Europako Batzordeak 164 milioi eurorekin finantzatuko ditu koronabirusari aurre egiteko gai diren berrikuntzak eta teknologiak garatzen dituzten ETEak eta start up-ak. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 20ra arte luzatu da, eta, beraz, Berrikuntzaren Europako Kontseiluaren azeleragailuak sustatzen duen finantzaketa horretarako eskabideak lehenbailehen egiteko eskatu du Batzordeak.

Batzordeak bizkortu egin nahi du Berrikuntzaren Europako Kontseiluaren diru-laguntzak emateko prozesua finantzaketa konbinatuarekin (diru-laguntzak eta kapital-inbertsioak) koronabirusaren aurka borrokatzea ahalbidetzen duten berrikuntzei, baita beste finantzaketa- eta inbertsio-iturri batzuetara bidea erraztu ere.

Kontseilua dagoeneko laguntzen ari da koronabirusa menderatzeko berrikuntza garrantzitsuak dituzten enpresa eta ETE berriei, aurreko txandetan emandako funtsen bidez, hala nola isolamendu-unitate espezializatuetarako EpiShuttle proiektua, material birala ezabatzeko iragazketa-teknologiarako m-TAP proiektua, eta epidemietan giza mugikortasuna arakatzeko MBENT proiektua.

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago