Datorren Innobasqueren Astearteak saioan, Gasteizko Udaltzaingoa; Urrezabal elektrizitatea, Banpro aholkularitza, Gorabide elkartea, La Asunción klinika eta Lauaxeta ikastola-k beren arrakasta-esperientziak azalduko dituzte emozioen kudeaketan, eta nola ari diren aplikatzen eta ezagutzen adimen emozionalak berekin dituen onurak.
Egonkortasun emozionalak laneko giroari, errendimenduari eta ikaskuntzari eragiten die. Horregatik, emozioen kudeaketa funtsezko elementua da, pertsonen ongizatea hobetzen duena eta aldi berean enpresen eta erakundeen lehiakortasuna hobetu dezakeena.
Zein dira lortzeko tresnak? Zein dira ikasi beharreko trebetasunak? Zein dira jarraitu beharreko prozesuak? Erantzunak “Berrikuntzan emozioen kudeaketarekin” jardunaldian emango dira; jardunaldiak Adimen Emozionalaren Partzuergoaren eta Gasteizko Udalaren laguntza du, eta Gasteizen izango da. Bertaratu nahi duenak aski du izena ematea esteka honen bidez.