Innobasquek kudeatzen duen Europako I+G+b[1] proiektuetan Euskadik duen parte-hartzea aztertzeko Behatokiaren datuen arabera, lehen aldiz, enpresak dira HORIZON 2020 Ikerketa eta Berrikuntza Esparru Programan finantzaketa handiena lortu dutenak.
Euskadin 128 enpresa-erakundek lortu dute finantzaketa Horizon 2020 programako 2014 eta 2015eko deialdietan; eta ia 106 milioi euroko zenbatekoa esleitu diete. Zenbateko hori Euskadik lortutako Europako finantzaketa osoaren % 45 baino zertxobait gehiago da. Hala, enpresek ikerketa-jarduera estrategikoenak finantzatu ahal izango dituzte, nazioarteko partzuergoetan txertatuta.
Rankingean, enpresen atzetik, Zentro Teknologikoen taldea eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroak (CIC) daude, 88 milioi eurorekin; euskal erakundeek lortutako finantzaketaren ia % 38.
VII. Esparru Programaren azken urteetako ibilbidea aztertuta, nabarmentzekoa da enpresek lortutako finantzaketa-igoera nabarmena (% +138) izan dela; horrez gain, ikerketa zientifikoko eragileek lortutakoa ere (% +74) nabarmen handitu da eta, bereziki, unibertsitateena.
H2020an euskal parte-hartzeari buruz informazio gehiago eskuratzeko, 2014-2015[2] txostena kontsulta daiteke; Behatokiko dokumentuen sailean dago eskuragarri.
[1] https://observatorio.innobasque.com/index.php?lang=eu