Ideas Powered for Business Funtsa diru-laguntzen programa bat da, 20 milioi eurokoa, eta Europako enpresa txiki eta ertainei jabetza intelektualeko eskubideak hobeto erabiltzen laguntzeko sortu da. Europako Batzordeak eta Europar Batasuneko Jabetza Intelektualeko Bulegoak (EUIPO) bultzatu dute Funtsa, helburu nagusi hauekin: enpresei jabetza intelektualaren (JI) arloan beren estrategiak garatzen laguntzea, eta jabetza intelektualeko beren eskubideak babestea, bai nazio mailan bai EB mailan. 

EBko enpresa txiki eta ertain (ETE) guztien eskura daude laguntza horiek, beti ere ETEaren definizio ofiziala beteta. Eskaerak egiteko epeak zabalik daude jada. Hala, programak finantza-laguntza emango die enpresei, JI esploratzeko zerbitzuengatik (JI-ren aurre-diagnostikoa) eta marka-eskabide eta diseinuagatik ordaindutakoa itzulita. Enpresa bakoitzeko gehienez ere 1.500 eurokoak izango dira laguntzak. 

Programa hau JIri buruzko Ekintza Plana-ren lehen funtsezko ekintza da. 2020. urtearen amaieran argitaratu zen plan hori. Baldintzak, egutegia eta araubideari buruzko informazio guztia esteka honetan kontsultatu daitezke.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago