Gure berrikuntza agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta ikastaroekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.

 

Apirilaren 4ra arte

EUSKADIKO GAZTEENTZAKO NAZIOARTEKOTZEKO 100 BEINT BEKAREN PROGRAMA

Zabalik dago epea nazioartekotzeko beken eskaerak aurkezteko. Programak 4,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo‑merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Bekadun bakoitzak 30.000 € eta 60.000 € bitarteko itzuli beharrik gabeko laguntza bat jasoko du, nazioarteko bere jomugako bizi‑mailaren arabera. Bi urtera luzatzen den programa trinko honetako parte‑hartzaileek 4 hilabeteko unibertsitate‑prestakuntza jasoko dute, 12 hilabeteko prestakuntza praktikoa egingo dute erakunde publikoetan eta 8 hilabeteko egonaldia munduan barrena kokatutako euskal enpresetan. 

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldearen eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez

 

Apirilak 5

HITZALDIA: REMINIG MOBILITY, LEKUALDAKETARIK GABEKO ETORKIZUNA DISEINATZEN

 

MUBIL erakundeak ekitaldi bat antolatu du Kursaal Congress Center zentroan, MIT City Science erakundearen parte‑hartzearekin. MIT institutuko eta Euskadiko hainbat ikertzailek mugikortasun berriari buruzko hitzaldiak emango dituzte. Konferentzia interesgarria da mugikortasunarekin lotutako Euskadiko enpresentzat, teknologia‑zentroentzat, Lanbide Heziketako zentroentzat eta unibertsitateentzat, eta laguntza eskatu nahi dizuegu ekitaldia hedatzeko eta informazioa interesdunei helarazteko.

Antolatzailea: MUBIL

 

Apirilak 5

GIaren TEKNOLOGIEN PROGRAMA, INDUSTRIA‑ERREALITATE BERRIAREN PALANKA

Jardunaldi honetan ETE‑ek gauzatutako soluzio eta jardunbide egokiak aurkeztuko dira, horien Eraldaketa Digitalerako garapenean. Enpresen arteko topaketarako puntu bat da, kasu arrakastatsuak aztertzearen bidez lankidetzarako, ezagutza transferitzeko eta merkatuan aplikatu daitezkeen teknologiak ezagutzeko aukerak identifikatzeko. Izarra Centreko Auditorioan.

Antolatzaileak: Ermuako Udala, Innobasque, SPRI, BFA eta GAIA

 

Apirilaren 5etik 7ra 

INDUSTRIAKO ENERGIA EOLIKOARI BURUZKO EKITALDIA: WIND EUROPE 2022 Bilbon

Bilbok bigarren aldiz antolatuko du WindEurope; lehena 2019an izan zen. Erakusketa bat eta konferentzia bat izango dira, non energia eolikoaren, lurrekoaren eta itsasokoaren azken berrikuntzak aurkeztuko diren; izan ere, energia eolikoa Europako elektrizitate‑iturri nagusia izango da hamarkadaren amaieran. Hainbat konferentzia‑saio, ehunka erakusketari eta milaka parte‑hartzaile egongo dira. Horrez gain, bat egingo dute Europa osoko eta kanpoko sektoreko pertsonek, eta hornikuntza‑kate guztia ordezkatuko dute espazio berean. Nazioarteko matchmaking ekitaldiak Europako eta nazioarteko herrialde askotako enpresak, startupak, klusterrak, elkarteak eta ikerketa‑institutuak elkartuko ditu. Ekitaldia BEC zentroan egingo da.

Antolatzailea: Wind Europe

 

Apirilak 6

HORIZON EUROPE KONFERENTZIAREN 11. EDIZIOA. Valentzian

Europar Batasunaren Espainiako Ikerketa eta Berrikuntza Esparru Programaren aurrez aurreko konferentzia. Konferentziaren funtsezko helburua da Horizon Europeren funtzionamenduaren lehen urtea aztertzea, baita berrikuntza nagusiak ere, besteak beste ikerketa‑ eta berrikuntza‑misioak, Europako elkarte berriak eta Europako Berrikuntza Batzordea. Aurrez aurre egingo da Valentziako Kongresuen Jauregian.

Antolatzaileak: CDTI eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa, Europako Batzordearekin lankidetzan

 

Apirilak 6

“MIKROALGAK, ETORKIZUN HANDIKO ORGANISMO TXIKIAK” HITZALDIA

Hitzaldian BMCCko zuzendaria eta UPV/EHUko Ekologia saileko irakasle titularra den Sergio Seoane Parrak mikroalgen ezaugarri eta aplikazio nagusiak azalduko ditu eta mikroalgei lotutako arazo batzuk azalduko ditu. Ondoren, horiek bioteknologiako baliabide gisa erabiltzeko moduak landuko ditu, biofuelak eta beste energia‑iturri batzuk sortzeko. Hala, horien bidez ingurumenarekiko jasangarriagoak diren eta ingurumena gehiago errespetatzen duten ekoizpena lortuko da. Hitzaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatzen duten Bidebarrieta Zientifikoa zikloari dagokio. Aurrez aurre ikusi ahal izango da, baita streaming bidez ere, KulturguneaTB kanalaren bitartez. Sarrera doakoa da, auditorioko edukiera bete arte.

Antolatzailea: UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra

 

Apirilak 6 eta 7

ENERGIA EOLIKOARI BURUZKO NAZIOARTEKO B2B TOPAKETAK: WINDEUROPE BILBAO 2022. BEC zentroan

Bilboko WindEurope Annual Event 2022 ekitaldian energia eolikoaren sektoreko tendentzia berrienak jorratuko dira, bai onshore eta bai offshore, eta Europako eta nazioarteko 350 erakusketari baino gehiagok hartuko dute parte. Parte‑hartzaileak eguneratu egin ahalko dira, sarean konektatu ahalko dira eta industria eolikoaren aukera ahalik eta gehien aprobetxatu ahalko dute ikatzik gabeko etorkizuna eskaintzeko. Ekitaldia aurrez aurrekoa izango da erabat, eta aukera bikaina da kontaktu komertzial eta elkarte berriak sortzeko modu efizientean, bai denborari eta bai kostuei dagokienez. 

Antolatzailea: Spri, Euskadiko Energia Klusterrarekin,, ELBE aliantzarekin eta Enpresen Europako Sarearekin lankidetzan 

 

Apirilaren 6tik 8ra

TAILERRA: “COVID‑19aren AURKA BORROKATZEKO ADIMEN ARTIFIZIALA”. Bilbon

Tailerrak hainbat nazioarteko ikertzaile elkartuko ditu, Adimen Artifizialaren aplikazioan lantzen dituztenak COVID‑19aren pandemiari begira, baita osasun‑sistemako ordezkariak ere, medikuak, biomedikuntza‑ikertzaileak eta osasun‑zentroetako kudeatzaileak barne. Apirilaren 6tik 8ra egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan. 

Antolatzailea: BCAM

 

Apirilak 7

“BERRIKUNTZA, LEHIAKORTASUNA ETA NEGOZIO‑AUKERAK” ETE‑entzako ONLINE SAIOA

Saioa Vitoria‑Gasteizen dauden eta errentagarritasuna hobetzeko erronkari aurre egin nahi dioten, bezero berriei nola iritsi edo produktuen katalogoa nola hobetu jakin nahi duten ETE‑ei dago zuzenduta. Saio labur horren bidez, prozesuen eraginkortasuna hobetzea, pertsonen motibazioa edo enpresaren posizionamendua hobetzeko gaiak landuko dira. Online egingo da, goizeko 10:00etatik aurrera. 

Antolatzailea: Gasteizko Udala eta Innobasque

 

Apirilak 7 eta 8

OSASUN PRESTAKUNTZA ESPEZIALIZATUAREN MENDEURRENA Bilbon

Osasun‑prestakuntza Espezializatuko Irakaskuntza Unitateak, Bilbo‑Basurtuko ESIko Ezagutza Kudeatzeko Unitatearekin lankidetzan, mendeurrenaren ospakizunari amaiera emateko ekitaldi batzuk antolatu ditu. Mendean zehar egondako gertakizun historiko garrantzitsuenak aztertuko dira: barnetegia sortu zeneko garaiak zein aurkaratu ditugun osasun‑erronka handiak. Halaber, Osasun Zientzien arloko aditu ezagunak bertaratuko dira, etorkizunera begira egin beharreko eta orain arte egindako aurrerapenak aurkezteko. Basurtuko Ospitalean eta Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da.

Antolatzailea: Basurtuko Osasuneko Prestakuntza Espezializatuko Irakasgunea eta Osakidetza

 

Apirilaren 8ra arte

STARTUPEKIN BERRIKUNTZA‑PROIEKTU BERRUAK SORTZEKO BIND 4.0 7. DEIALDIA

BIND 4.0 industria adimendunaren berrikuntza‑plataforma irekiak deialdia ireki du, Euskadiko enpresek bat egin dezaten mundu osoko startupekin garatutako konponbide teknologikoak abian jartzearen onurak izan dituzten 65 enpresa handiekin. BIND 4.0 plataformaren helburua da Euskadiko enpresen digitalizazioa, lehiakortasuna eta lidergoa sustatzea, teknologia berrienak gehituta, besteak beste adimen artifiziala, Big Data, IoT, errealitate areagotua, robotika edo nanoteknologia.

Antolatzailea: BIND 4.0

 

Apirilaren 8ra arte

BTEM SARIAK: EUSKADIKO ELIKAGAI BERRIKUNTZAREN SARIAK

Honako hau da Euskadiko Elikadura Berrikuntzako Sarien (BTEM) helburua: Euskadiko elikagaien sektoreko enpresen lana eta ahalegina aitortzea, edozein dela ere enpresen tamaina, berrikuntzaren alde jardunez EAEko elikaduraren sektorea garatzen laguntzen baitute. Horrez gain, sektorearen topagune bihurtu nahi genuke sariak banatzeko ekitaldia, Euskadiko elikaduraren balio‑katea osatzen duten eragileak elkarrekin jardun dezaten. Aurkeztutako proiektuak baloratuko dituen epai‑mahaia, besteak beste, Innobasque‑Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia den Leire Bilbaok osatuko du.

Antolatzailea: AZTI (Teknologia Zentroa) eta Berrikuntzaren Euskal Klusterra

 

Apirilak 8

VIII. DENBORA SAREA JARDUNALDIA

Jardunaldian enpresetan denboraren kudeaketa egiteko etorkizuneko erronka eta gakoen inguruan hausnartuko da, baita horrek genero berdintasunean duen eraginean ere. Adimen emozionala izango da zortzigarren edizioaren ardatza. Hori dela eta, Gizarte‑ eta Erakunde‑psikologian Europako doktorea den Leire Gartziak hitzaldi bat emango du. Programan, gainera, lankidetzako sorkuntzan egingo den dinamika parte‑hartzailea egingo da, Sareak eskaintzen dituen erronketan sakontzeko eta Virginia Imazen ondorioak ezagutzeko. Jardunaldia apirilaren 8an izango da, Bilboko Itsasmuseumean, 09:00etatik 14:00etara. 

Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala

 

Apirilak 8

LHTOPA! LANBIDE HEZIKETARAKO ORIENTAZIO JARDUNALDIA

Ikaslan Bizkaiak LHTopa! jardunaldia antolatu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren laguntzarekin. LHTopa! orientazioko profesionalentzako tailerra da.
Informazio jardunaldia EAEko ikastegietako orientatzaileei dago bideratuta eta apirilaren 8an egingo da, BECean, 9:00etatik 11:30era. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako sailburuordea den Jorge Arévalo egongo da, baita Bizkaiko LHren zentro publikoen sareko beste aditu batzuk.

Antolatzaileak: Ikaslan Bizkaia eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila

Apirilaren 11tik ekainaren 12ra

ENPRESEN NAZIOARTEKOTZERAKO MARKETIN DIGITALAREN IKASTAROAREN 12. EDIZIOA

Ikastaroak aukera emango du marketin digitalaren eredu berrien ezagutzak, trebetasun teknikoak eta gaitasunak lortzea enpresen nazioarteko kudeaketan. Enpresa bakoitzak bat egin ahalko du “ekonomia digitalean”, eta haren modernizazioaren eta nazioarteko lehiakortasunaren alde egingo du. Berrikuntza eta kudeaketa‑ereduen aldaketa ulertu eta interpretatuko dira, enpresa teknologia berriek eskaintzen ditizten errealitate berrietara egokituz.

Antolatzailea: ICEX‑CECO

 

Apirilaren 19tik 22ra

ESPAINIAKO INSTRUMENTAZIO ASTRONOMIKOAREN EGOERARI BURUZKO JARDUNALDIAK. CSICen egoitza nagusia. Madril

Jardunaldi horiek eztabaida foro bat izango dira instrumentazioaren garapenean parte hartzen duen komunitate astronomiko nazionalarentzat, eta topagune bat, Espainiako erakundeek zientzia programetan espaziotik parte hartzeko dituzten aukerak ezagutzeko, ikerketa komunitatea eta arloko enpresak barne. 

