Neurtzen ez dena ezin da hobetu. Duela gutxi, premisa horren pean hartu du Euskadik Lituaniako gobernuaren eta hango ikerketa-ebaluaziorako zentroaren (lituanierazko siglen arabera, MOSTA) bisita, sakon aztertzeko EAEko I+G+b politiken eragina ebaluatzeko erabilitako mekanismoak, zehazki fabrikazio aurreratuan. Honela, Hazitek, Basque Industry 4.0 eta Gauzatu programak kontrastatu dira, bai banan-banan eta bai oro har, beren eraginkortasuna ziurtatzeko.
Bisita Europako Batzordearen Manumix Interreg Europe proiektuan kokatzen da, Innobasque da batzordeburu eta parte-hartzaileak Eusko Jaurlaritza, Orkestra eta Piemonte (Italia), Gales (Erresuma Batua) eta Lituania eskualdeak. Helburua I+G+b politiken ebaluazioa da, eta jarraipena hobetzea oro har fabrikazio aurreratuan, banaturik edo bereizita egin ordez.
Manumix Interreg Europe proiektuak politiken ebaluazioaren kontrastea bilatzen du eskualde parte-hartzaileen artean; beraz, euskal ordezkaritza batek arlo honetan erreferentea den Baltikoko herrialdea bisitatuko du apiril honetan, haien metodologia aztertzeko.
Komeni da esatea Berrikuntzaren Euskal Sistemaren ahuluneetako bat politika publikoen eraginkortasunaren ebaluazio eskasa dela, OCDEko kanpo-txostenek eta Kevin Morgan adituak adierazi izan duten bezala. Hala ere, Europako beste eskualde batzuek –Erresuma Batuak edo Lituaniak, biak ere Manumix Interreg Europe-ko bazkideak– eskarmentu handia dute metaturik arlo honetan.
Euskadin I+G+b politiken eraginkortasuna hobetzeko martxan jarritako neurrien artean sartzen da Manumix Interreg Europe, industriaren pisua BPGren %25eraino gehitzera zuzenduta daudelarik politika horiek.