Estrategia Empresarial ekonomia-informazioko aldizkariak AMIA azterketa egin du euskal berrikuntzaz Euskadiko Berrikuntzaren Gidan (13. zka.), Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntza izan duelarik horretarako.
Bere orrietan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak “sinergiak batzera, eragileen eta enpresa-sarearen arteko lankidetza handitzera eta inbertsio publiko eta pribatua areagotzera” dei egiten du, “Euskadi herrialde indartsu eta erreferente bihurtzeko”.
Bestalde, Manuel Salaverria Innobasqueko lehendakariak aurreratu duenez, 2020an Berrikuntzaren Innobasque Txostena argitaratuko da, Euskadi 2020-2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berria aurkeztuko da, baita Europa Horizonte Esparru Programa ere.
Argitalpena hemen deskarga daiteke, eta euskal enpresa eta proiektu berritzaileenei buruzko erreportajeak eta haietako protagonistei egindako elkarrizketak ditu: Rikardo Bueno, Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) zuzendari nagusia; Isidro Fernández de la Calle, Euskalteleko zuzendari korporatiboa; Euken Sesé, Donostiako Sustapenaren kudeatzailea; Susana Franco, Orkestrako ikertzailea; Txema Franco, Lantegi Batuak-eko zuzendari nagusia; Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko diputatua, edo Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendari nagusia, besteak beste.