Datorren asteazkenean, abenduaren 19an, Estrategia Empresarial-ek, Innobasquerekin lankidetzan, Berrikuntzaren Gidaliburuaren azken edizioa aurkeztuko du Bilbon. Aurten argitalpenak ETEetan jarri du ardatza. Ekitaldiari hasiera Innobasqueko presidenteak, Manuel Salaverriak, emango dio; Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak, berriz, amaiera emango dio.

Gainera, berrikuntzaren agendan beste ekintza batzuk ere badaude.

 

Abenduaren 19an

Berrikuntzaren Gidaliburua aurkeztea

Guggenheim Bilbao Museoan

Antolatzailea: Estrategia Empresarial

Estrategia Empresarial-ek, Innobasquerekin lankidetzan, Berrikuntzaren Gidaliburua aurkeztuko du, edizio honetan bere ardatza ETEetan jarri duena. Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretarako sailburuak, emango dio amaiera ekitaldiari. Hasiera, berriz, Manuel Salaverriak, Innobasqueko presidenteak, emango dio. Roberto Urkitza, Estrategia Empresarial-eko kontseilari ordezkariak, hitz egingo du, eta negozio-, marketin- eta antolaketa-ereduetan berrikuntzaren inguruko mahai-inguru bat moderatuko du berak. Parte-hartzaileen artean izango dira Marisol Agirre, UPV/EHUko Marketin eta Merkataritza Zuzendaritzako Masterraren zuzendaria; Marc Handels, Chief Marketing & Sales Officer eta Salto Systems-eko sortzaileetakoa; Felix Ajuria, Bexen Cardio-ko zuzendari nagusia; eta Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendari nagusia.

 

Abenduaren 31ra arte

Zabalik da “Inplantalariak – Aholkulari teknologikoak” programa

Antolatzaileak: SPRI – Enpresa Digitala – Euskadi Innova 

Enpresa-digitalizatzea bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Sailak, SPRI Enpresa Garapeneko Euskal Agentziaren bidez, Inplantalari garatu du, aholkulari teknologiko neutral eta doakoa, autonomoei eta 10 enplegatu baino gutxiagoko Euskal mikroETEei era errazean teknologiez baliatzen lagunduko diena.

 

2018ko abendutik 2019ko martxora

Antolatzailea: 3Dlan

Getxon

BBKren Gizarte Ekintzaren eta Getxoko Udalaren laguntzaz, 2018ko abenduaren eta 2019ko martxoaren artean 17 topaketa eta tailer egingo ditugu 3D teknologiaren eragina ezagutarazteko ezintasunen bat duten pertsonen autonomia pertsonala areagotzeko; sarea sortzea konponbideak bilatzeko; soluziobideen prototipoak sortzea, autonomia pertsonala gehitu eta konponbideak partekatzeko. 3D inprimaketaren aukerak sozializatzea.

 

Apirilak 10-12

XV Metromeet. Industria-Metrologia Dimentsionalari buruzko Biltzarra 

Antolatzailea: Innovalia

Euskalduna jauregian, Bilbon

Programa funtsezko gai hauen inguruan egituratuko da: Metrologia Adimendunaren aplikazio errealak, Instrumentazio eta Kalibrazio aurreratua, Metrologia eta Industria 4.0 eta Metrologia Dimentsionaleko soluziobide berriak. Metromeet-en elkartuko dira sektorean nazioarteko proiekzio handieneko enpresetako (Innovalia Metrology, Autodesk, Capvidia, Tekniker, Zeiss, Novo Nordisk, Renishaw, CEA, Creaform, Topsolid edo Faro-ko) exekutibo eta ordekari nagusiak. Gainera, zentro hauetako ordezkariak eta ikertzaileak batuko ditu: PTB, MTC, Nottinghamgo Unibertsitatea, Errumaniako Legezko Metrologia Erakundea, Advanced Forming Research Centre, Antwerp-eko Unibertsitatea edo Ukrainiako Metrologia Zentro Nazionala. Innobasqueko bazkide erakundeek %30eko beherapena izango dute.

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago