Erakundeen lehiakortasuna eta gaitasun berritzailea areagotzeko, eta balio bereizgarria pertsonetan dagoenez, sorkuntza, ezagutza, erlazio eta emozioen arloko ahalmena elikatzea komeni da. Innobasqueren Astearteak programako 39. saio hau Gasteizko Montehermoso jauregian izan da “Berrikuntzan emozioen kudeaketarekin” izenburupean, eta testu honen izenburukoa egiaztatu da, arrakastazko sei euskal kasurekin.

 

Consorcio de Inteligencia Emocional-eko idazkari nagusia den Cristina Zuritak azaldu duenez, pertsonen eta horien inguruneen eraldaketan lagunduko duten gaitasun sozio-emozionalak garatzeko, beraiek ELT (emozio eta lankidetzaren teknologiak) deitzen dituztenak erabili beharra dago.

Ondoren, Javier Bárez Gasteizko Udaleko kalitate-espezialistak eta Ramón Touzón Udaltzaingokoak “Narrativas” kasua azaldu dute, edo nola kontatu, ezagutzaren eraikuntza kolektiboari esker, arrakastazko istorioak.

Gainera, Tomas Elorriagak, Banproko zuzendariak, berrikuntzaren klabe emozionalak argitu dizkigu.

 

 

Lauaxeta ikastolak, ikasgeletan adimen emozionala sartzen aitzindariak, ikastetxea bere hezkuntza- eta kudeaketa-proiektuan sartuz joan den emozioei buruzko ikuspegiak azaldu ditu.

Geroxeago, Jacob Gil-ek, Gorabideko pertsona-zuzendariak, “jario emozionala” errazten duten zenbait prozesu azaldu dizkigu.

Ondoren, Agustin Agirrek, Asuncion Klinikako zuzendari medikoak, gaixoaren zaintzan hobekuntzaz haratago nola joan azaldu digu.

Bestalde Ibon Urretabizkaiak, Urrezabal elektrizitateko gerenteak, “Elkano Programa”rekin duen esperientzia kontatu digu, eta kudeaketa emozionalak nola lagundu dion INSTAGI-Gipuzkoako Instalazio eta Mantentze-lanetako Enpresa Elkarteari.

 

Jardunaldia amaitzeko, Rogelio Fernándezek, Consorcio de Inteligencia Emocional-eko bazkide sortzaileak pertsonekin berrikuntza egitea zein garrantzitsua den azaldu digu.

 

Slideshare Innobasqueren kanalean aurkezpenak eta bideoak deskargatu ahal izango dituzue gure youtube kanalean.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago