Ficoban izan zen, atzo gauean, Enpresako Berrikuntzaren Irun Ekintzan sarien zazpigarren edizioa. Saria Irungo Udalak deitzen du eta haren epaimahaian Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak parte hartzen du, BIC Gipuzkoarekin, Adegirekin, Chez Sokoarekin, Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta UPV/EHUrekin batera.
Orka Residuos eta Indart 3D 20 langile baino gutxiagoko enpresa txiki eta ertainak finalista izan ziren, eta Moov Drives Technologyk lehen saria lortu zuen kategoria horretan. Zerbitzuen Enpresen kategorian, Raquel Benavente Andero eta IP21 Ingeniería de Proyectos izan ziren finalista, eta Jaizkibelek irabazi zuen. Uvescok ohorezko saria jaso zuen, 20 langile baino gehiagoko enpresen kategorian. Azkenik, Ideia Berritzailerik Onenak bi finalista izan zituen: Vanessa Mejías Luna eta Javier Aguirre Herrero, eta azken horrek jaso zuen saria.