Euskadik ehunen bat hobetu du bere berrikuntza-adierazlearen balioa, IUS-Innovation Union Scoreboard (Europako berrikuntza-adierazleen panela), gure lurraldean Eustat-ek egiten duena. IUS 2014 Euskadirentzat 0,50 da, eta iazko ekitaldikoaren aldean hobetu egin baldin bada ere, oraindik Europako batez bestekoaren azpitik dago 6 ehunen (0,56), baina berrikuntza handiko herrialdeen multzotik ehunen batera bakarrik.
IUSek herrialdeen ekonomiek zein mailatarainoko gaitasuna duten eta berrikuntza-jarduerak garatzen dituzten neurtzen du. Estatuak, lorturiko puntuazioaren arabera, lau taldetan banatzen dira: berrikuntzan liderrak, berrikuntza handiko, berrikuntza neurritsuko eta berrikuntza apaleko herrialdeak. Euskadi bigarren taldekoa da, berrikuntza handiko herrialdeetakoa.
Europako Berrikuntza Adierazleen Panela (IUS 2014) hiru bloke nagusitan egituratzen da, zortzi dimentsiorekin, guztira 25 adierazle direlarik.
Iturria: Eustat eta Europako Batzordea. |
Euskadi Europako batez bestekoaren gainetik dabil Giza Baliabide eta Enpresa-inbertsioan. Ikerketa-sistema, Loturak eta enpresa-ekimena eta Ondorio ekonomikoak ataletan euskal emaitzek oso antzeko zifrak ematen dituzte.
Hala ere, Finantzaketa eta laguntza, aktibo intelektualak eta output berritzaileak ataletan lorturiko puntuazioa Europako Batasunean lorturikoa baino askoz apalagoa da.
Hala ere, Finantzaketa eta laguntza, aktibo intelektualak eta output berritzaileak ataletan lorturiko puntuazioa Europako Batasunean lorturikoa baino askoz apalagoa da.
Honela, Finantzaketa eta laguntza dimentsioan, bai ‘Sektore publikoak I+G-n gauzaturiko gastuan’ eta bai ‘Arrisku-kapitalaren erabilgarritasunean’, biak ere BPGren gaineko ehunekotan, lorturiko balioak Europako batez bestekoaren azpitik daude. Sektore publikoak eginiko gastua bi ehunen hobetu da, baina arrisku-kapitalaren erabilgarritasunaren adierazlea bi ehunen gutxitu da 2013koaren aldean. Aktibo intelektualak dimentsioan, ikusten da ‘PCT patenteen eskabideak’ eta ‘EBko diseinuak’ ere batez besteko horren azpitik daudela. Gauza bera gertatzen da “Output Berritzaileak” atalean ‘Marketin edo antolaketan berritzaileak diren ETEak’ delakoaren ehunekoarekin. Hala ere, erabilgarri dauden azken datuen arabera, hobekuntzak ikusten dira horien guztien balioetan, 5 ehunenekoak direlarik aktibo intelektualen kasuan.