Euskadi eskualde-mailako “bikaintasun-gune” bat da berrikuntza-arloan. Europako Batzordeak mantendu egiten du Euskadiren kalifikapena eskualdeko berrikuntza-gune gisa, argitaratu berri duen Berrikuntzaren Adierazleen Eskualdeko Koadroan 2017 (RIS); Europako 220 eskualderen berrikuntza-sistemen errendimendua ebaluatu du. Azterketa honek agerian utzi du eskualderik berritzaileenak normalean herrialderik berritzaileenetan egoten direla. “Hala ere, ikus daitezke eskualde-mailako “bikaintasun-guneak” (pockets of excellence) neurrizko berrikuntza duten herrialde batzuetan”. Hori da Pragaren kasua Txekian, Bratislavarena Eslovakian eta Euskadirena.
Europako eskualderik berritzaileena Zurich da eta EBekoa Stockholm Suedian, ondoren Hovedstaden (Kopenhage) Danimarkan eta Hego-ekialdea Erresuma Batuan. Europako berrikuntzan lider direnek errendimendu hobea dute adierazle guztietan, bereziki ikerketa-sistemen eta enpresa-berrikuntzaren errendimendua neurtzen duten haietan.
Eskualdeetako ia %60an berrikuntza-errendimendua areagotu egin da, nahiz eta denboran zehar dibergentzia sumatu eskualde-errendimenduan errendimendu-diferentzia handieneko eskualdeen artean.
Honela, Euskadi berrikuntza handiko eskualdea da, bere errendimendua jaitsi egin delarik apur bat. Txostenak euskal indar-guneen artean hirugarren hezkuntza nabarmendu du, eta ETE berritzaileen arteko elkarlana; ahulune nagusiak, berriz, berrikuntzari lotuak daude I+G-az harago, Innobasqueren 2016 Berrikuntza Txostenean ere jasotzen den bezala. Halaber, RIS 2017 delakoak euskal egiturazko ezberdintasunak nabarmendu ditu: biztanleria-dentsitate handia, eta batez bestekoa baino industria-enpleguaren maila handiagoa, per capita BPG handiagoa eta per capita BPGren hazkunde handiagoa.
Regional Innovation Scoreboard-ek adierazi du datozen 2 urteotan berrikuntzako errendimendua %2 haztea espero dela EB osoan. Baita ere esaten du lotura estua dagoela eskualdeko berrikuntzaren errendimenduaren eta eskualdeko lehiakortasunaren artean; hori erakusten du txosten honen emaitzak Europako Batzordearen Eskualdeko Lehiakortasun indizean eskualdeko lehiakortasuna neurtzen dutenekin alderatzen badira.
Mundu mailan, Kanada eta Estatu Batuekin parekatzen ari da Europako Batasuna, nahiz eta Hego Korea eta Japonia abangoardian kokatzen ari diren.
Entre los competidores internacionales, China muestra el progreso más rápido.