunaldi horretan, ur-jauzi bidezko finantzaketaren metodologia azalduko da. Europako Batzordearen mekanismo horrek funts publikoak banatzen ditu ETE-ei eta startupei laguntzeko berrikuntza teknologikoak integratzen eta garatzen. Funts horiek enpresen eskura jartzen dira azken erabiltzaileek teknologia berriak erabil ditzaten sustatzeko deialdien bidez.
Jardunaldia Europak eskaintzen dituen aukeren bitartez beren enpresa bultzatzeko interesa duten euskal ETE-ei zuzenduta dago. Beren I+G+b-a susta dezaketen funtsak eskuratzera animatzeko, Aotech eta Cyber Surgeryren arrakasta-kasuak ere ezagutaraziko dira.
Izen-emateak esteka honetan.
EENren euskal nodoaren parte dira honako hauek: Spri; BEAZ; Araba, Bilbo eta Gipuzkoako merkataritza-ganberak; Basque Trade & Investment eta Berrikuntzaren Euskal Agentzia-lnnobasque.