Orain dela bi aste aurreratu genizuen moduan, Global Innovation Day, Euskadiko berrikuntzaren erakusleihoa, datorren ekainaren 13an, lehengo aldiz, Donostiako Kursaal Jauregian antolatuko da.
Eta hau ez da berri bakarra. Oraingo honetan, enpresa txiki eta ertainak protagonista nagusiak izango dira Innobasquek Euskadin dauden 200.000 ETE baino gehiagori zuzenduko dien jardunaldi honetan ( euskal enpresa-sarearen %99 baino gehiago baitira), beraien jarduera berritzailearen eraginez Euskadi lurralde lehiakor eta Europa mailan ongizate-sortzaile izaten jarrai dezan.
ETEen etorkizunerako berrikuntza beharrezkoa da, ez bakarrik beraien biziraupena hor jokatzen delako, baita enpresa handien, trakzio-enpresen, eskakizuna delako ere. Hauek gero eta hornitzaile berritzaileagoak eskatzen dituzte, eta horrek erronka eta aukera berriak planteatzen ditu ETEentzat.
Testuinguru honetan, Innobasque ETEetara hurbiltzen da Global Innovation Dayren bidez, berrikuntzak Euskadin duen egoera erakusteko, baita konponbide berritzaileak ere, beren enpresetan berehala aplikatzeko modukoak.
Helburua da beraiei ulertaraztea nola, berrikuntzaren bidez, funtsezko eginkizuna izan dezaketen ez bakarrik beren lehiakortasuna bultzatzeko orduan, baita bezeroena eta Euskadi osoarena ere.
Global Innovation Day 2018-n hitzaldiak eta eztabaidak izango dituzte, Euskadik berrikuntzan duen egungo egoera ezagutu dezaten eta beste esperientzia batzuetatik ikas dezaten. Zehatz esanda, hitzorduan izango dira Silvia Leal, eraldaketa digitalean eta ETEetan aditua, eta Eduardo Anitua, BTI Biotechnology Instituteko lehendakaria eta zuzendari zientifikoa.
Hurbiltzen diren pertsonek tailer batean parte hartzeko aukera ere izango dute ETEek beren egunerokoan izaten dituzten arazo zehatzak identifikatu eta beren proiektuak finantzatzeko formula berritzaileak aurkitzeko.
ETE bat bazara, Ekainaren 13an, Donostiako Kursaal Jauregian izango dugun berrikuntzarekin hitzordu hau ezin duzu galdu. Datozen egunotan izena emateko epea zabalduko dugu.