Global Innovation Day aukerak eta konexioak sortzen diren lekua da, ezberdintasuna ezar dezakeen ezagutza edo jakintza partekatzeko unea. Smart innovation-en aterkipean, mundu guztiko adituek beren ikuspegiak azaldu zituzten. Interesgarrienetako bat Martin Duckworth-ena izan zen; merkatu eta negozio-eredu berrien garapenean esperientzia duen britainiar estrategak honek “Strategic Foresight: Towards the 3rd Strategic Programme of H2020” azterketaren emaitzak zehaztu ditu sakon, eta bertan Horizon(te) 2020 programaren hirugarren boladaren xehetasunak aurreratzen dira; hiperkonektibitatea eta big data, energiaren prezioaren jaitsiera, migrazioak, osasuna, klima-aldaketa, lehen sektorea, bioteknologia eta, arau global berri gisa, ezegonkortasuna azpimarratzen dira.
Txosten honen helburua Horizon(te) 2020ko (2018-2020) hirugarren programa estrategikoaren prestakuntza bultzatzea da. Txostenak garrantzitsuak izan litezkeen gogoeta hauek egiten ditu:
1. Hiperkonektibitatea eta datu kopuru handiak, aldaketa bizkorra eta berrikuntza bultzatzen dituztenak.
2. Energiaren kostuaren jaitsiera, aldaketa-elementu gisa.
3. Migrazioa eta aldaketa demografikoak funtsezkoak izango dira Europako berrikuntzarako.
4. Osasuna, motor garrantzitsua ikerketa eta berrikuntzaren aspirazioetarako eta jarrerak sortzeko.
5. Klima-aldaketa, ozeanoak eta espazioa proiektu garrantzitsu gisa gizateriarentzat oro har.
6. Lehen sektorearen berrikuntza kezka estrategiko gisa, funtsezkoa iraunkortasun eta ongizaterako.
7. Bioteknologia, teknologien sarraldiaren hurrengo uhina.
8. Ezegonkortasuna, arau berria gizarte globalean.
Strategic Foresight, as used to inform the Third Strategic Programme of H2020 from Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentzia