Europako Batzordeak New European Bauhaus sarien lehen edizioa iragarri du; sariek ekimenaren jasangarritasun, estetika eta inklusio balioak irudikatuko dituzten jardunbide egokiak, adibideak eta kontzeptuak jorratuko dituzte. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna 2021eko maiatzaren 31 izango da.

New European Bauhaus Europako Batzordeak sustatutako sormen-ekimena da, zientzia, teknologia, artea, kultura, berrikuntza, gizarteratzea era jasangarritasuna batzen dituena. Helburua da diseinuaren bidez eguneroko arazoen konponbideak topatzea eta Europako Itun Berdea betetzen laguntzea. Euskadi oso ondo dago kokatuta Europako ekimen horretan; izan ere, Europako Batzordeak Euskadiko hiru erakunde hautatu ditu Europako bazkide estrategiko gisa: Conexiones Improbables, Bilbao Metropoli 30 eta Tabakalera. Guztiak dira Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako kideak. Europar Batasuneko Euskadiko Ordezkaritzak aktiboki parte hartu du, Eusko Jaurlaritzaren hainbat sailekin eta Euskadiko kultura- eta sormen-sektorearen lankidetzarekin.

Sariek hamar kategoria izango dituzte, eta horietako bakoitzerako “New European Bauhaus Rising Stars” atal espezifiko bat egongo da 30 urtetik beherakoentzat. Asmoa da gazteei laguntzea ildo horretako ideia eta kontzeptu interesgarri berriak garatzen.

EBko herritarrak nahiz kanpokoak aurkeztu daitezke, betiere euren kontzeptuak, ideiak eta proiektuak Batasuneko estaturen batean garatzen badira edo bertan badaude fisikoki. Sariak 2021eko udan banatuko dira, eta horiekin batera 30.000 euro inguruko finantza-pizgarria emango da.

New Bauhaus ekimenak finantzaketa propioa du Horizon Europe programaren bitartez, nahiz eta eskualdeko politikako eta kohesioko beste iturri batzuei begira irekita dagoen, LIFE etab.

 

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago