Euskal turismoan berrikuntza bultzatzeko, BasqueTour eta Eusko Jaurlaritzak Turismo arloko ekinbide berritzaileen katalogoa egin dute, eta bertan erakusten dute nola egin berrikuntza elkarlana sustatuz fitxak, ekintzak, ekinbideak, ideiak, metodologiak eta hainbat informazio-iturri erabiliz.
Ekinbideak 3 kategoriatan daude sailkatuta:
- erdi-mailako berrikuntza inkrementalak,
- goi-mailako berrikuntza inkrementalak,
- errotikako berrikuntzak
Gidaliburuak gogorarazten du “garrantzitsua dela jarrera irekia izatea beste enpresa edo erakunde batzuekin lan egiteko, batez ere horien kanpo-ezagutzaren fluxuek aukerak eman baditzakete enpresaren beraren ezagutza-oinarria zabaltzeko, lehiakide diren enpresenaren aldean. Aprobetxamendu honek enpresaren malgutasuna areagotzen du eta informazioa lortzea ez ezik, asimilatu, eraldatu eta aplikatzea ere ahalbidetzen du, azkenean informazio hori ezagutza eta berrikuntza bihurtzeko.”
Argitalpenean dauden 82 ekinbideetatik, errotikakoenak diren 16 nabarmendu ditugu.
1. Aroma pertsonalizatuak
Bezeroak bere logelako aroma aukera dezake. Usaimenak funtsezko zeregina du oroimenean, usaimenaren errezeptoreak zuzenean konektaturik baitaude oroimenaz eta emozioez arduratzen diren garun-atalarekin. Honela, ostatuaren giroa eta marka esentziaren bidez indartu daitezke. Erreserba edo check-in egiten denean, “lurrin-aukera” eskain dakieke bezeroei, gogokoena aukera dezaten beraien logelarako: lasaigarria, erromantikoa, energia-emailea, suspergarria, abegitsua … Barreiagailu-sare bat erabil daiteke gune askotako aromatizazioa kontrolatuz edo eskuzko aromatizazioa kasuz kasu.
2. e-key, gela irekitzea biometroka edo giltza bidez
Itxitura-sistemak dira, argindarraren bidez dihardute, eta autentifikazio mota ezberdinen (zenbakizko kodeen eta pasahitzen) bidez erabil daitezke. Autentifikaziorik berritzaileenetako bat parametro biometrikoak erabiltzen dituena da: aztarna digitala eskaneatzea, erretina eta irisa eskaneatzea eta ahotsa identifikatzea. Bestalde, logelako giltza erabili ordez Smartphone erabiltzea da joera. Kasu honetan, komunikazioa Bluetooth bidez egiten da, ematen zaigun identifikagarriaren bidez. Punta-puntako enpresa den Starwood katea aitzindari da smartphone bidezko irekitze-sistema ezartzen Alof Hotels Cupertino-k, Kalifornian.
3. Egoitzak ekitaldi aldakorragoetarako
Enpresa-denbora hobeto ustiatzeko. Steel Case Learn Lab ekitaldietarako gune dinamikoa da, non teknologiak, ikus-entzunezko baliabideek eta altzariak bertaratuen artean komunikazio osoago eta interaktiboagoa ahalbidetzen duten. Ekitaldien egoitzatarako komertzializazio-tresna ezin hobea da, eta horrela enpresa antolatzaileek emaitza hobeak lortzen dituzte beren bileretan.
4. Ostatu arduratsua
Berdintasun-kontzeptua, osasuntsua eta arduratsua. Joera handia gizarte-, ekonomia eta ingurumen-iraunkortasunerantz. Areto komunetan jende kopuruagatik argi-intentsitateak graduatzea, txorroten tenporizazioa, galdara-beharrik eza eta “distriklima” sistemen erabilera. Elementuen aktibazioa Smartphone bidez egiten da eta establezimenduaren energia-kontsumoa neurtzeko app bat ari dira lantzen. Gastronomia-eskaintza osasungarria ere sartzen da, eta kirola egiteko ekipamenduak eta lekuak. Kostuari dagokionez, hasierako inbertsio handia eskatzen du prozesuak aldatzeko, baina aurrezki handiak eragiten ditu epe ertain eta luzera.
5. Egoiliarren inplikazioa, bertako biztanleen integrazioa bisitarientzako edukien sorkuntzan
Une hauetan, bidaiarien artean online iritzien kontsumoa haziz doa era esponentzialean. Gainera, benetakotasun eta berezitasunaren osagaiak funtsezko elementuak dira norakoa hautatzerakoan. Honela, euskal bidaiariek bidaiei buruzko beren gomendio eta iradokizun pertsonalak uztea lortu nahi da: trikimailuak lokal, une berezi, festa txiki, paisaia, txoko eta abarri buruz. Eduki horiek biltegi komuna izan dezakete, online plataforma bat, bertan bat egin dezaten aholkuek eta Euskadirekiko interesa duten bisitariek. Gainera, aurrezkia eragin lezake ohiko sustapen edo promozioan.
6. Egoitza
Herritarren bizikidetzarako gune bizia, eta oso proaktiboa kultura, arte, gizarte eta arkitekturarekin. 12.000 m2 baino gehiago daude lau solairutan banatuta, eta horrek polibalentzia eta aukera mugagabeak sortzen ditu. Instalazioek eta horien konfigurazioak era guztietako aurkezpenak, hitzaldiak, biltzarrak, sinposiumak, erakusketak, azoka profesionalak … ahalbidetzen dituzte, eta, jakina, ekitaldiak eraikinaren kanpoaldean. Ekintza guztiek bete behar dute kasu bakoitzean aplikatu behar den eta indarrean dagoen legeria.
7. Hozkailu pertsonalizatua
Enkarguz bezeroek nahi edo gura duten janaria aurrez heldu daiteke. Bidaiariak agenda estua daukanean, presaka dabilenean edo familiarekin, edota oinarrizko erosketak (esnea, ogia, ura, etab.) egiten gozatzen ez duen horietakoa denean, establezimendura iritsi eta hozkailuan behar dituen produktuak aurkitzeak mesede egiten dio ohiko erosketak egiten “denborarik ez galtzeko”. Bezeroak aukera dezake zer produktu nahi dituen aurkitu hozkailuan eta horregatik ordaindu: janari osasuntsua eska dezake, lan-bilera eta agenda estuarekin uztartzeko moduko produktu-aukera, edo familiarekin edo lagunekin mendira ihes egiteko picnic-a. Online-erosketaren zerrenda sartuta, posible da hozkailua betetzeko eskaera arintzea behar diren produktuen hautatze-formularioaren bidez.
8. Marketin sentsoriala
Neuromarketina etorkizuneko turismo-bulegoan integratzea. Turismo Informazioko Bulegoaren kontzeptua azkenaldian asko ari da eboluzionatzen, XXI. mendeko Turismo Bulegoa. Adibidez, Euskadin bi erreferente handi daude: Loiuko aireportuan dagoena eta Bilboko Turismo Bulego berria. Beste urrats bat egitea proposatzen da eta, teknologiaren erabilera intentsiboaz gain, Euskadiko soinu, irudi eta usain klasikoak erabiltzea turismo-bulegoetan, horrela are hobeto inspiratu eta tentatzeko gure artean tipikoa eta berezia denaz gozatzera eta horretan sakontzera. Usainak eta soinuak aldatuz joango lirateke urteko eta eguneko momentuaren arabera.
9. Meeting Architecture
Sektore-ekitaldietarako eraikuntza adimenduna. Meeting Architecture beste norabide bat da ekitaldien industrian: ardatza komunikazioaren garrantzian, edukietan eta inbertsioaren itzulkin edo erretornuan jartzen du, berorien alde logistikoaren eta turistikoaren kaltetan. Ikuspegi honek enpresak eta norakoak birbalioztatzen ditu ekitaldien antolaketa-industrian, beren gaurkotasun eta egokitasunagatik.
10. Zuhaitz bat zeure izenean
Auto bat alokatzen den bakoitzean zuhaitz bat landatzea pertsona baten izenean, adibidez. Kontsumitzaileek gero eta kezka handiagoa dute ingurumena zaintzeaz. Halaber, gero eta gehiago dira jokabide arduratsua izan nahi duten bidaiariak, ahalik eta eraginik txikiena izateko ingurumenean. Ekintza honen bidez ingurumen-kezka komunikatzen da bezeroen izenean zuhaitzak landatzen baitira, landare horiek CO2 xurgatu eta O2 sor dezaten.
11. MOOC turismoari buruz
Turismoari buruzko prestakuntza-ataria enpresaburuentzat. Sektoreak etengabeko prestakuntza behar du eta joan-etorrien denbora murriztu beharrak online prestakuntza-formatuaren alde egiten du. MOOC edo online ikastaro irekiak bide paregabea dira enpresek beren langileak doan eta era interaktiboan prestatzeko. Dagoen plataformaren batekin hitzarmena egin daiteke eta Euskadiko sektorearentzat interesekoak diren edukiz bete.
12. Videotelling
Destinoak sustatzea bideo eta istorioen bidez. Bisitari izan daitezkeenen aldetik bideo-kontsumoa ikaragarri ari da gehitzen. Egungo joera handia kalitatezko edukia sortzea da bideoan, baina storytelling teknikak dituztenak, gogoangarriagoak eta zirraragarriagoak izan daitezen. Honela, edukia biralizatu egiten da bere kalitate eta interesagatik, emoziozko lotura handiagoa sortzen du, eta eragin handiagoa du.
13. Aurpegiaren ezagutza
Enpresa-azoken marketinerako konponbidea. Beabloo sistema teknologiko bat da wi-fi sentsoreen bidez bisitarien hazpegiak detektatzen dituena, baita horien jokabidea, ibilbidea, errepikatze maila eta abar ere. Gainera, datu horien analisi-sistema du, bat-batean erabakiak hartu ahal izateko, merkataritzako azoka edo erakusketa batean emaitzak standeko eskaintzara edo helburuetara egokituz. Analisi-tresna bat gehitzeko aukera ematen du, erabaki-hartzea bultzatzen duelarik azoka-marketina eta ekitaldien antolaketa bezalako eremuetan.
14. Ibilbide beganoa
Turismo-zerbitzu begano eta obolaktoen katalogoa. Elikadura-premia eta gustuen arabera segmentaturiko beste mikronitxo turistiko asko bezala, beganoak eta ovolakteoak hasi dira beren komunitatea egituratzen interneten, elkarri aholku eta gomendioak emateko destino edo norako, jatetxe eta azokei buruz. Bere produktu eta establezimenduen kalitateagatik, Euskadi helmuga erakargarria izan daiteke honelako bezeroentzat, beganoentzako turismo-ibilbide, katalogo edo eskuliburua prestatuz. Ekintza guztiek bete behar dute kasu bakoitzean aplikatu behar den eta indarrean dagoen legeria.
15. Profil psikografikoa
Bezeroari egindako testa ostatu hartzeko hotela hobeto aukeratzeko. Hotel Match Maker tresna bezeroei egiten zaien testa da ostatua bilatzen ari direnean. Joie de Vivre kateak erabiltzen du bezero izan daitezkeenei aholku emateko, alegia, kate horretan zein hotel diren egokienak bezeroaren profil psikologiko eta gustuetarako. Testean galderak daude gustu, kolore, musika, pertsona dinamiko edo bareekiko kidetasunari eta abarri buruz. Testak parametro batzuk definitzen ditu, eta emaitza bat sortzen du: zein izan daitezkeen probabilitate handiz bezero potentzialen nortasunaren araberakoago hotelak beraien gogobetetasuna areagotzen saiatzeko. Logelei ere aplika dakieke, apopiloak birkokatuz beraien profil eta lehentasunen arabera.
16. Euskal truck-food
Euskal gastronomiako formatu berriak. Estatu Batuetako “truck-food” ereduari jarraituz, euskal oinarriko ohiko janari lasterreko jatetxearen kontzeptua definitzea proposatzen da, herriz herri eraman ahal izateko egiten diren ekitaldi eta jaialdietara. Formatu hau “estandarizatzea” lortuko balitz eta gastronomia-eskaintzarik egokienaz, eta barruko diseinu eta ekipamenduaz ikertuko balitz, ustiapen edo aprobetxamendu handia izan lezake jaialdi, ekitaldi, oturuntza, biltzar eta abarretarako. Zailtasunei dagokienez, hasierako inbertsioa aipatu behar eskaintza gastronomikoa nahiz ibilgailu ideala kontzeptualizatzeko.
17. Robota
Ekipajea gordetzeko sistema. Ikuspegi zeharo berritzailea: 150 departamentu dira apopiloen ekipajea gordetzeko check-in aurretik edo check-out ondoren. Dibertigarria eta eraginkorra da, ekipajea kudeatzeko kontzeptu berri baten hasiera. PIN kodea eta abizena sartzean, Yobot-ek apopiloen ekipajea gordetzen du eta agiri bat ematen du zinta magnetikoarekin; gero, ekipajea erretiratzerakoan, Yobot-ek eskaneatu egiten du zinta hori, bezeroaren PIN eta abizena egiaztatuz.