Europak mundura ireki behar du garrantzitsua eta lehiakorra izaten jarraitu nahi badu. Hori dio “Science, Research and Innovation performance of the EU” txostenak, Europako Batasunak zientzia, ikerketa eta berrikuntzan duen jokabidea neurtu eta zuzen-zuzeneko bere lehiakideenarekin ─hau da, Estatu Batu, Hego Korea eta Txinarenarekin─ alderatzen duenak. Azterlan honek dio zientzia-lankidetzak eskualde eta herrialdeen arteko partnership edo elkarteak ahalbidetzen dituela, eta hori Europak behar-beharrezkoa duela erronka globalei (energia, osasuna, janaria, ura…) erantzuteko.
EB nazioarteko ikerketa- eta berrikuntza-sisteman munduan bigarren tokian dago Estatu Batuen ondoren, gero eta globalagoa, irekiagoa eta konektatuagoa den ekosistema batean. Mundua ezagutzan intentsiboa den leku ari da bihurtzen, eskualdeek gero eta gehiago inbertitzen dutelarik berrikuntzan eta zientzian. Honek aldaketara garamatza I+G-ren paisaia globalean. EBk eta Estatu Batuek I+G-n munduan egiten den inbertsioaren bi heren egiten zuten 2000. urtean. Proportzio hori erdira baino gutxiagora jaitsi da, urte hartatik Txinak laukoiztu egin baitu bere parte-hartzea munduko I+G-n, eta 2013an %5etik %20ra hazi zen.
Antzeko zerbait gertatzen da gainerako adierazleekin. Unibertsitateko graduatuen kopurua Txinan 5 aldiz handiagoa da 2011n baino, eta hirugarren sektoreko graduatuen sortzaile handiena bihurtu da Asiako erraldoia. Zientzia-argitalpen guztien kopurua munduko %6tik %20 izatera igaro da 13 urtean bakarrik eta igotzen jarraitzen du zientzia-bikaintasunean eta patenteetan.
Hasieran esaten den bezala, nazioarteko lankidetzaren zeregina faktore erabakigarria da ezagutzan oinarrituriko ekonomietan. EB lider da beste batzuekin egindako argitalpenen sailkapenean, Europa barruko lankidetza gailentzen delarik.
Ikerketa eta berrikuntza globaleko sistemaren gero eta irekitze handiagoak ikertzaileen mugikortasun gero eta handiagoa ere ekartzen du. Pertsona horien zientzia-eragina leku berean jarraitzen dutenena baino handiagoa izaten da.
Nazioarteko teknologia-lankidetzak ere gero eta garrantzitsuagoak dira enpresen berrikuntza-estrategietan, gaitasun eta ezagutza handiagoak lortzea ahalbidetzen baitute.
Testuinguru honetan, Txina bazkide handia izan liteke Europako Batasunarentzat (EB). Halaz guztiz, alderdi honetan ere, Estatu Batuek aurrea hartu diote Europa zaharrari Asiako erraldoiaren partner estrategiko gisa.