Urtarrilean beste urte bat hasten dugu berrikuntzarako, hamabi hilabete birpentsatu eta berriz asmatzeko. BBK Fundazioak aukera paregabea aurkezten du, Bizkaian gizarte-eragin edo inpaktu handiko proiektuen laguntza- eta finantzaketa-programa berriarekin. Baina ez da aukera bakarra:
Urtarrilaren 9a
BBK Venture Philanthropy programa
Antolatzaileak: BBK eta Ship2B
Bilbon
BBK Venture Philanthropy programa aurkeztu da, Bizkaian gizarte-eragin edo inpaktu handiko proiektuen laguntza eta finantzaketarako programa, eta deialdia zabalik dago otsailaren 10era arte. Ekitaldia hirugarren sektoreko erakundeetako startup eta intraekintzaile, inbertitzaile, enpresa eta erakunde publikoei dago zuzenduta, gizarte-ekintzailetzako benetako esperientziak entzuteko eta BBK eta Ship2B-ren programa berria lehen aldiz ezagutzeko. Izen-emateak esteka honetan.
2018ko abendutik 2019ko martxora
Tailerrak: “Laguntza-produktuen 3Dko ideiagintza, diseinua eta inprimaketa”
Antolatzailea: 3Dlan
Getxon
BBKren Gizarte Ekintzaren eta Getxoko Udalaren laguntzaz, 2018ko abenduaren eta 2019ko martxoaren artean 17 topaketa eta tailer egingo ditugu ezintasunen bat duten pertsonen autonomia pertsonala areagotzen 3D teknologiaren eragina ezagutarazteko; konponbideak bilatze aldera sarea sortzeko; autonomia pertsonala gehitu eta konponbideak partekatze aldera soluziobideen prototipoak sortzeko; eta 3D inprimaketaren aukerak sozializatzeko.
Urtarrilaren 10a
IKTetan Ikerketa eta Berrikuntzarako Nazioarteko aukerak
Antolatzaileak: Ikerlan, Spri, Beaz eta Innobasque
Arrasaten, Gipuzkoan
Hurrengo deialdietan Horizon(te) 2020 Europako finantzaketa-programak eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko jardunaldia IKT eremuan: industria digitalizatzeko teknologiak, Big Data, Cloud Technologies eta etorkizuneko Internet.
Jardunaldian alde biko elkarrizketak hitzartu ahal izango dira Fernando Martín-ekin (CDTI), IKTetako harreman-puntu nazionala, proiektuen ideiak edo proposamenak berrikusteko. Interesaturik egonez gero, aukera hau markatu behar duzu jardunaldian izena ematerakoan (beherago aurkituko duzun estekan) urtarrilaren 4a baino lehen. Berrikuspen-kopuru mugatua egin ahal izango dela kontuan harturik, formularioa lehenbailehen betetzea gomendatzen da. Zurekin harremanetan jarriko gara argibide gehiago eskatzeko eta elkarrizketarako hitzordua adosteko.
Azkenik, jardunaldiaren ostean, workshop parte-hartzailea izango da bertaratzen diren enpresekin, intereseko gaiak zein diren ikusteko eta honela etorkizuneko lankidetzak ezartzeko. Jarduera honetan parte hartu nahi baduzu, markatu dagokion laukia izena emateko inprimakian.
Jardunaldian izena emateko, egizu klik esteka honetan. Gogoratu azken elkarrizketari edo/eta workshopari dagozkion laukiak markatzea, horietan parte hartu nahi baduzu.
Urtarrilaren 30a
El Economista III. Industria Foroa. Euskadiren erronka mugikortasun iraunkorraren aurrean
Antolatzailea: El Economista
Guggenheim Bilbao Museoan.
Apirilak 10-12
XV Metromeet. Industria-Metrologia Dimentsionalaren Biltzarra.
Antolatzailea: Innovalia
Euskalduna jauregian, Bilbon
Programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Metromeet-en elkartuko dira sektorean nazioarteko proiekzio handieneko enpresetako (Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, Zeiss, Novo Nordisk, Renishaw, CEA, Creaform, Topsolid edo Faro-ko) exekutibo eta ordekari nagusiak. Gainera, zentro hauetako ordezkariak eta ikertzaileak batuko ditu: PTB, MTC, Nottinghamgo Unibertsitatea, Errumaniako Legezko Metrologia Erakundea, Advanced Forming Research Centre, Antwerp-eko Unibertsitatea edo Ukrainiako Metrologia Zentro Nazionala. Innobasqueko bazkide erakundeek % 30eko beherapena izango dute.