Jada ikusgai dago 2016ko Berrikuntzaren Innobasque Txostenaren bertsio osoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren indar eta ahulezia nagusiak identifikatzen dituena.
Hauek dira 4 indar-guneak:
1.- Zientzia-ekoizpenaren nazioartekotzea: nazioarteko zientzia-argitalpenak beste batzuekin batera
2.- ETE berritzaileen ehunekoa: ETE berritzaileen ehunekoa eta elkarlanean aritzen diren ETE berritzaileen ehunekoa
3.- Produktu berrien salmentak: merkatu edo/eta enpresarako produktu berrien salmenta bidezko diru-sarrerak
4.- Gazteen prestakuntza maila: hirugarren hezkuntza duten gazteen ehunekoa, eta gutxienez bigarren hezkuntza duten gazteen ehunekoa
Eta hauek 4 ahuleziak:
1.- Arrisku-kapitalaren finantzaketa: arrisku-kapitala BPGren ehuneko gisa.
2.- Industria-jabetzaren babesa: EB-ko PCT patenteen, diseinu eta marken eskabideak, eta atzerriko diru-sarrerak lizentziengatik.
3.- Doktore-graduazioak eta horien nazioartekotzea, gazteen artean doktoregoan graduaturiko pertsona berrien ehunekoa: EB-28-tik kanpo doktoretza egiten ari direnen ehunekoa
4.- Berrikuntzan jarduera, I+G-ri lotu gabea: berrikuntzan gastua, ez I+G-koa, fakturazioaren arabera, eta teknologikoak ez diren ETE berritzaileen ehunekoa
2016ko Berrikuntzaren Innobasque Txostenak estatistika eta makroekonomiako azterketak pertzepzio-analisiarekin, Basque Innovation Perception-ekin (BIP), konbinatzen ditu. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planak Innobasqueri ematen dion ebaluatzeko eta monitorizatzeko eginkizunean sartzen da lana.