Gaur El Regato Ikastetxeko neskez bakarrik osatutako WSTA taldea izan da Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzaturiko FIRST LEGO League lehiaketan Euskadiko finalaren irabazlea proiektu honekin: astronautak ariketa fisiko pasiboa egiteko jantzia. Bestalde, Gasteizko Europa jauregian 2.500 lagun bildu duen lehiaketan, Donostiako Axular Lizeoko Overclock Axular eta Bilboko Begoñazpi ikastolako Insovnia taldeak izan dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren sarien irabazleak. Hirurak izan dira talderik osoenak aurtengo erronkaren –nola bizi urtebete espazioan– hiru eremuetan: zientzia-proiektua, robotaren jokoa eta FIRST LEGO League balioak. Gainera, Elburgoko (Araba) Tecnoclub elkarteko Lorditronic taldeak zientzia-proiektuaren saria irabazi du. Horiek guztiak sailkatu dira martxoan Tenerifen jokatuko den estatuko finalerako, eta apirilean Detroiten izango den munduko finalerako toki bat lortzeko lehiatuko dira han.ç

Gaur FIRST LEGO League Euskadin parte hartu duten 100 talde baino gehiago animatzen izan dira Innobasqueko presidentea eta zuzendari nagusia, Manuel Salaverria eta Leire Bilbao, hurrenez hurren; Hezkuntza sailburua, Cristina Uriarte; Arabako Ekonomia Garapenerako foru-diputatua, Pilar García de Salazar; Gasteizko Enplegu eta Ekonomia Garapen Iraunkorreko zinegotzia, Nerea Melgosa; eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikerketa-zuzendaria, Amaia Eskisabel; Lander Intxausti, BAMeko zuzendaria eta Mirenbego Urrutia, UPV/EHU-ko Ikerketa Gizartera Zabaltzeko zuzendaria.

Horiekin batera izan dira Sabino San Vicente, Euskaltel Konekta Fundazioko zuzendaria; Iñigo Larrea, Mondragon Korporazioko Talentu-arduraduna; Hugo Gurendez, Arabako Iberdrola Banaketako arduraduna; Meritxel González, Azti-Tecnaliako Marketin-arduraduna; Pilar García, Sener-eko Komunikazio-zuzendaria; Elías Unzueta, Berrikuntza-arduraduna Petronor-en; Ricard Huguet, Scientia Fundazioko presidentea; eta María López Ortiz, Ausolan-eko Erakunde Harremanetarako arduraduna.

Gure artean erreferentzia den STEAM (ingeleseko akronimoa: Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) Hezkuntza-programa da FIRST LEGO League Euskadi. Nazioarteko ekimena da, 6 eta 16 urte arteko ikasleentzat, aurten 98 herrialdetan jokatua 500.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Innobasquek hamarkada bat darama lehiaketa hau Euskadin bultzatzen, zientzia eta teknologiarekiko interesa pizteko, gaitasun digitalak garatzeko eta funtsezko balioetan (aurkikuntzan, berrikuntzan, inklusioan eta haur eta gazteen talde-lanean) formakuntza bultzatzeko.

Hamargarren edizio honetan, parte-hartze marka hautsi du Innobasquek 44 ikastetxetako 1.500 ikaslerekin, % 64 Bizkaikoak, % 20 Arabakoak eta % 16 Gipuzkoakoak. Horiek guztiak irailean hasi ziren beren proiektuak garatzen eta, beren ikastetxeetan barne-aukeraketa baten ondoren, guztira 900 gaztek defenditu dituzte gaur beren proposamenak Euskadiko finalean, 102 taldetan banatuta.

Lehiaketan bi kategoria bereizten dira adinaren arabera: FIRST LEGO League, non 10 eta 16 urte arteko ikasleak lehiatu diren 58 taldetan; eta FIRST LEGO League Junior, 6 eta 9 urte arteko neska-mutikoentzat, eta hemen 44 taldek izan dute lehen harremana programarekin. Datu hauek FIRST LEGO League Euskadi bihurtzen dute Espainiako estatu osoan egiten diren 31 lehiaketetako handiena, nahiz eta ez izan biztanle gehieneko lurraldea.

OpenGune

Innobasquek FIRST LEGO League etorritako perstsonekin partekatzen du. Horretarako, OpenGunen hainbat ekimen eta ariketak egiteko aukera izan dute txikiek eta nagusiek.

Iberdrolako errobotek hurbildu direnei ongi etorria eman diete gero Drone by Dronekin espaziora bidaiatzeko. Horretaz gain, Azti-Tecnaliako txokoan janaria inprimatzeko aukera egon da eta Euskaltek Konekta Fundazioarekin espazioan selfie bat atera izan ahal da. CIC Energigunek energia zelan gordetu espazioan irakatsi du eta COITPV eta Virtual Galaxy-ri esker gizakia ilargira heldu zan momentua gogoratu da. Bestalde, Petronor Innovaciónek dronen arteko lasterketa bat antolatu du; Sener-ek eta Fórmula Studentek, Fórmula 1eko kotxea erakutsi dute; Jakindunek animatu du ariketa matematiko bat era dibertigarrian azaltzera, gero Youtuben eskegitzeko.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago