Gure berrikuntza-agenda Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia osatzen duten erakunde bazkideen sarerako ekitaldi, jardunaldi, sari eta laguntza-deialdiekin elikatzen da, eta berrikuntzaren mugarri nagusiak erakusten ditu.
Abuztuaren 31ra arte
2023ko EUROPAKO EKONOMIA SOZIALEKO SARIAK
Europako Ekonomia sarien bigarren edizio honetan lau kategoria egongo dira: berrikuntza soziala; gaitasunak, ekonomia sozialeko langileen hobekuntzan eta birziklapen profesionalean lan egiten duten erakundeetarako; trantsizio berdea, energia berriztagarrietan, etxebizitzan, mugikortasun jasangarrian, ekonomia zirkularrean, eta abarretan lan egiten erakundeetarako; eta, azkenik, digitalizazioa, ekonomia digitalean lan egiten duten edo berrikuntza teknologikoko ikuspegia duten ekonomia sozialeko egitasmoetarako.
Antolatzailea: Social Economy Europe
Iraila
Irailaren 1era arte
INDUSTRIA 5.0 SARIAK
Batzordearen lehentasunekin bat egiten duten proiektu berritzaileak azpimarratzeko aukera paregabea da. Halaber, sentikor bihurtzeko eta ikerketa- eta berrikuntza-programetan 5.0 Industria ezarri ondoren balantzea egiteko aukera da, eta, aldi berean, baita aurrera egiteko esparrua garatzeko ere.
Antolatzailea: Europako Batzordea
Irailak 18
Ekitaldi honetan lankidetza, berrikuntza irekia eta elkartzea sustatzen dira, lankidetza irekiaren bidez eraldaketa digitala sustatzeko lan egiten duten sekore publiko-pribatuen artean. Sektore publiko eta pribatuetako eta Linux Fundazioaren egungo eta etorkizuneko proiektuetako hizlari ospetsuak bilduko dira bertan, eta LF Europako kideei antolaketaren arloko lehentasunak eta lankidetza-proposamenak partekatzeko aukera eskainiko zaie.
Antolatzailea: The Linux Foundation Europe
Irailak 18-19
IKERKETAREN BIDEA ZERO INDUSTRIA GARBIRANTZ. Brusela
Enpresaren Sare Publikoko ekitaldiak sektore publiko eta pribatuko liderrak biltzen ditu, ikerketari eta berrikuntzari buruzko sareak, adimena eta eztabaidak sortzeko. Bertan, industriaren, ikerketaren eta politikaren arloko adituak bilduko dira, planaren ezaugarri garrantzitsuak ezartzeko egoera ebaluatzeko, bereziki Net-Zero Industriaren Legea. Halaber, hori lortzeko beharrezko ikerketaren egoera eta etorkizuneko erronkak ebaluatuko dira.
Antolatzailea: Science Business
23 de septiembre
BBK GJH. Bizkaia
BBKren ekitaldi honek Bilboko Doña Casilda parkea eta Bizkaiko toki desberdinak kulturaren eta aisiaren arloko jardueraz beteko ditu, hala nola jolasak, ikuskizunak, erakusketak, gastronomia, kirola edo Bizkaiko Elikagaien Bankuaren aldeko martxa solidario bat. Ekitaldia tokiko eragileek diseinatu dute eta GJHak erdigunean dituen hiritarrentzako programazio irekia proposatu dute. Halaber, Bilbotik haratago hedatuko da, eta Bizkaiko puntu desberdinetara iritsiko da GJHen inguruan herritarrak sentsibilizatzeko.
Antolatzailea: BBK
Urria
Urriak 2-3
INDUSTRIA ETA ETE-EN KONGRESU NAZIONALA. Málaga
Industria eta ETE-en Kongresu Nazionalaren seigarren edizioa antolatu da, “Net Zero: etorkizuneko industria” lelopean. Edizio honetan 4.0 industria jorratzeaz gain, Espainiako industriak eta ETE-ek aurre egin beharreko erronka handiak aztertuko dira, hala nola deskarbonizazioa, adimen artifiziala, subiranotasun industriala eta teknologikoa edo talentua erakartzea.
Antolatzailea: Espainiako Gobernua
STEEL TECH KONGRESUA. BEC
Kongresuan siderurgia-sektorearen balio-kate osoko langile nagusiak bilduko dira; izan ere, eremu horretan ezagutzaren transferentzia, berrikuntza teknologikoa eta sareetako berrikuntza oinarrizko tresnak izango dira sektoreen arteko harremanak sustatzeko.
Antolatzaileak: Siderex, BEC
Urriak 4
BASKEEP KONNEKT, KONEKTATU ZURE ETORKIZUNAREKIN, KONEKTATU ZURE HURRENGO INBERTITZAILEAREKIN
BasKeep euskal industria-enpresak eta inbertitzaileak konektatzen dituen lehen aplikazioa da, eta Spri Taldeak garatu du. Aplikazioaren helburu nagusiak dira Euskadiko enpresa-sareari bultzada ematea eta etorkizunean egin ditzakeen negozioak finkatzea. Jardunaldi honetan, euskal industria-enpresak aurrerantzean izango dituen erronkak ezagutuko ditugu, inbertsioen, finantzaketaren eta gai juridikoen arloetako adituen eskutik.
Antolatzailea: SPRI, Eusko Jaurlaritza
Urriak 23-24
BERDINATSUNAREN, ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN NAZIOARTEKO KONGRESUA. PARADIGMA ALDATZEAREN ALDE
Jardunaldi honen helburua da zientziaren eta teknologiaren esparruko paradigma aldatzea, genero-ikuspegia modu sistematiko eta integralean txertatzeko eta sortzen diren erronkei erantzuteko, inor atzean utziko ez duen gizarte bidezko eta berdinzaleago bat lortzeko asmoz.
Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila, Emakumearen Euskal Erakundea
Urriak 25-26
URBAN REVOLUTION AURRERA. Bilbo
Hiriak dira mundo-mailako erronkak bizitzeko eta esperimentatzeko leku nagusiak; horregatik, proiektu eta ezagutza irudimentsuak, berritzaileak, disruptiboak eta ausartak behar ditugu, denon ongizatea ardatz dutenak. Hori dela eta, nazioartean erreferente diren hamar adituk beren ikuspegiak aurkeztu eta eztabaida-saioetan parte hartuko dute, bertaratzen direnekin harremanak ezartzeko.
Antolatzailea: Bilbao Metropoli 30
Azaroa
Azaroak 8-9
SILVER ECONOMY-REN LEHEN NAZIOARTEKO FOROA EUSKADIN. Kursaal, Donostia
Silver Ekonomiaren lehen Foro Globala sektoreko profesionalentzako topagunea izango da, eta nazioartean erreferente diren hizlarien kongresua eta azoka bat konbinatuko ditu, non esparru horretan ekoizten ari diren berrikuntza nagusiak ezagutzeko aukera egongo den.
Antolatzailea: Adinberri
Azaroak 13-14
Basque Open Industry ekitaldian, eragile publiko nahiz pribatuek eta enpresek euren ezagutza eta esperientziak partekatzen dituzte, Europako eskualde aurreratuenen artean ekosistema industrial gisa nabarmentzen den Euskadiren eraldaketari eta posizionamenduari buruz. Euskadi digitalago, berdeago eta inklusiboago bateranzko trantsizioaren errealitatea ikusteko gunea da.
Antolatzailea: Spri Taldea
Azaroak 14-15
CLEANTECH FORUM EUROPE. Tallinn, Estonia
Parte-hartzaile guztiei eskualde osoko start-up, inbertitzaile eta multinazionaletarako sarbide erraza eskainiko zaie. Europako berrikuntza jasangarriko ekosistemaren etorkizuna ezagutzeaz gain, hurrengo aukera bultzatuko duten konexio globalak ezagutuko ditugu.
Antolatzailea: Cleantech group
Azaroak 13-17
EUROPEAN SME WEEK. BEC
Kongresuak ETE-entzako aukera paregabea eskaintzen du kide eta inbertitzaileekin konektatu eta industriako azken joera eta teknologiei buruzko informazio garrantzitsua lortzeko. ETE-en batzarra funtsezko ekitaldia izango da astebete iraungo duen ekimen horretan; halaber, parte-hartzaileek Enpresaren Sustapenerako Europako Sarien urteroko zeremonia eta enpresaren eta berrikuntzaren espirituan zentratutako bestelako ekitaldi informatibo eta erakargarriak ikusiko dituzte.
Antolatzailea: European Comission
Abendua
Abenduak 19
ERASMUS+ 2020-2027 PLAN ESTRATEGIKOAREN AURKEZPEN JARDUNALDIA. Madril
LH eta IEPko irakats-komunitate osoarentzako jardunaldia, ERASMUS + plan estrategikoaren berri emateko. ANCCPren ERASMUS + Plan Estrategikoa eta ikaskuntza-proiektuak eta -saioak aurkezteko jardunaldia.
Antolatzailea: Europako Batzordea
2024
Martxoa
Martxoak 20-21-22
ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZARAKO EUROPAKO FOROA. Málaga
Europako hegoaldeko foro honek ezagutza zientifiko eta teknologikoaren transferentzia sustatzea, enpresa lehiakortasuna hobetzea eta negozio- eta lankidetza-aukera berriak sortzea du helburu.
Antolatzailea: Málagako Udala