Antolatzailea: TEC2SPACE CM sarea RIA (Astronomia Azpiegituren Sarea), CDTI eta Estatuko Ikerketa Agentziarekin (Astronomia eta Astrofisika, Espazioa arloetako koordinatzaileak) lankidetzan.

 

Apirilak 21 eta 22

BALTIC CIRCULAR ECONOMY FORUM 22. San Petersburgo, Errusia

Baltikoko Ekonomia Zirkularraren Foroa ekitaldi hibridoa da, eta haren xedea da eskualdeak dituen erronka zirkular handiak eta eskualdeak eskaintzen dituen aukerak aztertzea. Foroaren esparruaren barruan, partaideek Errusiako, EBko eta beste herrialde batzuetako alderdi interesdun nagusienengandik ikasteko pribilegioa izango dute. 

Antolatzailea: San Petersburgo hiria

 

Apirilaren 22ra arte

ADA BRYON SARIA 2022

Estatu‑mailako sari honek aukera ematen du arlo zientifiko eta teknologikoko emakumeen lana ezagutarazteko eta emakumeen bokazioak sustatzeko I+G arloan. Microsoft, Bizkaiko Foru Aldundia, Danobatgroup eta Emakunde‑Emakumearen Euskal Erakundearen babesletza du, eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eta BasqueHealthCluster klusterraren lankidetza.

Deitzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Apirilaren 24ra arte

DEUSTOSTART II: BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZAKO PROGRAMA

Doako prestakuntza‑programa Deustuko Unibertsitateak eta Santander Bankuak finantzatzen dute eta ekintzailetza‑proiektu bat abian jartzen hasteko beharrezkoak diren ezagutza teknikoak eta gaitasunak eskuratzera dago bideratuta. Ikastaroan ekintzailetza proiektuak gauzatu nahi dituzten pertsonak inspiratu, lagundu eta prestatuko dira, Bilboko Campusean egingo diren aurrez aurreko 6 bileraren bidez. Programa ostiraletan egingo da, 2022ko maiatzaren 6tik ekainaren 10era arte eta aurrez aurrekoak izango dira, Bilboko Campusean, 15:30etik 19:30era.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea eta Santander Bankua

 

Apirilaren 25etik 29ra 

HANNOVER MESSE Hannoverren, Alemanian

Mundu osoko bisitariek beren ekoizpen‑prozesuak automatizatzeko eta digitalizatzeko soluzioen hornitzaile berriak aurkituko dituzte azoka honetan. Horrez gain, antolatzaileek klimaren babesa izango dute ardatz, eta erakustokietan industria‑enpresen CO2 emisioak nabarmen murrizten dituzten teknologia eta zerbitzu berriak egongo dira ikusgai.

 Antolatzailea: Hannover Messe

 

Apirilak 28

METAVERSE TRENDS 2022 TXOSTENA Bilbon

Metaverse Trends 2022 txostenean enpresa handiek dituzten estrategiak aztertzen dira, baita murgilketa handiko eremu horietan negozio aukerak ere. Jarduera‑gida berri bat, enpresek produktuen, zerbitzuen eta esperientzien garapena ongi egiten laguntzeko hazkunde izugarria izan duen joera bati dagokionez; izan ere, joera hori funtsezkoa da hain urrun ez dagoen etorkizun batean jarduteko. Saioa online igorriko da eta aurrez aurre egingo da Bilboko Azkuna Zentroan.

Antolatzailea: Zorraguino

 

Maiatzaren 3tik 31ra

PERTSONEN BERRIKUNTZAREN HILABETEAREN 4. EDIZIOA Mondragonen

2019az geroztik, Garaia Parke Teknologikoa urtero bezala, Pertsonen Berrikuntzarako eszenatoki bihurtzen da berriz ere. Bertan, hainbat diziplinatako profesionalek; tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte enpresok bizi ditugun egoera desberdinetarako. Aurten, gai hauek jorratuko dira: kultura bortitza eta oldarkorra, ziurgabetasun‑uneetan hartutako erabakiak, loa lan‑istripuak prebenitzeko tresna gisa, absentismoaren kudeaketa eta lan‑inguruneko portaera toxikoak.

Antolatzailea: Garaia

 

Maiatzaren 4ra arte

EIC PATHFINDER OPEN 2022 PROGRAMA

Programak teknologia berritzaile berria garatzen duten ikertaldeak babesten ditu. Pathfinder‑ek erabat berriak diren teknologien ideia ausartak aztertzen laguntzen du eta teknologia arloko aurrerapenen oinarri diren abangoardiako eta arrisku handiko diziplina arteko zientzia‑lankidetzak hartzen ditu bere baitan. 

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Maiatzaren 4ra edo irailaren 28ra arte

EIC TRANSITION 2022 PROGRAMA

Berrikuntzaren arloko jarduerak finantzatzeko programa. 2,5 milioi euro eta gehiagoko dirulaguntzak ematen ditu teknologia aplikaziorako ingurune garrantzitsu batean baliozkotu eta frogatzeko, eta merkaturako prestakuntza garatzeko.

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Maiatzaren 5etik 8ra

BERDEAGO ENERGY 2022 AZOKA. Durangon

Irekita dago BERDEAGO Energy 2022 azokarako izen‑emate profesionalak eskatzeko erregistroa. Berdeago Energy azokan irtenbideak eta sistemak erakusten ditugu, bai energia‑eraginkortasunari eta ingurumen‑berrikuntzari dagokienez, bai ekonomia zirkularrari, iraunkortasuna irizpide duten eraikuntza eta birgaitzeari eta mugikortasun jasangarriari dagokionez besteak beste. Bertan sektoreen profesionalak daude, baita azken kontsumitzaile interesatua ere. Maiatzaren 5etik 8ra bitartean izango da, Durangoko Landako Gunean. 

Antolatzailea: BERDEAGO (Jasangarritasunaren Europako Elkartea)

 

Maiatzaren 6ra arte

Europako Batzordea hautagaiak bilatzen ari da IKIaren Batzorde Zientifikoa osatzeko.

EUROPAKO BATZORDEA IKI KOMITERAKO HAUTAGAIAK BILATZEN ARI DA

Identifikazio Komite Iraunkor independentea Europako Batzordeak sortu zuen 2020an, eta organoaren Batzorde Zientifikoaren kide izateko hautagaiak bilatzen hasi da. Komitea harremanetan jarriko da Europako ikerketa‑komunitatea ordezkatzen duten erakundeekin, eta hautagai bikainak izendatuko dituzte. Horrez gain, Europako ikerketa ordezkatzen duten beste ikerketa‑erakunde batzuen hautagaitzak ere jasotzen dituzte.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Maiatzaren 10a eta 11

EKIPO ELEKTRIKO ADIMENDUNEN NAZIOARTEKO XVII. JARDUNALDIAK

Xedea da topagune bat sortzea, hainbat herrialde eta eremutako adituek eta ikertzaileek ideiak elkarri aurkeztu eta sektore elektrikoko teknikaren eta aurrerapenen egoerari buruz eztabaidatzeko aukera izan dezaten. Edizio honetan arreta jarriko da teknologiek duten rolean eta horiek duten Europako Itun Berdean eta Berreskurapen Planetan duten eraginean.

 Antolatzaileak: Orkestra eta TECNALIA

 

Maiatzaren 17tik 19ra

FOOD 4 FUTURE BILBAO FOODTECH WORLD SUMMIT. BECen (Bilbao Exhibition Centre)

Food 4 Future Bilbao World Summit‑ek adimen artifizialeko adituak bilduko ditu, hain zuzen ere, elikagaien eta baliabideen hobekuntzari, klima‑aldaketaren eragileei, ekimen disruptiboei eta sektorean eragina duten konponbideei aplikatutako elikagai berrien diseinuari, elikagaiak ekoizteko industria teknologikoari, ikerketa‑ eta garapen‑zentroei aplikatutako adimen artifizialeko adituak. Biltzarra BECen, Bilbon, egingo da, maiatzaren 17tik 19ra.

Antolatzaileak: BEC, NEBEXT eta ZTI

 

Maiatzaren 22tik 26ra

MUNDUKO EKONOMIA FOROAREN 2022ko URTEKO BILERA. Davosen, Suitzan

“Elkarrekin lan egin, konfiantza berrezarri” lelopean, 2022ko urteko bilera izango da, pandemia hasi zenetik, lidergoari buruzko munduko aurrez aurreko lehenengo ekitaldia. 2022ko urteko bilera Davos‑Klostersera itzuliko da, bi urteko etenaldiaren ondoren, eta munduko liderrei aukera emango die munduko egoeraren balantzea egiteko eta datorren aldi erabakigarrirako elkarteak eta politikak eratzeko.

Antolatzailea: Munduko Ekonomia Foroa

 

Maiatzak 24

TEKNOLOGIA ETA ENPRESA LANKIDETZARAKO JARDUNALDIAK

Teknologia eta Enpresa Lankidetzarako jardunaldiak

Hannover Messe 2022 Azokan teknologia eta enpresa lankidetzarako jardunaldiak egingo dira. “Artekaritza hibridoko ekimen” gisa antolatzeko planteatu dira jardunaldiak, in situ bilerekin eta bilera birtualetan online parte hartzeko aukera gehigarriarekin. Bitartekotza‑ekimenak ETE eta ikerketa‑antolakundeei eskaintzen die beste kide batzuk aurkitu eta horiekin biltzeko aukera, merkataritza‑negozioak egiteko eta ikerketa zein teknologiaren arloetan lankidetzan aritzeko.

Antolatzaileak: NBank Hannover eta sareko beste kide batzuk, horien artean Innobasque

 

Maiatzaren 24a eta 25a

2022ko EITren (EUROPAKO BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA INSTITUTUA) OSASUN GAILURRA
Suedian

Gailurrak aukera bat eskaintzen die Europako berritzaileei, lanean aritu diren gaietan parte har dezaten, beren ideiak modu irekian adieraz ditzaten eta publiko zabalago baten iruzkinak bil ditzaten. Xedea da Europa osoan bizitzak salbatu eta horiek hobetzen laguntzea. Mundu mailako hizlariak eszenatokian egongo dira beren esperientziak partekatzeko, hitzaldi inspiratzaileen, galdera eta erantzun interaktiboen, tailerren eta eskola magistralen bidez. Karolinska Institutuan, Stockholmen, Suedian.

Antolatzailea: EITHsummit

 

Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra

HANNOVER MESSE 2022 AZOKA. Hannoverren, Alemania

HANNOVER MESSE azoka aurrez aurre egingo da berriro 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean. Azoka fisikoa produktu digital berriekin lotuko da eta erakusketariei eta bisitariei ahalik eta segurtasun handiena eskaintzen dien higiene‑kontzeptu bat erabiliko da. Hala, azkenean, industria‑ekoizpenaren “etorkizuna bueltan da” eta gai nagusia industria‑eraldaketa izango da.

Antolatzailea: Hannover Messe

 

Ekainaren 9tik 12ra

EUROPAKO BAUHAUS BERRIKO JAIALDIA, Bruselan

Europako Batzordeak erakunde, enpresa, ikertzaile, berritzaile, arkitekto, artista nahiz ikasleak eta interesa duen edonor gonbidatzen du Bruselan egingo den Europako Bauhaus Berriko lehenengo Jaialdira. Deialdiak irekita egongo dira martxoaren 7ra arte, erakundeek eta interesdunek beren jarduerak, proiektuak, tokiak edo ekitaldi paraleloak proposatzeko eta Jaialdian sartzeko. Aukera paregabea da ikerketa eta gure ingurunea eraldatzeko berrikuntzaren arloko konponbideak aurkezteko, konexio berriak sortzeko, bisitariak erakartzeko eta tokiko zein nazioarteko publikoarekin konprometitzeko. 

Antolatzaileak: New European Bauhaus eta Europako Batzordea

 

Ekainaren 13tik 17ra

MAKINA‑ERREMINTAREN BIURTEKOA 2022. BECen, Barakaldon (Bizkaia)

31 BIEMH bueltan da, eta teknologian, konponbideetan, berrikuntza proposamenetan eta erakusketa gunean anbiziorik handiena duen edizioa da. Motibazio eta energia handiz antolatutako edizioa da eta bertan mundu osoko erakusketariek eta bisitariek merkataritza kontaktuak egin ahalko dituzte, sinergiak eratuko dira eta negozio aukera berriak garatuko dira.

Antolatzaileak: AFM eta BEC

 

Ekainaren 15etik 17ra

HEZKUNTZARI BURUZKO NAZIOARTEKO STEM KONFERENTZIA Herbehereetan

CTE‑STEM 22 da APSCE (Asia‑Pacific Society for Computers in Education) elkarteak antolatutako STEM Hezkuntzaren eta Pentsamendu Konputazionalaren inguruko nazioarteko 6. konferentzia. Ideien nazioarteko trukerako Programaren ekimen garrantzitsuena izango da eta bertan pentsamendu konputazionala garatzeko ezarpenaren inguruko aurkikuntzak eta emaitzak azaldu eta hedatuko dira. Konferentziak hasiera‑hitzaldiak, gonbidatuen hitzaldiak, eztabaidarako panelak, tailerrak eta dokumentuen aurkezpenak bilduko ditu.

Antolatzailea: APSCE

 

Ekainaren 15era arte edo urriaren 5era arte

EIC ACCELERATOR 2022 PROGRAMA

Programa enpresa txiki eta ertainak (ETEak) laguntzeari dago bideratuta; zehazki EICren Funtsaren bidezko finantzaketa eta inbertsioei dagokienez, sortzen diren banakako enpresa eta enpresa txikiek egoera aldatzen duten berrikuntzak garatu eta handitzeko.

Deitzailea: Europako Berrikuntza Kontseilua

 

 Uztailak 22

GLOBAL INNOVATION DAY 2022

2019az geroztik egikaritu diren eta berrikuntza eta ikerketako Euskadiko programek finantzatu dituzten kasuak ari dira bilatzen. Zure erakundeak produktua, prozesua edo negozio‑eredua berritu badu, hautagaitza aurkez dezakezu Global Innovation Day Euskadiren hurrengo edizioan parte hartzeko. Kasu osoenak aurkeztuko dira Euskadiko berrikuntza‑kasu praktikoen deialdiaren hurrengo edizioan. Oinarriak betetzen dituzten hautagaitzak Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuan sartuko dira. Izena emateko epea uztailaren 22an itxiko da.

Antolatzailea: Innobasque

 

Urriaren 4tik 7ra 

BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan

BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa‑azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa‑ eta industria‑azpiegituren arteko topagune nagusia izatea. Hau izango da ekitaldiaren bigarren edizioa, eta Big Science Market merkatuaren etorkizuneko helburuak jorratuko dira Granadako Kongresuen Jauregian.

 Antolatzailea: CDTI

 

Urriak 6 eta 7

AEROTRENDS 2022, JOERA AEROESPAZIALEN NAZIOARTEKO KONFERENTZIA. Bilbo

Honako hauek izango dira gai nagusiak: jasangarritasuna, ingurumena, aireontzi elektrikoagoak edo ekonomia zirkularra. Hau da, gure etorkizun hurbila, sektoreak aurrean duen etorkizuna. Kongresuan ez dira alde batera utziko fabrikazio aurreratua edo gure sektoreko lehiakortasunerako gakoak, gure aireontzi jasangarri, eraginkor eta errespetuzkoagoa aurkitzeko ezinbestekoak baitira.

Antolatzailea: Hegan

 

Urriaren 19ra arte

DEIALDIA: EIC PARTHFINDER CHALLENGES 2022

Zientziaren edo teknologiaren edozein eremutan oinarritutako proiektuak finantzatzeko Europako programa. Edizio hau 6 erronken konbinazioan oinarritzen da. Konbinazio bakoitzak Europako Berrikuntzaren Kontseiluko (EIC) zuzendari bat izango du buru. 

Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua

 

Urriaren 19tik 21era

2022ko IKERKETA‑AZPIEGITUREN INGURUKO NAZIOARTEKO BATZARRA (ICRI) Brnon, Txekiar Errepublikan

Ikerketa‑azpiegiturako arduradun politikoek, operadoreek eta erabiltzaileek eta mundu osoko ikerketan interesa duten alderdiek goi‑mailako eztabaidetarako plataforma bat eskainiko dute, ikerketa‑azpiegituraren gai premiazkoenak jorratzeko. ICRIren edizio honen ardatza izango dira ikerketa‑azpiegituren onura sozioekonomikoak eta erantzukizun soziala, nazioarteko lankidetzarako testuinguruan eta bateratutako azpiegitura‑ekosistema garatzeko moduak aztertzen. Programan aurrez aurreko elementuak zein elementu digitalak egongo dira, baita osoko saio zein saio paraleloak ere. Horrez gain, hainbat ekitaldi satelite eta gertaera paralelo ere antolatuko dira, baita Brnoko ikerketa‑azpiegituretarako in situ bisitak ere.

Antolatzailea: Europako Batzordea

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago