Ziur asko, behin baino gehiagotan, Europako laguntzei buruzko testu luzeak kontsultatzean gelditu egin behar izan zara irakurri berri dituzun siglak zein tresna edo erakunderi dagozkion argitzeko. Jargoi burokratikoak hiztegi propioa eskatzen du, eta, nahiz eta ez garen horretara iritsi, glosario txiki hau egin dugu Horizon Europeri buruzko gure artikuluetan topatu dituzun kontzeptu nagusiekin. Noski, pentsatzen dugu badakizula zer den zutabe bat edo kluster bat, eta badakizula nor izan zen Marie Skłodowska-Curie, baina hemen azalduko dizugu zer interpretatu behar duzun dokumentazio ofizialean kontzeptu horiek ikusten dituzunean. Kontzeptu batzuek ez dute lotura egungo esparru-programarekin, baina haren ekimen asko zeharkakoak direnez EBko beste ekimen batzuekiko, komenigarritzat jo dugu horietako batzuen azalpen laburra jasotzea, guztia dokumentu berean jasotzeko. Letra lodiek adieraziko dizute lotuta dauden beste zein termino kontsulta ditzakezun glosarioan edo gure erreportajeen bilduman. Espero dugu lagungarri izatea.
2030erako BIODIBERTSITATE-ESTRATEGIA. Natura babesteko eta ekosistemen degradazioa lehengoratzeko EBren plana. Europako Itun Berdearen funtsezko zutabea da.
- EIC Accelerator programako erronka estrategikoekin lotutako proiektuentzako finantzaketa-eskema.
- EIC Accelerator programako edozein ikerketa-arlotako proiektuentzako finantzaketa-eskema.
BASQUE DIGITAL INNOVATION HUB. Euskadiko berrikuntza digitaleko zentroa, enpresen esku fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuak jartzen dituena, baita teknologia prestatzeko, ikertzeko, probatzeko eta balioztatzeko azpiegitura egokia ere.
- Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana
BEM. Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa.
BERRESKURATZE ETA ERRESILIENTZIA MEKANISMOA (BEM) NextGenerationEUren elementu nagusia da, eta Batasuneko ekonomien hazkunde-gaitasuna berrezartzea du helburu.
BERRESKURATZE, ERALDAKETA ETA ERRESILIENTZIA PLANA (BEEP). Espainiako ekonomia modernizatzeko, hazkunde ekonomikoa berreskuratzeko eta enplegua sortzeko ibilbide-orria, hurrengo hamarkadako erronkei eta pandemiak planteatutakoei erantzungo diena.
BERRESKURATZEKO ETA ERALDATZEKO PROIEKTU ESTRATEGIKOAK (PERTES). Lankidetza publiko‑pribatu estrategikoen figura. Teknologia edo ekimen jakin baten garapenean arrastatzeko ahalmena lortzeko sortu zen. Europako Interes Komuneko Proiektu Garrantzitsuak (EIKPG) maila nazionalera eraman nahi dituzte.
BERRIKUNTZA DIGITALEKO (EUROPAKO) ZENTROAK. Leihatila horien bitartez enpresek eraldaketa digitalerako prozesuak jorratzeko behar dituzten informazioa, zerbitzuak eta instalazioak lortu ahalko dituzte. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, eta teknologia digitalen arloan ezagutza handia duten erakundeek osatzen dituzte.
BERRIKUNTZA FUNTSA. Europako Berrikuntza Kontseiluaren funtsa.
BIDEZKO TRANTSIZIORAKO FUNTSA (BTF). Kohesio-politiketan sartuta dagoen tresna, ingurumenaren degradazioak eragindako arazo sozioekonomiko larriei aurre egin behar dieten lurraldeei laguntza eskaintzeko. Europako Itun Berdea aplikatzea ahalbidetuko du.
BTF. Bidezko Trantsiziorako Funtsa.
- Normalizazio Elektroteknikorako Europako Batzordea.
CERN. Sigla frantsesak: Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundea (Conseil Européen pour la Recherche Nucléaire).
- Europako finantzaketarekin garatutako ikerketa- eta berrikuntza-proiektuen emaitzei buruzko informazio-zerbitzua.
DIGITAL INNOVATION HUBS. Berrikuntza digitaleko zentroak
- Berrikuntza Digitaleko Zentroa.
- Berrikuntza Digitaleko Zentroaren ingelesezko siglak (Digital Innovation Hubs)
- Europar Batasunaren Elkartasun Funtsa.
EBK. Ezagutza- eta Berrikuntza-komunitateak
EB-REN EKONOMIA ZIRKULARREKO EKINTZA-PLANA. Hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko ekintzen multzoa, arlo horretan EBren munduko lidergoa, lehiakortasuna eta hazkundea bultzatze aldera.
EEN BASQUE. Enterprise Europe Network (EEN) sarearen Euskadiko eskualde-nodoa. Innobasque, SPRI eta BEAZ erakundeek eta Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako merkataritza-ganberek bertan parte hartzen dute.
EGEF. Eskualde Garapenerako Europako Funtsa.
- Europako Gizarte Funtsa.
EIAF Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa
EIB. Europako Inbertsio Bankua
EIC PATHFINDER. Europako Ikerketa Kontseiluaren programa, ikerketa zientifikorako nazioarteko partzuergoak sortzea finantzatzen duena garapen teknologiko disruptiboak lortzeko.
EIC PROOF OF CONCEPT. Europako Berrikuntza Kontseiluaren finantzaketa-tresna, merkatura eraman daitezkeen proiektuei. bideragarritasun komertziala emateko.
EIC TRANSITION. Europako Berrikuntza Kontseiluaren programa, laborategi-mailako eta aplikazio‑eremu garrantzitsuetako teknologia disruptiboen balioespena finantzatzen duena, sustatzaileei merkaturako transferentziak abiarazten laguntzeko.
EIC. Europako Berrikuntza Kontseiluaren ingelesezko siglak.
- Europako Ikerketa Espazioa
EIF. Europako Inbertsio Funtsa
EIKPG. Europako Interes Komuneko Proiektu Garrantzitsuak.
EIT FOOD. Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuaren programa bat da, eta enpresa berritzaileei dago zuzenduta, baldin eta euren jardueraren helburua bada elikadura-sistema jasangarri, osasuntsu eta fidagarriagoa izatea.
EIT MANUFACTURING. Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuaren programa bat da, eta enpresa berritzaileei dago zuzenduta, baldin eta euren jarduera fabrikazio aurreratuarekin lotuta badago.
- Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutua.
EIT. Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutua.
EKIMEN TEKNOLOGIKO BATERATUAK (JOINT TECHNOLOGY INITIATIVES EDO JTI). Epe luzera ezarritako partzuergo publiko-pribatuak, interes bereziko industria- eta gizarte-arloetan nazio anitzeko ikerketa-jarduerak egiteko.
- Europako Normalizazio Batzordea.
ENTERPRISE EUROPE NETWORK (EEN). ETE-en nazioarteko berrikuntza eta hazkuntza babesten duten tokiko eta eskualdeko erakundeen Europako sarea.
EOSC Zientzia Irekiaren Europako Hodeiaren ingelesezko siglak (European Open Science Cloud).
ERA-NET. Ikerketa eta berrikuntzako politika eta programak koordinatzen dituzten eta garapen-arlo zehatzetan lankidetza-proiektuak finantzatzeko deialdi bateratuak eskaintzen dituzten herrialde eta eskualdeen sareak. Xehetasun gehiago aurki ditzakezu erreportaje honetan.
ERC ADVANCED GRANTS. Europako Ikerketa Kontseiluaren tresna, ezagutza-arloan hamar urtetik gorako ibilbidea eta entzutea duten ikertzaileek gidatutako proiektuak finantzatzeko xedea duena.
ERC CONSOLIDATOR GRANTS. Europako Ikerketa Kontseiluaren tresna, oraindik gazteak diren baina euren ikerketa-lerroa finkatzen ari diren ikertzaileei laguntzeko.
ERC STARTING GRANTS. Europako Ikerketa Kontseiluaren tresna, etorkizun handiko ibilbidea duten eta ikerketa-lerroa hasten ari diren ikertzaile gazteek gidatutako ikerketa-taldeak finantzatzeko.
ERC SYNERGY GRANTS. Europako Ikerketa Kontseiluaren finantzaketa-tresna hainbat lantaldek osatutako partzuergoetarako, baliabideak eta ezagutzak batu ditzaten banaka jorratu ezingo lituzketen erronka zientifiko handinahiak garatzeko.
ERC. Europako Ikerketa Kontseiluaren ingelesezko siglak.
- Europako Batzordeak ERC kontseiluaren bidez finantzatutako ikerketa-proiektuen administrazio-kudeaketaz arduratzen den agentzia exekutiboa.
ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAKO FUNTSA (EGEF) Europako Egiturazko eta Inbertsiorako bost Funtsetako bat. Europar Batasuneko eskualdeen artean dauden desoreka nagusiak zuzentzen laguntzea du xede.
ESPARRU-PROGRAMA. 1983az geroztik, Europak tresna horien bidez egituratzen ditu ikerketa- eta garapen-politikak, eta bertan zehazten du zein sektore, teknologia, garapen edo zerbitzu dauden hobekien lerrokatuta EBren epe jakin baterako helburu sozial eta ekonomikoekin.
Estatuko Ikerketa Agentzia (EIA). Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza ikerketarako estatuko planetan integratutako I+G+b jardueretara bideratutako funts publikoak kudeatzen dituen erakundea.
ESTRATEGIA DIGITALA. Ekintza eta tresnen multzoa, bermatzeko irtenbide digitalek Europari lagunduko diotela pertsonen alde egingo duen eraldaketarako bideari jarraitzen, gure balioak errespetatuz. Horrez gain, Europa aitzindari izango da mundu-mailako eztabaidan.
ESTRATEGIA INDUSTRIALA. Europako industriaren eraldaketa ekologiko eta digitala sustatzeko helburu eta neurrien multzoa, hura erresilienteagoa bihurtzeko. Gehiago jakin nahi baduzu, irakurri hau.
- Telekomunikazio Arauen Europako Institutua.
- Superkonputazioari buruzko lankidetza. Errendimendu Handiko Informatikako Europako Enpresa Komuna izenez ere ezaguna.
EUROPA BERRITZAILEA. Izen horrekin ezagutzen da Horizon Europe esparru-programaren 3. zutabea.
EUROPA DIGITALA. Digitalizazioarekin lotutako berrikuntzak eskala handian eta enpresa- eta gizarte-arloan ezartzeko finantzaketa-programa. Gai horri buruz gehiago irakur dezakezu hemen.
EUROPAKO BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA INSTITUTUA (EIT). Organismo hau 2008an sortu zen, estatu kideen berrikuntza teknologikorako gaitasuna sendotzeko. Budapesten du egoitza.
EUROPAKO BERRIKUNTZA KONTSEILUA (EIC). Balio erantsi handia duten eta merkatua iraultzeko gai diren negozioetako arlo esperimentaletan sortutako ezagutzaren eraldaketa babesten duen programa. Horizon Europe esparru-programaren 3. zutabean jasotzen da. Gehiago jakin nahi baduzu, irakurri erreportaje hau.
EUROPAKO EGITURAZKO ETA INBERTSIORAKO FUNTSAK. Europako funtsak ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioari laguntzeko. Talde honetan bost funts sartzen dira: LGENF (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa), EIAF (Europako Itsas eta Arrantza Funtsa), EGEF (Eskualde Garapenerako Europako Funtsa), EGF (Europako Gizarte Funtsa) eta KF (Kohesio Funtsa).
EUROPAKO GIZARTE FUNTSA (EGF). Europako Egiturazko eta Inbertsiorako bost Funtsetako bat. Europar Batasunaren finantza-tresna nagusia, estatu kideetan enplegua sustatu eta ekonomia- eta gizarte-kohesio handiagoa bultzatzeko.
EUROPAKO IKERKETA EGITURAK. Zentro horiek diziplina zehatz bateko ikertzaileen komunitateari baliabide eta zerbitzuak eskaintzen dizkiote, lan egin dezan (batik bat eraldaketa berde eta digitalarekin lotuta) ahalik eta baldintza onenetan. Esparru-programaren 1. zutabearen bidez kudeatzen dira. CERN edo Zientzia Irekiaren Europako Hodeia bi adibide dira.
EUROPAKO IKERKETA ESPAZIOA (EIE). Ikertzaile, ezagutza zientifiko eta berrikuntzen zirkulazio askea sustatzen duen ikerketa eta berrikuntzarako mugarik gabeko merkatu bakarra, Europa lehiakor, berdinzale eta jasangarriagoa sustatzeko. Informazio gehiago jaso dezakezu hemen.
EUROPAKO IKERKETA KONTSEILUA (ERC). Ikerketa disruptiboko proiektuak babesteko programa; etorkizunean errentagarriak izan daitezke, baina abian jartzeak arrisku ekonomiko handiak dakartza. Edozein eremu tematiko jorratzen du, eta haren balorazio-irizpide bakarra bikaintasun zientifikoa da. Horizon Europe esparru-programaren 1. zutabean jasotzen da. Gehiago jakin nahi baduzu, irakurri erreportaje hau.
EUROPAKO INBERTSIO BANKUA (EIB). Europar Batasunaren finantza-organo komunitarioa, zeinaren egitekoa den lurralde komunitarioaren garapen orekatuaren alde egitea, integrazio ekonomikoaren eta kohesio sozialaren bidez. 1958an sortu zen, Erromako Itunen esparruan, eta Luxenburgon du egoitza. Europako Inbertsio Bankuaren Taldea osatzen du Europako Inbertsio Funtsarekin batera.
EUROPAKO INBERTSIO FUNTSA (EIF) Europar Batasuneko organo honek enpresa txiki eta ertainei laguntzeko bermeak eta arrisku-kapitaleko funtsak ematen ditu. Egoitza nagusia Luxenburgon du eta bulegoak Bruselan eta Madrilen. Europako Inbertsio Bankuaren Taldea osatzen du Europako Inbertsio Bankuarekin (EIB) batera.
EUROPAKO INTERES KOMUNEKO PROIEKTU GARRANTZITSUAK (EIKPG). Lehentasunezkotzat jotako arlo tematiko jakin batzuetan zentratutako nazioz gaindiko ekimenak, Europako lehiakortasunean eta hazkunde ekonomikoan nabarmen eragiten dutenak.
EUROPAKO ITSAS, ARRANTZA ETA AKUIKULTURA FUNTSA (EIAF). Europako Egiturazko eta Inbertsiorako bost Funtsetako bat. Horren bidez, EBren aurrekontuko finantza-baliabideak bideratzen dira, EBren Arrantza Politika Komuna (APK), EBren itsas-politika eta ozeanoen nazioarteko gobernantzarako EBren agenda babesteko.
EUROPAKO ITUN BERDEA. EBren estrategia hemendik 2050era neutraltasun klimatikoa lortzeko. Historiako ingurumen- eta iraunkortasun-arloko anbizio handieneko plana da. Hemen ezagut dezakezu sakonki.
EUROPAR BATASUNAREN ELKARTASUN FUNTSA (EBEF). 2002an sortu zen hondamendi natural larriak gertatuz gero esku hartzeko eta Europako eskualde kaltedunei elkartasuna eskaintzeko.
EUROPEAN CYBERSECURITY INDUSTRIAL, TECHNOLOGY AND RESEARCH COMPETENCE CENTRE edo modu laburragoan EUROPEAN CYBERSECURITY COMPETENCE CENTRE. Zibersegurtasunaren arloko Eskumen Industrial, Teknologiko eta Ikerketarako Europako Zentroa
EUROPEAN GREEN DEAL. Europako Itun Berdea
EUROPEAN IPR HELDESK. ETE-ei euren jabetza intelektualaren kudeaketa eta ustiapen komertzialari buruzko aholkularitza ematen dien doako zerbitzua.
EUROPEAN OPEN SCIENCE CLOUD (EOSC). Zientzia Irekiaren Europako Hodeia
EUSKADI NEXT 2021-2026. Eusko Jaurlaritzaren proposamena, barne hartzen dituena BEM funtsak lortzeko Europako lehentasunekin lerrokatutako proiektuak.
EZAGUTZA- ETA BERRIKUNTZA-KOMUNITATEAK. Hainbat arlotako (hala nola hezkuntza, teknologia, ikerketa, enpresa edo ekintzailetza) erakundeen elkarteek osatutako sarea. Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuaren (EIT) motorra dira.
FACTORIES OF THE FUTURE. Fabrikazio aurreratuko ikerketa eta berrikuntzari buruzko lankidetza.
GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK. 2015ean Nazioen Mundu Erakundeak egindako garapen jasangarrirako agendan 2030erako planteatutako helburuak.
- Espainiako Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa
HAMARKADA DIGITALA. EBk finkatutako jomuga digitalak, datozen hamar urteetan subiranotasun digitala lortzeko. Gaia sakonago aztertu nahi baduzu, klikatu hemen.
HAZITEK. Eusko Jaurlaritzaren programa, proiektu berriak garatzeko ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektu lehiakorrak nahiz estrategikoak garatzea babesten duena.
HORIZON 2020. Horizon Europe programaren aurreko ikerketaren eta garapearen esparru-programa. EBn 2014 eta 2020 urteen artean egon zen indarrean.
HORIZON EMAITZEN PLATAFORMA (HRP). EBk finantzatutako proiektuen emaitza gakoei buruzko ikus-entzunezko edukiak argitaratzeko berariaz sortutako tresna.
HORIZON EUROPE BOOSTER. Aholkularitza-zerbitzu espezializatua eta doakoa, EBk finantzatutako proiektuek ahalik eta inpaktua handiena lortzea ahalbidetzen duena.
HORIZON EUROPE. EBren bederatzigarren ikerketaren eta garapearen esparru-programa. 2027ra arte egongo da indarrean eta xede nagusia da erresilienteagoa, jasangarriagoa, osasungarriagoa, lehiakorragoa, berdinzaleagoa eta I+G arloan lidergo handikoagoa den Europa eraikitzea. Erreportaje honetan zehazten dizkizugu haren ezaugarriak.
- Horizon Emaitzen Plataformaren ingelesezko siglak (Horizon Results Platform TV).
I+b. Ikerketa eta berrikuntza. Apurka-apurka I+G+b ordezten ari da.
I+G+b. Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza
IKERKETA ETA BERRIKUNTZA MISIOAK. Erronka espezifiko bakoitza, inpaktu handikoa eta NBEren Garapen Jasangarriko Helburuekin bat datorrena, EBk Horizon Europe esparru‑programaren 2. zutabearen barruan planteatutakoak. Datozen bost urteetarako hautatu direnak honako hauekin lotuta daude: minbiziaren aurkako borroka, klima-aldaketarako egokitzapena, ozeanoak babestea, hiriak klima-ingurune neutro eta adimendun bihurtzea, eta lurzorua eta elikagaiak zaintzea. Informazio gehiago nahi baduzu, erreportaje hau ikus dezakezu.
INGURUMENERAKO ETA KLIMA-EKINTZARAKO EUROPAR BATASUNEKO PROGRAMA (LIFE). Europako Itun Berdean sortutako legegintza-ekimenekin lerrokatuta dauden proiektuak finantzatzeko tresna. Hemen duzu informazio gehiago.
InnovFin. Europako Inbertsio Bankuaren Taldeak (EIB eta EIF) Europako Batzordearekin lankidetzan abiatutako ekimen bateratua, Europako konpainia eta erakunde berritzaileentzako finantzaketa ahalbidetzeko eta bizkortzeko.
- Arauak eta prozedurak sinplifikatzen dituen programa, kapital pribatuarentzat Europako helburu estrategikoekin lotutako proiektuetan parte hartzea erakargarriagoa izan dadin. Hemen aurkituko duzu programa horri buruzko informazio gehiago.
IPARRORRATZ DIGITALA. Hamarkada digitaleko helburuak lortzea ahalbidetuko duten gidalerroak islatzen dituen EBren komunikazioa. Kontsultatu hemen.
IPR SME Helpdesk. ETE-ei Txinan, Latinoamerikan, Indian eta Asiako hego-ekialdean jabetza intelektualaren kudeaketari eta ustiapen komertzialari buruzko aholkuak ematen dizkien doako zerbitzua.
JOINT TECHNOLOGY INITIATIVES. Ekimen Teknologiko Bateratuak
- Ekimen Teknologiko Bateratuak terminoaren ingelesezko siglak (Joint Technology Initiatives).
KEY STRATEGIC ORIENTATIONS. Orientabide estrategiko gakoak
KF. Kohesio Funtsa
- Ezagutza- eta Berrikuntza-komunitateen ingelesezko siglak (Knowledge and Innovation Communities).
- Horizon Europe esparru-programaren bigarren zutabea osatzen duten sei interes-arloak; informazio gehiagorako, egin klik hemen.
KNOWLEDGE INNOVATION COMMUNITIES (KIC). Ezagutza- eta Berrikuntza-komunitateak.
KOHESIO FUNTSA. Europako Egiturazko eta Inbertsiorako bost Funtsetako bat. 1994an sortua, ingurumen-proiektuak eta Europaz gaindiko sareen proiektuak finantzatzea ahalbidetzen du. Laguntza horiek EBren batezbestekoaren % 90etik beherako Nazio Errenta Gordina duten estatu kideentzat dira.
KOHESIORAKO ETA EUROPAKO LURRALDEETARAKO BERRESKURAPENERAKO LAGUNTZA (REACT-UE). NextGenerationEU-n integratutako funtsa, zeinaren helburua den ongizate estatua indartzea estatu kideetan, bai berehala arintzeko pandemiaren ondorioak eta bai etorkizunari begira.
KSO. Orientabide estrategiko gakoak terminoaren ingelesezko siglak (key strategic orientations).
LANDA GARAPENERAKO EUROPAKO NEKAZARITZA FUNTSA (LGENF) Europako Egiturazko eta Inbertsiorako bost Funtsetako bat. 2005ean sortu zen landa-garapenaren finantzaketa bateratzeko.
- Europako Batzordearen eta erakunde publiko eta pribatuen artean sortutako elkarteak, ikerketa- eta berrikuntza-ekimenen bidez Europako erronka larrienetako batzuei elkarrekin ekiteko. Horizon Europe esparru-programako 2. zutabekoak dira. Ezarritako hiru moten arteko aldeak eta zein lan-eremutan banatzen diren jakin nahi baduzu, klikatu hemen.
LGENF. Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa
LIFE. Ingurumenerako eta klima-ekintzarako Europar Batasuneko programa.
MADE IN EUROPE. Europan fabrikazio jasangarria sustatzeko lankidetza.
MARIE SKŁODOWSKA-CURIE EKINTZAK. Ikertzaile gazteenen garapen profesionala hobetzeko ekimenen sorta, arreta berezia jarriz euren prestakuntza eta mugikortasuna indartzean. Hobeto ezagutu ditzakezu hemen.
MARIE SKŁODOWSKA-CURIE. Marie Skłodowska-Curie ekintzak.
M-ERA.NET 2021. Europako Itun Berdea eta Garapen Jasangarriko Helburuak babesten dituzten karbono gutxiko materialak, bateriak eta energia‑teknologiak ikertzeko sarea. Erreportaje honetan aurkituko duzu sareari eta euskal parte-hartzeari buruzko informazio gehiago.
- EBk aldi baterako onartutako berreskuratze-mekanismoa, pandemiaren ondorioak arintzeko eta Europa berde, jasangarri eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko.
OPEN RESEARCH EUROPE. Sarbide irekiko plataforma, esparru-programaren barruan ikerketa baten emaitzak aurkezten dituzten zientzia-artikuluak argitaratzeko.
PASABIDE DIGITAL BAKARRA. ETE-ei mugaz gaindiko merkataritza-jardueran ezarritako informazioa, prozedurak eta laguntza-zerbitzuak erraz eskuratzeko aukera ematen dien leihatila bakarra.
PATENTEEN EUROPAKO BULEGOA. Patenteari buruzko Europako Hitzarmena (Municheko Hitzarmena ere deitua) aplikatzeaz arduratzen den erakundea. Hitzarmen horrek herrialde kide sinatzaileen artean patenteak emateko prozedura bakarra ezartzen du. Munichen du egoitza.
- Europako Ikerketa Kontseiluaren EIC Pathfinder programaren finantzaketa-eskemetako bat. Zehazki, bost arlori lotutako proiektuentzat da: adimen artifizialari buruzko kontzientzia; garun‑ehunaren jarduera neurtzeko eta bizkortzeko tresnak; zelula- eta genetika-terapian sortzen ari diren teknologiak; hidrogeno berdea ekoizteko ibilbide berritzaileak; eta diseinatutako material biziak.
- Europako Ikerketa Kontseiluaren EIC Pathfinder programaren finantzaketa-eskemetako bat. Edozein ikerketa-arlotako proiektuek har dezakete parte.
PERTES. Berreskuratzeko eta Eraldatzeko proiektu estrategikoak.
R&D. Ikerketa eta Garapena (I+G) terminoaren ingelesezko siglak.
REACT-UE. Kohesiorako eta Europako lurraldeetarako Berreskurapenerako Laguntza funtsaren siglak.
ZIBERSEGURTASUNAREN ARLOKO ESKUMEN INDUSTRIAL, TEKNOLOGIKO ETA IKERKETARAKO (EUROPAKO) ZENTROA (EUROPEAN CYBERSECURITY INDUSTRIAL, TECHNOLOGY AND RESEARCH COMPETENCE CENTRE edo modu laburragoan EUROPEAN CYBERSECURITY COMPETENCE CENTRE). Zibersegurtasunaren arloan ikerketa, teknologia eta garapen industrialeko inbertsioa bateratzeko EBren tresna nagusia. Egoitza Bukaresten dago.
ZIENTZIA IREKIAREN EUROPAKO HODEIA. Europan sortzen diren zientzia irekiko datu, zerbitzu eta tresna guztiak biltzen dituen azpiegitura birtuala, komunitate zientifiko osoaren eskura jartzeko.
ZUTABEAK. Horizon Europe esparru-programa egituratzen duten hiru bloke handietako bakoitza. Lehenengoa, hemen hizpide duguna, bikaintasun zientifikoa lortzeari buruzkoa da; bigarrena, mundu‑erronken eta Europako industria-lehiakortasunaren zutabe gisa ere ezagutzen da eta hemen klikatuz gero hobeto ezagutuko duzu. Ikerketak eta berrikuntzak EBren politikei eta NBEren Garapen Jasangarriko Helburuei laguntzea du helburu; eta hirugarrenak (erreportaje hau eskaini diogu), Europa berrikuntza disruptiboko potentzia lider gisa sendotzea du helburu.