Biolan, Inkoa, Zunibal, Angulas Aguinaga eta Befoodlab enpresek maiatzaren 17an, 18an eta 19an Barakaldoko BEC!-en azalduko dute euren ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako Europako finantzazioa nola lortu duten. “I+G+b nazioartekotzerantz euskal elikadura-sisteman” hiru saioak 13:00etatik 14:00etara izango dira, Basque Food Clusterrek Food4Futuren (elikagaien eta edarien industriarako berrikuntzako nazioarteko azoka) izango duen standean. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia buru duen Elikadura osasungarriko gidaritza taldea-RIS3 Euskadiren Nazioartekotzeko Lan Taldeak antolatu ditu. Talde horren kide dira Hazi, Azti, Neiker, Tecnalia, Elika eta Basque Food Cluster.

Joateko, beharrezkoa da esteka honetan izena ematea; bertan, azokarako gonbidapen bat lortu ahalko da. Maiatzaren 17ko saioa elikakateari eta digitalizazioari buruzkoa izango da, eta Biolanen eta Inkoaren partaidetza izango du. Maiatzaren 18an, elikadura-sistema seguruak eta jasangarriak jorratuko dira, Zunibalen eskutik. Azkenik, maiatzaren 19an, Angulas Aguinaga eta BefoodLab enpresek elikadura osasungarria landuko dute.

Enterprise Europe Network ETE-en berrikuntzarako eta nazioartekotzerako munduko sarerik handiena da eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia horren kide da. Halaber, Enterprise Europe Networkek ezagutzera emango ditu berrikuntza eta I+G finantzatzeko Europako programetan parte hartzea errazteko euskal erakundeei eskaintzen dizkien laguntza- eta prestakuntza-zerbitzuak.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago