“Emakumeok teknologia erabiltzen badugu, zergatik ez dugu eraikitzen?”. Galdera hori egiten dio bere buruari eta gizarteari Berkeleyko (Estatu Batuetako) California Unibertsitatearen eskutik Adimen Artifizialari Aplikaturiko Matematiketan doktorea eta AIAko (Informatika Aurreratuko Aplikazioak) lehendakaria eta kontseilari delegatua den Regina Llopisek. Gainera, aspalditxotik gogotsu ari da bultzatzen emakumeen jarduera teknologian eta ekintzailetzan. Egia esateko, bere enpresan diskriminazio positiboko neurriak aplikatzen ditu alderdi honetan.
TEDx hitzaldi batean Llopisek azpimarratzen du STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika, ingelesezko siglen arabera) lanak %17 gehitzen direla mundu osoan. Eta argibide gehiago ematen ditu: STEM arloekin loturiko emakumeek %33 gehiago irabazten dute Estatu Batuetan. Orduan, zergatik dago emakume gutxi arlo horietan?
Llopisek ez du nahi emakumeek aukera hauek galtzerik, eta beraz hiru irtenbide posible proposatzen ditu arazo handi honentzat: kultura-aldaketa, konpontzea posible dela amestea eta jarraibidea erakutsiz lider izatea. Azkeneko horregatik, kausa honen aldeko eta teknologian erreferentzia izateagatik jaso berria du Emakume Teknologoarentzako Ada Byron Saria, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak IK4, Bizkaiko Foru Aldundi, Emakunde, Basque BioCluster eta Innobasquerekin lankidetzan ematen duen saria.
Zorionak, Regina Llopis!