Edurne Magrok, Orkestra- Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzaileak, Manumix Interreg Europe europar proiektuaren bidez ikasitakoaren balantzea egiten du (testu originala hemen irakur daiteke): Topaketa maiatzean gertatu zen Euskadin eta lehen jardunaldian europar ekoizpen politiketako Manunet, S34Growth eta Manumix programetan adituak diren pertsonak bildu zituen. Azken horren bidez, ekoizpen aurreratuko politiken ebaluaketa hobetu nahi da.

“Bidaiaren helburua bikoitza zen. Batetik, garrantzitsua zen lurralde bakoitzean ekoizpen aurreratua ulertzeko era desberdinak partekatzea eta, nahiz eta ikuspegi komunik ez egon, garrantzitsua zen hainbat testuinguruk hainbat ulermen ekartzen dutela eta ondorioz, hainbat erronka sor daitezkeela.Berrikuntzarako tresnak bertan sartzen dira, testuinguruaren eta erronken artean. Bigarrenik, erabaki politikoen ikuspegiaren bidez tresna horiek nahita edo nahigabe elkartzen diren eztabaidatzea izan zen arratsaldeko jardunaldiko ardatza. Ekoizpen aurreraturako tresnak nahitakoak direla ondorioztatu zen arren, askotan, elkartzearen eraginak ondoren ezagutzen dira, ezartze-fasean. Kontuan izan behar da zenbaitetan onuraduna dela, eta ez politiken formulatzailea, elkarrekintza garbi identifikatzen duena.

Gainera, lurraldeetako bideragarritasun maila eta tresnen berrikuntza da lurraldeetako konbinaketa politiketako heterogeneotasuna erakusten duten gai nagusietako bat. Hainbat kasutan, tresnak bazeuden RIS3 estrategiak ezarri baino lehen, baina beste kasu batzuetan politiken konbinazioa nahiko berria da. Kasu askotan, politiken elkarketa ez dute norabiderik gabeko tresnek soilik osatzen, baita ekoizpen berrirako norabidezko berri zehatzek ere. Ondorioz, nahiz eta tresnak ez diren berriak testuinguru horietan, politiken edo tresnen konbinazioa botila zaharrean ardo berria sartzea bezala uler daiteke.

Horrek guztiak espazio ugari uzten du ebaluaketarako, baina bestetik, jakina da gai konplexua dela. Egiatan, nire kide James Wilsonek eta neuk ikertu bezala, testuinguru akademikoan, ebaluazio horiek nola ezarri zehazteko proba gutxi dago, eta ondorioz, hemen aipagai dugun proiektuak ez die soilik lurralde parte hartzaileei lagunduko, baita gai hain konplexua era zabalagoan ulertzeko aukerari ere. Baina hau bidaiaren hasiera besterik ez da”.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago