Maiatzaren 3tik 31ra
PERTSONEN BERRIKUNTZAREN HILABETEAREN IV. EDIZIOA. Arrasaten
2019az geroztik, Garaia Parke Teknologikoa urtero bezala, Pertsonen Berrikuntzarako eszenatoki bihurtzen da berriz ere. Bertan, hainbat diziplinatako profesionalek; tresnak, hausnarketa eta irtenbide praktikoak proposatuko dituzte enpresok bizi ditugun egoera desberdinetarako. Aurten, gai hauek jorratuko dira: kultura bortitza eta oldarkorra, ziurgabetasun‑uneetan hartutako erabakiak, loa lan-istripuak prebenitzeko tresna gisa, absentismoaren kudeaketa eta lan‑inguruneko portaera toxikoak.
Antolatzailea: Garaia
Maiatzak 9
“EUROPA EUSKADIN” JARDUNALDIA, EUROPA EGUNA OSPATZEKO. Bilbon
Bilboko Burtsaren eraikinean, datorren maiatzaren 9an, Europako Egunean, enpresa-egiturarako eta EAEko gizartearentzat , oro har, Europako finantzaketak duen garrantziari buruzko zabalkunde-jardunaldia egingo da. Saioan, EAEko EGEF (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) programa operatiboaren garrantzia eta aplikazioak aztertuko dira; tresna horrek jasotzen ditu Erkidegoaren laguntzak EAEn esku hartzeko estrategia eta lehentasunak, eta EGEFekin batera finantzatutako jarduketen bidez gauzatzen da, zehaztutako programazio-aldi baterako.
Antolatzailea: ENPRESA-ESTRATEGIA
Maiatzak 9
BIGARREN SPERTUS TOPAKETA, ENERGIA‑TRANTSIZIOARI BURUZKO MINTEGI IRAUNKORRA
Prestigio handiko zientzialari eta teknologoek osatuko dute topaketa. Horren helburua ezagutza estrategikoaren hub bat izatea da, egungo munduko erronka handietako baten, energia‑trantsizioaren, aurrean. SPERTUSen xedea munduko energia‑agertokiaren eta horrek Euskadiko eta Europako egitura industrial eta ekonomikoan duen eraginaren inguruko hausnarketa estrategikoari lotutako think tank bat sortzea da. Gainera, aurrezpen‑kultura eta energia‑eraginkortasuna bultzatu nahi ditu, bai eta alorreko profesionalei formakuntza eman ere, hala unibertsitatean nola sektore ekoizlean eta administrazioetan.
Antolatzaileak: UPV/EHU eta Energiaren Euskal Erakundea
Maiatzaren 10etik 11ra
EKIPO ELEKTRIKO ADIMENDUNEN NAZIOARTEKO XVII. JARDUNALDIAK. Bilbon
Xedea da topagune bat sortzea, hainbat herrialde eta eremutako adituek eta ikertzaileek ideiak elkarri aurkeztu eta sektore elektrikoko teknikaren eta aurrerapenen egoerari buruz eztabaidatzeko aukera izan dezaten. Edizio honetan arreta jarriko da teknologiek duten rolean eta horiek duten Europako Itun Berdean eta Berreskurapen Planetan duten eraginean.
Antolatzailea: TECNALIA
Maiatzak 12
KONFIANTZAZKO ZERBITZU DIGITALAK: ERALDAKETA DIGITALAREN ERRONKA. Gasteizen.
Ekitaldia konfiantzazko zerbitzu digital berrien aitzindari izan nahi duen eta Euskadin erreferente bihurtu nahi duen ekimena da, horiek baitira erakunde eta pertsonen eraldaketa digitalari ekiteko oinarri sendoa. Gasteizko Teknologia Parkeko Eraikin Nagusian izango da, goizeko 9:15etik aurrera.
Antolatzaileak: Spri eta Metaposta
Maiatzaren 17ra arte
EKITALDIA: “BUSINESS 4 COOPERATION CODEWAY”
Artekaritza‑ eta networking‑ekitaldia da, eta elkarlanaren eta garapenaren lehen erakusketa eta konferentziaren testuinguruan egingo da: negozioak, ikerketa, berrikuntza, elkarketa, elkarlana. Networkingaren inguruko nazioarteko programaren parte da. Programa horrek networking– eta matchmaking‑ekimenez jositako bi egun oso ditu. Maiatzaren 19an eta 20an egingo da Erroman.
Antolatzailea: Fiera di Roma
Maiatzaren 17tik 19ra
FOOD 4 FUTURE BILBAO FOODTECH WORLD SUMMIT. BECen (Bilbao Exhibition Centre)
Food 4 Future Bilbao World Summit-ek adimen artifizialeko adituak bilduko ditu, hain zuzen ere, elikagaien eta baliabideen hobekuntzari, klima-aldaketaren eragileei, ekimen disruptiboei eta sektorean eragina duten konponbideei aplikatutako elikagai berrien diseinuari, elikagaiak ekoizteko industria teknologikoari, ikerketa- eta garapen-zentroei aplikatutako adimen artifizialeko adituak. Biltzarra BECen, Bilbon, egingo da, maiatzaren 17tik 19ra.
Antolatzaileak: BEC, NEBEXT eta ZTI
Maiatzak 17
ESKUALDE-BERRIKUNTZARAKO EKINTZEI BURUZKO EEL-IZE EKINTZA PILOTUAREN SUSTAPENA
Europako Batzordeak eta Europako Eskualdeetako Lantaldeak eskualde-berrikuntzarako elkarteei buruzko ekintza pilotua jarri dute abian. Ekimen horren bidez, Europako Itun Berdearen premiazko deiari erantzun nahi zaio, klima-aldaketak dakarren aurrekaririk gabeko erronkari eta jasangarritasunarekin zerikusia duten beste gizarte-erronka batzuei heltzeko, gizarte- eta lurralde-kohesioa sendotzeko asmoz.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Maiatzaren 17tik 18ra
EBren MISIOEI BURUZKO INFORMAZIO-JARDUNALDIAK
EBren misioak gure erronka nagusietako batzuei irtenbide zehatzak emateko beste modu bat dira. Helburu handiak dituzte, eta osasuneko, klimako eta ingurumeneko emaitza zehatzak eskainiko dituzte 2030erako. Info Days hauetan, bost misioetarako gai berri ugari aurkeztuko dira, Horizon Europeren esparruan 2021-2022ko Misioen Lan Programa aldatu ondoren.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Maiatzaren 18tik 20ra
#EULIFE22 PROPOSAMEN-DEIALDIEI BURUZKO SAIO BIRTUALAK
Zuzeneko saio birtual horiek eskatzaile izan daitezkeenak gidatuko dituzte honako hauen bidez: LIFE programa, proposamen-deialdiak eta 2022rako gai nagusiak. Galde-eskeetarako saioak izango dira informazio-bileren ondoren. Parte-hartzaileak, Sli.do-ren bidez, galderak egitera edo «atsegin dut» ematera gonbidatzen dira; horretarako, #EULife22 erabili beharko dute.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Maiatzak 19
”HONENBESTEKO PREZIOKO FINANTZAKETA HORIZON EUROPEN” SAIOA. NOLA DABIL? NOLA IDATZI PROPOSAMEN BAT?”
Horizon Europek honenbesteko prezioko finantzaketa erabiltzen du administrazio- eta finantza-akatsak murrizteko. Honenbesteko prezioko baturek programa sinplifikatzen dute, ez baitago zertan kostu errealen berri eman. Programarako sarbidea ere errazagoa da, bereziki erakunde txikientzat eta heldu berrientzat, askotan kostu errealetarako arau konplexuei aurre egiteko esperientziarik eta gaitasunik ez baitute.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Maiatzak 20
“IoT TEKNOLOGIAK, INDUSTRIA-ERREALITATE BERRIAREN PALANKA” JARDUNALDIA
Jardunaldi honen bidez, ETEek eraldaketa digitalerako bilakaeran garatu dituzten soluzio eta jardunbide egokiak partekatzera animatu nahi da. Enpresen arteko topagunea da; elkarlanerako aukerak identifikatzea du helburu, kasu arrakastatsuen analisiaren, jakintzaren transferentziaren eta merkatuan aplikatutako teknologien bidez. Jardunaldi hau 2021eko deialdiko RIS3 estrategiaren azken jardunaldia da. Ermuko Udalak, SPRIk, Innobasquek, BFAk eta GAIAk parte hartzen dute. Izarra Centreko auditoriumean izango da, 12:00etatik 13:30era.
Antolatzailea: Ermuko Udala
Maiatzaren 22tik 26ra
MUNDUKO EKONOMIA FOROAREN 2022ko URTEKO BILERA. Davosen, Suitzan
“Elkarrekin lan egin, konfiantza berrezarri” lelopean, 2022ko urteko bilera izango da, pandemia hasi zenetik, lidergoari buruzko munduko aurrez aurreko lehenengo ekitaldia. 2022ko urteko bilera Davos-Klostersera itzuliko da, bi urteko etenaldiaren ondoren, eta munduko liderrei aukera emango die munduko egoeraren balantzea egiteko eta datorren aldi erabakigarrirako elkarteak eta politikak eratzeko.
Antolatzailea: Munduko Ekonomia Foroa
Maiatzak 24
TEKNOLOGIA ETA ENPRESA LANKIDETZARAKO JARDUNALDIAK
Teknologia eta Enpresa Lankidetzarako jardunaldiak
Hannover Messe 2022 Azokan teknologia eta enpresa lankidetzarako jardunaldiak egingo dira. “Artekaritza hibridoko ekimen” gisa antolatzeko planteatu dira jardunaldiak, in situ bilerekin eta bilera birtualetan online parte hartzeko aukera gehigarriarekin. Bitartekotza‑ekimenak ETE eta ikerketa‑antolakundeei eskaintzen die beste kide batzuk aurkitu eta horiekin biltzeko aukera, merkataritza‑negozioak egiteko eta ikerketa zein teknologiaren arloetan lankidetzan aritzeko.
Antolatzaileak: NBank Hannover eta sareko beste kide batzuk, horien artean Innobasque
Maiatzak 24
AEBri BURUZKO BERRIKUNTZAKO JARDUNALDIA. ESPAINIA-MIAMI-DADE ELKARRIZKETA
Ekitaldiaren helburu nagusia da Espainiaren eta Miami-Daderen gaitasun teknologikoak aurkeztea eta Espainiako eta Amerikako erakundeen arteko lankidetza teknologikoa sustatzea. Miami-Dadeko erakundeen alderantzizko misio baten ondorioz, “Espainia-Miami Dade (AEB) Berrikuntza Elkarrizketa. Fintech eta Bioteknologia Sektoreak” izeneko ekitaldia izango da, Miami – Dade Beacon Council-ekin elkarlanean. Oraingoan, Espainiaren eta Miami-Daderen gaitasun teknologikoari eta arrisku-kapitalekoari buruzko alderdien berri eduki ahalko da. Ondoren, Miami-Daden esanguratsuenak diren sektore teknologietako biri buruzko alderdiak ezagutu ahalko dira: Fintech eta Bioteknologia. Azkenik, ekitaldian parte hartzen duten erakundeen artean networkinga egiteko aukera emango da.
Antolatzaileak: Miami-Dade, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa eta CDTI
Maiatzaren 24tik 25era
2022ko EITren (EUROPAKO BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA INSTITUTUA) OSASUN GAILURRA. Suedian
Gailurrak aukera bat eskaintzen die Europako berritzaileei, lanean aritu diren gaietan parte har dezaten, beren ideiak modu irekian adieraz ditzaten eta publiko zabalago baten iruzkinak bil ditzaten. Xedea da Europa osoan bizitzak salbatu eta horiek hobetzen laguntzea. Mundu mailako hizlariak eszenatokian egongo dira beren esperientziak partekatzeko, hitzaldi inspiratzaileen, galdera eta erantzun interaktiboen, tailerren eta eskola magistralen bidez. Karolinska Institutuan, Stockholmen, Suedian.
Antolatzailea: EITHsummit
Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra
HANNOVER MESSE 2022 AZOKA. Hannoverren, Alemania
HANNOVER MESSE azoka aurrez aurre egingo da berriro 2022ko maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean. Azoka fisikoa produktu digital berriekin lotuko da eta erakusketariei eta bisitariei ahalik eta segurtasun handiena eskaintzen dien higiene-kontzeptu bat erabiliko da. Hala, azkenean, industria‑ekoizpenaren “etorkizuna bueltan da” eta gai nagusia industria-eraldaketa izango da.
Antolatzailea: Hannover Messe
Maiatzaren 31ra arte
INNOBIDEAK KUDEABIDE, KUDEAKETA AURRERATUAREN BIDEZ ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO
Kudeabide Programa Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek elkarrekin sortutako proiektua da. Ezaugarri hauek dituzten enpresei zuzenduta dago: bost langile edo gehiago izatea, Euskadin egoitza soziala edo lan‑zentro bat edukitzea (horietan hartuko du esku programak) eta industria‑jardueretan eta horri lotutako zerbitzuetan lan egitea. Helburu nagusia Euskadiko enpresen lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzea da, Kudeaketa Aurreratuko metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzeko babesa emanez. Horretarako, hasierako egiaztatzea egingo da eta proiektu pilotuak edo/eta finkatze‑proiektuak garatuko dira.
Antolatzaileak: Bentas Taldea eta Kudeabide
Ekainaren 1era arte
“QUALITY INNOVATION AWARD 2022” NAZIOARTEKO LEHIAKETA
Quality Innovation Award (QIA) 2007an Excellence Finland-ek sortutako lehiaketa bat da, produktuaren, prozesuaren eta antolaketen berrikuntzak sortu eta garatzeko. Antolaketa-batzordea hainbat herrialdetako kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza sustatzeko erakundeek eratzen dute. Baterako helburua erakunde eta herrialde parte-hartzaileen lehiakortasuna areagotzen laguntzea da. Beraz, zure erakundean berrikuntzarik baduzu, aurkeztu zure hautagaitza.
Antolatzaileak: Euskalit, Innobasque, Unibasq eta Ihobe
Ekainaren 3ra arte
ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE, IV. DEIALDIA
Donostia Zinemaldiak gaur abiaraziko du Zinemaldia Startup Challenge lehiaketaren laugarren deialdia; Zinemaldia Startup Challenge Europako ekintzaileei eta sortu berri diren startupei zuzendutako lehiaketa da, baldin eta horien proiektuek ikus-entzunezkoei aplikatutako teknologia berriak txertatzen badituzte. Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, ikus-entzunezkoen teknologiari eta industriari buruz hausnartzeko, bi sektoreen arteko harremanak estutzeko eta sorkuntzaren eta negozioaren alorrean sortzen dituzten aukerak ezagutarazteko erreferentziazko gune gisa kokatzeko. Aurten, lehen aldiz, Estatuko ekintzaile eta startupentzako lehiaketa espezifiko bat sortu da, eta Europakoei zuzendutakoen aldi berean egingo da ekimen berria. Hautatutako proiektuak Zinemaldia & Technology jardunaldian aurkeztuko dira. Irailaren 22an, ostegunean, izango da, Donostia Zinemaldian.
Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri
Ekainak 3
WORK IN PROGRESS. SORTZAILE DIGITALENTZAKO EKITALDIA BILBON
Worköholics agenda digitalaren ekimen bat da; haren bidez, zenbait diziplinarekin zerikusia duen talentua ezagutu eta zabaldu ahalko da. Diziplina horiek dira, besteak beste: artea eta ikus-sormena, argazkigintza eta bideoa, ilustrazioa, motion graphica, sorkuntza tipografikoa edo eduki digitalen sorkuntza. Formatua hibridoa izango da; izan ere, nahiz eta jardunaldia espazio fisiko batean izango den (Worköholics espazioan, Bilboko erdigunean), gertatuko den guztia streaming bidez ere emango da.
Antolatzailea: Worköholics
Ekainaren 9tik 12ra
EUROPAKO BAUHAUS BERRIKO JAIALDIA, Bruselan
Europako Batzordeak erakunde, enpresa, ikertzaile, berritzaile, arkitekto, artista nahiz ikasleak eta interesa duen edonor gonbidatzen du Bruselan egingo den Europako Bauhaus Berriko lehenengo Jaialdira. Deialdiak irekita egongo dira martxoaren 7ra arte, erakundeek eta interesdunek beren jarduerak, proiektuak, tokiak edo ekitaldi paraleloak proposatzeko eta Jaialdian sartzeko. Aukera paregabea da ikerketa eta gure ingurunea eraldatzeko berrikuntzaren arloko konponbideak aurkezteko, konexio berriak sortzeko, bisitariak erakartzeko eta tokiko zein nazioarteko publikoarekin konprometitzeko.
Antolatzaileak: New European Bauhaus eta Europako Batzordea
Ekainaren 13tik 17ra
MAKINA‑ERREMINTAREN BIURTEKOA 2022. BECen, Barakaldon (Bizkaia)
31 BIEMH bueltan da, eta teknologian, konponbideetan, berrikuntza proposamenetan eta erakusketa gunean anbiziorik handiena duen edizioa da. Motibazio eta energia handiz antolatutako edizioa da eta bertan mundu osoko erakusketariek eta bisitariek merkataritza kontaktuak egin ahalko dituzte, sinergiak eratuko dira eta negozio aukera berriak garatuko dira.
Antolatzaileak: AFM eta BEC
Ekainaren 15etik 17ra
STEM HEZKUNTZARI BURUZKO NAZIOARTEKO STEM KONFERENTZIA. Herbehereetan
CTE‑STEM 22 da APSCE (Asia‑Pacific Society for Computers in Education) elkarteak antolatutako STEM Hezkuntzaren eta Pentsamendu Konputazionalaren inguruko nazioarteko 6. konferentzia. Ideien nazioarteko trukerako Programaren ekimen garrantzitsuena izango da eta bertan pentsamendu konputazionala garatzeko ezarpenaren inguruko aurkikuntzak eta emaitzak azaldu eta hedatuko dira. Konferentziak hasiera‑hitzaldiak, gonbidatuen hitzaldiak, eztabaidarako panelak, tailerrak eta dokumentuen aurkezpenak bilduko ditu.
Antolatzailea: APSCE
Ekainaren 15era arte edo urriaren 5era arte
Programak enpresa txiki eta ertainak (ETEak) babesten ditu, bereziki EIC Funtsaren bidez finantzaketa eta inbertsioak, sortzen ari diren banakako enpresek eta enpresa txikiek jardunbidea aldatzen duten berrikuntzak garatu eta zabal ditzaten.
Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua
Ekainak 20
III. JOSÉ IGNACIO ARRIETA ENPRESA ETA GIZARTE SARIAREN BANAKETA
Estrategia Empresarialak José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte Sariaren hirugarren edizioa egingo du. Horren helburua euskal enpresek (enpresa‑talde zein enpresa‑munduarekin harremana duten pertsonek) duten Gizarte Erantzukizun Korporatiboko jokaera nabarmenenak aitortzea eta haien ekarpenak garapen sozio‑ekonomikoan, ongizatean, hezkuntzan eta kulturan ezagutaraztea da. Bilboko BBK Aretoan egingo da, 18:00etan.
Deitzailea: Estrategia Empresarial
Ekainak 20
Gladys saria 40 urtetik beherako emakumeei zuzentzen zaie. Ekimenean parte hartzeko bi modu daude: batetik, interesa duen edonork aurkez dezake bere hautagaitza eta, bestetik, hirugarren pertsona batek beste pertsona baten hautagaitza aurkez dezake. 2022ko Gladys sariaren irabazleak 3.000 euro irabaziko ditu, eskudirutan, eta haren lanbide-ibilbideari buruzko bideo bat egingo da. Gainera, ikastetxeetan gazteei hitzaldi motibatzaileak emateko eta Kaixomundua.eus lehiaketaren sari-banaketan parte hartzeko aukera izango du; Kaixomundua.eus lehiaketa DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzentzen zaie.
Antolatzaileak:PUNTUEUS fundazioa eta UPV/EHUko Informatika Fakultatea
Ekainak 21 eta 22
GARAPENAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK
Garapenaren Europako Jardunaldiak (GEJ) dira nazioarteko elkarteen Europako foro nagusia. Foroak eragile nagusiak biltzen ditu ideiak eta esperientziak parteka ditzaten, elkarte berriak eta munduko erronkarik larrienei irtenbide berritzaileak bilatzeko. EDDaren 15. edizioaren ardatza honako hau izango da: “Global Gateway: elkarte jasangarriak sortzea mundu konektatu baterako”. Global Gateway Europako estrategia berria da, eremu digitalean, energian eta garraioan konexio adimendunak, garbiak eta seguruak sutatzeko eta mundu osoko osasun-, hezkuntza- eta ikerketa-sistemak bultzatzeko. Jendearentzat eta planetarentzat funtzionatuko duten konexio jasangarriak eta konfiantzazkoak defendatzen ditu, munduko erronkarik larrienei aurre egiteko: klima-aldaketa eta ingurumenaren babesa, osasun-segurtasuna hobetzea, lehiakortasuna eta munduko hornikuntza-kateak.
Antolatzailea: Europako Batzo
Ekainak 21
ELKARGIREN 32. ENPRESA‑TOPAKETA
Gorde data.
Antolatzailea: Elkargi
Uztailak 22
2019az geroztik egikaritu diren eta berrikuntza eta ikerketako Euskadiko programek finantzatu dituzten kasuak ari dira bilatzen. Zure erakundeak produktua, prozesua edo negozio-eredua berritu badu, hautagaitza aurkez dezakezu Global Innovation Day Euskadiren hurrengo edizioan parte hartzeko. Kasu konpletoenak aurkeztuko dira Euskadiko berrikuntza-kasu praktikoen deialdiaren hurrengo edizioan. Oinarriak betetzen dituzten hautagaitzak Innobasqueren Kasu Praktikoen Bankuak sartuko dira. Izena emateko epea uztailaren 22an itxiko da.
Antolatzailea: Innobasquee
Irailaren 28ra arte
Berrikuntza-jarduerak finantzatzeko programa. 2,5 milioi euro arteko dirulaguntzak eta gehiagokoak eskaintzen dira aplikaziorako ingurune esanguratsuan teknologia baliozkotu eta erakusteko eta merkaturako prestatzeko lana garatzeko.
Deitzailea: Berrikuntzako Europako Kontseilua
Irailak 28 eta 29
IKERKETAKO ETA BERRIKUNTZAKO EUROPAKO JARDUNALDIAK. Online
Ikerketako eta Berrikuntzako Europa Egunak Europako Batzordearen ikerketako eta berrikuntzako urteko ekitaldi nabarmenenak dira; haietan, arduradun politikoak, ikertzaileak, enpresaburuak eta jendea, oro har, batzen da, ikerketak eta berrikuntzak Europan eta haratago duten etorkizunaz eztabaidatzeko eta hari forma emateko. Aurten, Europaren erresilientzia eta haren autonomia estrategikoa sendotzeko irtenbide berriez eztabaidatzeko eta haiei forma emateko aukera ematen da.
Deitzailea: Europako Batzordea
Urriaren 4tik 7ra
BIG SCIENCE BUSINESS FORUM 2022an Granadan
BSBF 2022 negozioetara bideratutako kongresu bat da. Bertan biltzen dira teknologia ardatz duten Europako ikerketa-azpiegitura guztiak, eta kongresuaren xedea da ikerketa- eta industria-azpiegituren arteko topagune nagusia izatea. Hau izango da ekitaldiaren bigarren edizioa, eta Big Science Market merkatuaren etorkizuneko helburuak jorratuko dira Granadako Kongresuen Jauregian.
Antolatzailea: CDTI
Urriak 6 eta 7
AEROTRENDS 2022, JOERA AEROESPAZIALEN NAZIOARTEKO KONFERENTZIA. Bilbo
Honako hauek izango dira gai nagusiak: jasangarritasuna, ingurumena, aireontzi elektrikoagoak edo ekonomia zirkularra. Hau da, gure etorkizun hurbila, sektoreak aurrean duen etorkizuna. Kongresuan ez dira alde batera utziko fabrikazio aurreratua edo gure sektoreko lehiakortasunerako gakoak, gure aireontzi jasangarri, eraginkor eta errespetuzkoagoa aurkitzeko ezinbestekoak baitira.
Antolatzailea: Hegan
Urriaren 19ra arte
DEIALDIA: EIC PARTHFINDER CHALLENGES 2022
Zientziaren edo teknologiaren edozein eremutan oinarritutako proiektuak finantzatzeko Europako programa. Edizio hau 6 erronken konbinazioan oinarritzen da. Konbinazio bakoitzak Europako Berrikuntzaren Kontseiluko (EIC) zuzendari bat izango du buru.
Deitzailea: Europako Berrikuntzaren Kontseilua
Urriaren 19tik 21era
2022ko IKERKETA‑AZPIEGITUREN INGURUKO NAZIOARTEKO BATZARRA (ICRI). Brnon, Txekiar Errepublikan.
Ikerketa‑azpiegiturako arduradun politikoek, operadoreek eta erabiltzaileek eta mundu osoko ikerketan interesa duten alderdiek goi‑mailako eztabaidetarako plataforma bat eskainiko dute, ikerketa‑azpiegituraren gai premiazkoenak jorratzeko.. ICRIren edizio honen ardatza izango dira ikerketa‑azpiegituren onura sozioekonomikoak eta erantzukizun soziala, nazioarteko lankidetzarako testuinguruan eta bateratutako azpiegitura‑ekosistema garatzeko moduak aztertzen. Programan aurrez aurreko elementuak zein elementu digitalak egongo dira, baita osoko saio zein saio paraleloak ere. Horrez gain, hainbat ekitaldi satelite eta gertaera paralelo ere antolatuko dira, baita Brnoko ikerketa‑azpiegituretarako in situ bisitak ere.
Antolatzailea: Europako Batzordea