Innobasqueren 2012-2013 Memoriak Euskadik azken bi urteotan garatutako berrikuntza-jarduera bizia modu desberdinean biltzen du, bai itxuraz eta bai eta eduki aldetik. Argitalpen digital bat sortu dugu, bisuala eta interaktiboa, non jarduera bideo, elkarrizketa, infografia eta erreportajeen bidez kontatzen den, euskal berrikuntza egiten dutenek beren ekarpenak kontatuz. Pertsonek eta erakundeek, zeinen ekarpenekin egunez egun Euskadi lurralde berritzaileagoa bihurtzeko lana egiten baitute, beren aurrerakuntzak azaltzen dituzte bai eta horietan nola dabiltzan ere.
Alberto García Erauzkin, Innobasqueko presidentea, “konformagaiztasun eraikitzaileaz” aritzen da bazkideei Innobasquen gehiago murgil daitezela eskatzen dien bideo batean, izan ere eta Guillermo Ulacia-k, 2009tik 2013ra Innobasqueko presidente izandakoak azpimarratzen duen bezala, “Innobasque bere baitan da proiektu eraikitzailea”.
Gertatutakoa testuingurua jartzeko, azterketa egoki batekin azaltzen da biurteko honetan berrikuntzaren eremuan izandakoa. Nortzuk dira liderrak mundu mailako berrikuntzan? Nortzuk dira epe horretan berrikuntza gehien egin duten enpresak? Zer da berrikuntza sorra eta nola eragiten du gugan? Handitu egin al da errenta-tartea? Gizateriak aurrera egin al du? Galdera horien erantzunak lotura honetan daude.
Gainera, Javier Ormazabal Tecnaliako presidenteak modu lasaian elkarrizketatu du Jesús Iriondo IK4 Research Alliance-eko enpresa eta teknologia kudeaketa presidentea. Emilia Málaga, UGT Euskadiko Berdintasun Saileko arduradunak eta Matilde Elexpuru, Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteko lehendakariak, emakumearen papera itzulingururik gabe aztertzen dute bai eta haren harremana berrikuntzarekin. Eta María Aguirre, Eusko Jaurlaritzako Osasun Berrikuntzan Ikerkuntza Zuzendariak eta Azucena Castro, Owleko zuzendari nagusiak, ikerkuntza eta haren mugarriak azpimarratzen dituzte ez-ohikoa den elkarrizketa batean.
Euskadi eraldatzen ari diren euskal berritzaileak ezagutu eta Innobasquek haien lana nola bideratzen duen ezagutu nahi baduzu, bisita ezazu 2012-2013 Memoria.