Joan zen ostiralean Aplimedia eta Dis-Process-ek Brunch and Learn bat eskaini zuten Innobasquen, eta hodeiko tresnak erabiltzearen onurak azaldu zituzten eta nola lagun diezaieketen ETEei beren lehiakortasuna hobetzen eta elkarlaneko lana sustatzen.

Graphic recording

Visual Thinking erabiltzea jardunaldia laburtzeko

Bideoa

Ondorengo bideoan jardunaldiaren laburpena aurkezten da.

Jon Taramonak, Aplimediako gerenteak, hasi zuen ekitaldia hodeiaren erabileraz eta kudeaketaz galdesorta batekin, eta 10 gako hauek ondorioztatzen dira bertatik:

  1. Hodeian lan egiteak esan nahi du datuak eta aplikazioak zeure eskura izatea uneoro edozein gailutatik.
  2. Hodeian lan egitera pasatzen den enpresak bere teknologiari buruzko kontrola du.
  3. Enpresako ordenagailuetan datuak izatea ez da hodeian izatea bezain segurua.
  4. Hodeira pasatzeak ez du esan nahi software guztia osoki pasa behar denik, posible da zati bat pasatzea eta beste zati bat lokalean uztea. 
  5. Hodeira migratzea ez da konplikatua eta luzera dirua aurrezten da.
  6. Hodeian lan egiteak internetekiko mendekotasun handiagoa sortzen du.
  7. Baimendu gabeko inork ezin ditu zure datuak eskuratu zure baimenik gabe.
  8. Office 365 mahaigaineko office bertsio bat da, datuak hodeian bildu edo gordetzen dituena.
  9. Joera da etorkizun hurbil samarrean ordenagailuek ez biltegiratzea daturik ez aplikaziorik, eta soilik hodeira sarbidea ematea.
  10. Oraindik programa guztiek ez dute beren cloud bertsioa.

 

Victor M. Gaspar, Dis-Process-eko gerenteak, hitz egin zuen gero, eta enpresa hodeian kudeatzen hasteko tresna erabilgarri batzuk erakutsi zituen. Microsoft edo Google-ren posta-kontu elektroniko batetik hainbat lan-aukera eskura daitezke erraz hodeian, adibidez, egutegia, harremanak edo Google Drive-ren aukera ofimatikoak, berak era praktikoan erakutsi zuen bezala Brunch & Learn galdera-erantzunekin amaitu arte.

Innobasqueren Slideshare-n jardunaldiko aurkezpenak ikus daitezke eta Flickr-en hango argazki batzuk ere bai.

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago