Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.  

 

LARRIALDIKO PROGRAMA ETA EKIMEN BERRIAK ETE-EI LAGUNTZEKO COVID-19

SPRI Taldeak webgune batean jasoko ditu euskal enpresarentzat SPRI Taldeak berak bultzatuko dituen jarduketa guztiak, baita Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek sustatu eta kudeatuko dituzten laguntza berriez baliatzeko aukera ere.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

PANDEMIETARAKO LARRIALDIKO EROSKETA-PROGRAMA (PEPP)

Koronabirusaren krisia gainditutzat jo arte aktibo publiko eta pribatuak erosteko 750.000 milioi euroko balioa duen programa.

Deitzailea: Europako Banku Zentrala

 

COVID-19AREN ERAGINA ARINTZEKO EREMU EKONOMIKOAN SALBUESPENEZKO NEURRIEN PLANA

Talka-plana, 200.000 milioi euroraino mugiaraziko dituena koronabirusaren krisiaren inpaktu ekonomiko eta soziala arintzeko; horietatik 117.000 milioi sektore publikotik etorriko dira osorik (17.000 milioi, sektore kalteberentzat), eta gainerakoa baliabide pribatuen mobilizazioarekin osatuko da.

7/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 12koa, COVID-19aren eragin ekonomikoari erantzuteko premiazko neurriak hartzeko dena

8/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko eta premiazko neurriei buruzkoa

Deitzailea: Espainiako Gobernua

 

Martxoaren 31ra arte

ETORKIZUNA ERAIKIZ – GIPUZKOALAB, PROIEKTU BERRITZAILEEI LAGUNTZAK. 2020

Dirulaguntzen helburua da, Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab programaren barruan, jarduera ildo hauek finantzatzea: herritarren proiektuak. Proiektu horiek ezinbestean jarduera-eremu hauetakoren batean sartuta egon behar dute: gobernantza publiko kooperatiboko eredu berriekin loturiko proiektuak; Lurraldeko garapen komunitarioko proiektuak eta gure natura- eta landa-ingurunea ezagutzera eta balioestera zuzendutakoak; gazteen parte-hartzera bideratutako proiektuak; belaunaldien arteko lankidetza-proiektuak; euskara bultzatzeko eta hedatzeko proiektuak; eta migrazioaren erronkari erantzuna emango dioten proiektuak.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Martxoaren 31n

WEBINARRA: KORONABIRUSA, OSASUN-KRISITIK KRISI EKONOMIKO ETA SOZIALERA

Pandemia honek enpresa eta pertsonengan izango duen eraginean eta lagako digun jokaleku ekonomiko eta sozialean sakontzeko, webinar hau antolatu da; ekonomian aditua den Héctor Izquierdok emango du datorren asteartean, martxoaren 31n, 18:00etan.

Antolatzailea: Deusto Business School.

 

Martxoaren 31ra arte

STEAM EUSKADI SARIETARA HAUTAGAITZAK AURKEZTEA

Sariek STEAM Hezkuntzak Euskadin dituen jardunbide egokienak hartuko dituzte aintzat, beraien berrikuntza-maila, emaitzak eta eragina balioetsiz. Ikasleen gaitasun zientifikoa eta/edo teknologikoa hobetuko duen ekimenen bat garatzen ari den edozein erakundek har dezake parte; hala nola, ikastetxeek, unibertsitateek, hezkuntza ez-formaleko erakundeek, ikerketa-zentroek, enpresek eta abarrek. Lau kategoria daude, eta horietako bakoitzak 3.000 euroko saria du: STEAM Hezkuntza Ekimen berritzaileena, unibertsitatez kanpoko ikastetxe batek sustatua; STEAM Hezkuntza Ekimen berritzaileena, gainerako erakundeek sustatua; genero-ikuspegidun STEAM Hezkuntza Ekimena, unibertsitatez kanpoko ikastetxe batek sustatua; eta genero-ikuspegidun STEAM Hezkuntza Ekimena, gainerako erakundeek sustatua. Epaimahai aditu batek erabakiko ditu Euskadi STEAM Sariak datorren ekainean.  

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Innobasqueren laguntzaz

 

EKONOMIA ZIRKULARREKO PROZESUAK SUSTATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA. TOLOSALDEA 2019

Tolosaldearako laguntzak dira, kopuru mugatukoak, ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuak gauzatzeko, eta eskualdeko enpresek edo erakundeek ekonomia zirkularraren printzipioak inplementatzeko behar dituzten zerbitzu teknologikoen kostuaren zati bat finantzatuko dute. Horretarako, zenbateko mugatuko laguntzak emango dira. Erauzi, fabrikatu, kontsumitu eta botatzeko eredu ekonomiko linealak zirkularragoa den beste batera eboluzionatu behar du, materialak eta energia berrerabiliz eta birziklatuz. Ekonomia zirkularrean hainbat arlo sartzen dira eta aipaturiko ekintza-ildoekin bat datozen ekintzak sustatu nahi dira.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

BERRIKUNTZA HOBETZEKO LAGUNTZAK (ÁLAVA INNOVA) 2020

ETEek, zentro teknologikoek, unibertsitate-zentroek, fundazioek eta enpresa-elkarteek enpresan berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuak eta/edo ekintzak egin ditzaten bultzatzeko eta sustatzeko laguntzak. Arabako ETE, autonomo edo teknologia-zentro eta/edo ikerketa-zentroentzat.

Deitzailea: Arabako Foru Aldundia

 

JOSE IGNACIO ARRIETA’ ENPRESA ETA GIZARTE SARIA.

Deialdia irekita sari honetarako hautagaiak aurkezteko; helburua da euskal enpresen, enpresa-elkarteen eta enpresa-munduari lotutako pertsonen Gizarte-Erantzukizuneko jarduera aipagarriak aitortzea, baita horiek euskal gizartearen garapen sozial eta ekonomikoari eta ongizate, hezkuntza eta kulturari egiten dioten ekarpena ere.

Antolatzailea: Estrategia Empresarial

 

INNOWIDE

Horizon(te) 2020 programa europarrak finantzatutako ekimena, Europako ETEek garatutako negozio-eredu berritzaileen bideragarritasun-azterketak (Viability Assessment Projects, VAP) finantzatu nahi dituena, kanpoko merkatuetan haien garapena eta lehiakortasuna bultzatzeko.

Deitzailea: Europako Batzordea

 

Apirilaren 1, 2 eta 3an

 VIRTUAL SUMMIT: “THE ROAD TO RECOVERY”

COVID-19aren krisiak sortutako egoera honetatik suspertzea bizkorra eta sendoa izan dadin erabakiak hartzeko unea da. Gobernu-erakunde, sektore pribatu eta mundu akademikoko liderrekin osaturiko hiru panelen bidez, eztabaida-foro bat sustatuko da, pertsonek erabaki hobeak hartu ahal izan ditzaten hain konplexuak diren garaiotan.

Antolatzailea: IE Business School

 

Apirilaren 1era arte

NAZIOARTEKOTZEAN ENPRESA-LANKIDETZARAKO LAGUNTZAK – ARABA INTERKOOP 2020

Laguntza ematea Arabako enpresa txiki eta ertainen nazioartekotze-prozesuetan lankidetza sustatzeko proiektu eta/edo ekintzak egiteko, bai eta Arabako enpresek lankidetzan jardun dezaten ere, kanpora batera irten daitezen.

Deitzailea: Arabako Foru Aldundia

 

NAZIOARTEKOTZE PROGRAMA. PRODUKTU BERRIAK MERKATURATZEA. GIPUZKOA 2020

Programaren helburua da Gipuzkoako enpresek produktu berriak nazioartean merkaturatzeko ekintzak sustatzea.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

NAZIOARTEKOTZE PROGRAMA. EZARPEN PRODUKTIBO ETA KOMERTZIALAK. GIPUZKOA 2020

Gipuzkoako enpresen nazioartekotzea sustatzea, atzerrian ezarpen produktiboak sustatuz eta bultzatuz, baita produktu berriak nazioartean merkaturatuz ere.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Apirilaren 13ra arte

DOKTORETZA ONDOKO LANPOSTUEN DEIALDIA

Doktoretza ondoko beka Gorputz anitzeko problema kuantikoen matematikan.

Deitzailea: BCAM

 

EZAGUTZA TRANSFERITZEKO UNITATEAREN DEIALDIA

BCAMeko Ezagutzaren Transferentzia Unitatearen (KTU) esparruan, KTU bekaren helburua BCAM eta industriaren artean ezagutza zientifikoa eta esperientzia transferitzea da, Bizkaiko industria-sektorearekin eta ETEekin elkarlaneko ikerketa egiteko interes bereziarekin. Espero da hautagai arrakastatsua proiektu industrialen buru izatea, horrela, ezagutza eta teknologia matematikoen transferentziaren bidez, enpresaren negozioen lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzeko, eta emaitza zientifikoak ere lortzeko (argitalpenak, industria-maisutzako tesiak edo doktorego-tesiak gainbegiratzea).

Deitzailea: BCAM

 

Apirilaren 15era arte

ENPRESA-LIDERGORAKO ESTATU-PROGRAMA. ENPRESA-BERRIKUNTZAKO EKIMEN ESTRATEGIKO SEKTORIALETARAKO LAGUNTZAK. ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZAKO MISIOEN PROGRAMA

Ekimen estrategiko handiak, I+G arloan intentsiboak eta lankidetza publiko-pribatuan garatuak, Espainiako ekonomiarentzat kritikoak diren ekoizpen-sektoreen desafioak identifikatu eta konpontzeko joera eta erronka zientifiko-tekniko berrienak barne hartzen dituztenak, babestea.

Deitzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa

 

Apirilaren 23ra arte

EKINTZAILETZA ETA GIZARTE-BERRIKUNTZA. GIZARTE-PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEA. BIZKAIA 2020

Enpresa edo gizarte-erakunde berritzaileen proiektu berriak martxan jartzeko laguntzak.
Lehendik dauden gizarte-entitateentzat, baldin eta gizarte-proiektu berritzaile bat garatzea eta abiaraztea sustatzen badute; baita gizarte-enpresa edo -entitate berritzaile berrientzat ere, baldin eta 2018ko urtarrilaren 1ean edo egun horren ondoren eratu badira.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

EKINTZAILETZA ETA GIZARTE-BERRIKUNTZA. ENPRESA-PROIEKTU SOZIAL BERRITZAILEAK IDENTIFIKATU ETA BALIDATZEA. BIZKAIA 2020

Dagoeneko finkatuta dauden eta Bizkaiko enpresa edo gizarte-erakunde berritzaileei zuzenduta dauden enpresa-proiektu sozial berritzaileak hazteko eta eskalatzeko diru-laguntzak, Ekonomia-Jardueren gaineko Zergan alta emandako lehen data 2015eko urtarrilaren 1a edo geroagokoa dutenak eta negozioak hazteko itxaropenak dituztenak. Bizkaiko gizarte-erakundeentzat ere bai, baldin eta enpresa-proiektu sozial berritzaile bat badute, lehenago Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntzako Programan diruz lagundua, eta horrek gizarte-negozioaren ildo berritzaile berri bat ekarri badu eta negozio-ildo berri hori hazteko itxaropenak baditu.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

Apirilaren 24ra arte

NAZIOARTEKOTZEKO LAGUNTZAK 2020

Laguntza-programa honen helburua da Bizkaiko ETEei nazioarteko merkatu gehiagotan sartzen eta haietan jarduten laguntzea, herrialde berrietara esportatzen has daitezen. Laguntza-programa honetaz baliatuko dira 3 eta 100 langile artean dituzten enpresak.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

 

GIPUZKOAKO ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAKO SAREARI BURUZKOA. 2020

Ikerketa eta garapena bultzatzeko programa, I+G eta inbertsio proiektuak babestuz. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean sartutako erakundeak izango dira onuradunak. Diru-laguntzak honako hauek osorik edo zati batean finantzatzeko izango dira:

a) I+G proiektuak lankidetzan, enpresetako I+G unitateak buru direla.
b) Enpresen I+G unitate berriak sortzea.

c) Ekipamendu eta azpiegitura zientifiko-teknologikoetan inbertitzeko proiektuak
d) I+G proiektuak, batez ere fabrikazio aurreratu, energia eta biozientzien/osasunaren arloetan.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Maiatzaren 24tik ekainaren 19ra

PATENTE-ESPEZIALIZAZIOKO IKASTAROA ENPRESAREN EREMUAN. Bilbon

Patenteen arloan enpresan kultura bat sortzea da Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Merkataritza Ganberak antolatutako ikastaro honen hamargarren edizioaren helburua; ikastaroak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren, SPRI taldearen, Enterprise Europe Network-en eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntza du. Prestakuntzak  8 saio ditu, 48 ordu bereziki praktikoak, enpresa-esparruan industria-jabetzari eta jabetza intelektualari buruzko gidalerroak eta irizpideak finkatzeko balio dutenak, eta partikularki, patenteei dagokienez, horien estrategia, kudeaketa eta errentagarritasuna bezalako alderdiak nabarmenduz. Aurten beste hizlari bat gehitu da, Hendrik Promies, Siemens AGn Jabetza Intelektualean aditu nagusia, patenteen Europako zuzenbidean espezializatua.

Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitatea eta Bilboko Merkataritza Ganbera

 

Apirilaren 29ra arte

JASANGARRITASUN ENERGETIKOKO EKINTZAK BULTZATZEKO DIRU-LAGUNTZA

Diru-laguntzen lerro honen xedea da instalazio, eraikin eta ekipamendu publikoetan energia-kudeaketa eraginkorra sustatzea, baita energia-iturri berriztagarrien aprobetxamendua ere (eguzki-energia termikoa, eguzki-energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia eta minihidraulikoa), eta mugikortasun elektrikoa bultzatzea, ibilgailu elektrikoak erosteko eta erabilera publikorako birkarga-guneak instalatzeko laguntzen bidez.

Deitzailea: Arabako Foru Aldundia

 

Apirilaren 30era eta maiatzaren 8ra arte

KSI BERRITZAILE 2020

Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako programa. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo bi jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntza.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila

 

Maiatzaren 14ra arte

GIPUZKOA INDUSTRIA 4.0: PRODUKTU ETA ZERBITZUEN GARAPENA” PROGRAMA . GIPUZKOA 2020

Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren merkatura zuzentzen diren produktu, teknologia edo aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuetarako laguntzak.berrikuntza dakartenak, hau da, produktu edo prozesu (edo bien konbinazio) berriak edo hobetuak garatzea, erakunde eskatzaileak eskaintzen dituen produktu edo prozesuetatik nabarmen desberdinak direnak. Proiektuek Europako Batasunak “garapen esperimental” gisa definituriko kategorian sartu behar dute; laguntza-programa honen araudiaren 1. oinarrian dago deskribatuta.

Deitzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Maiatzaren 15era arte

DOKTOREGO INDUSTRIALAK EGITEKO ETA IKERTZAILEAK HARTZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN DEIALDIA. BIKAINTEK 2020

Euskadin kokatuta dauden edo instalazio produktiboa duten enpresetan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetan industria-doktoregoak egiteko laguntzak, bai eta enpresek doktore-titulua duten ikertzaileak hartzeko ere, lanbide-karreren hasieratik laneratzen lagunduz eta euskal produkzio-sarearen lehiakortasuna areagotuz, bertan talentua txertatuz.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

INPLANTARIAK

Doako Teknologia Aholkularitza Zerbitzua da eraldaketa digitalerako, enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzan lagunduko duten teknologien (EIKT soluziobideen) ezarpen praktiko, pertsonalizatu eta neurrirakoen ezarpenarekin. Pertsona autonomo, ekintzaile edo 10 langile baino gutxiagoko euskal mikroETEei zuzendua dago.

Deitzailea: SPRI taldea 

 

BBK EKIN

Bizkaiko ekintzaileentzat, soil-soilik beren enpresa-proiektua garatzen jardun dezaten. BBK Ekin enpresa-proiektuei laguntzeko programa da, beren enpresa Bizkaian martxan jartzeko eta honela Bizkaiko ekonomiaren garapena sustatzeko konpromisoa duten ekintzaileentzat. Hautaturiko proiektuek ekintzaileentzako laguntza-programa sendoaz baliatuko dira, eta 2 urtez hileroko diru-kopuru bat jasoko dute beraien ardura bakarra proiektua garatzea eta enpresa abian jartzea izan dadin.

Deitzailea: BBK

Maiatzaren 31ra arte

INNOBIDEAK KUDEABIDE

Kudeabide programa Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien baterako proiektua da, eta erakunde horiek elkarrekin egindako gogoetatik eta enpresei laguntzeko programak garatzen aurretiaz izandako esperientziatik abiatuta sortu da, euskal enpresei laguntza koordinatua emateko lehiakortasun-abantailak eraiki ditzaten. Euskal enpresen lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzea, Kudeaketa Aurreratuaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz, hasierako kontraste baten bidez, eta proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatuz

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiak eta Euskalit

 

Ekainaren 1era arte

ENPLEGU-ESKAINTZA: ZUZENDARI ZIENTIFIKOA. ENERGIA ELEKTROKIMIKOA METATZEA

ENERGIA ELEKTROKIMIKOA METATZE-eremuan (EES, ingelesezko siglen arabera) zuzendari zientifiko posturako hautagai-zerrendak jasotzeko epea ireki da; zuzendari hori energia elektrokimikoa metatzeko baterietarako eta gailuetarako abangoardiako teknologiak garatzeaz arduratuko da. CIC energiGUNE energia metatzeko ikerketa-zentroa da, metatze elektrokimiko eta termikoa ardatz dituena, eta egoitza Euskadin duena. Bere eginkizuna nazioarteko panoraman funtsezko eginkizun bat betetzea da, energia metatzeko teknologien sektorean, eta horrela Euskadiko industria-lehiakortasunari laguntzea. CIC energiGUNEk puntako ikerketa instalazioak ditu, ekipamendu aurreratuenak, esperientzia handiko zuzendaritza-taldea eta baita zientzialari, enpresaburu eta aditu industrial nabarmenek osatutako batzorde zientifiko bat ere. CIC energiGUNE Europako bost ikerketa-zentro garrantzitsuenen artean dago jorratzen dituen ikerketa-arlo gehienetan.

Deitzailea: CIC EnergiGUNE

 

Ekainaren 16ra arte

M-ERA.NET 2020: MATERIALETAN IKERKETAK ETA BERRIKUNTZAK EGITEKO FINANTZAKETA-LAGUNTZA BERRIAK

M-ERA.NET 2020 deialdiak 20 milioi euroko aurrekontua du materialen gaineko I+G+b proiektuak finantzatzeko, baldin eta horietan herrialde edo eskualde biko edo gehiagoko enpresek edo erakundeek parte hartzen badute.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritza

 

Irailaren 4ra arte

VII. ADA BYRON SARIA

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak Ada Byron sariaren VII. ediziorako deialdia egin du, arlo zientifiko eta teknologikoan emakumeek egiten duten lana ikusarazteko, arlo horietan emakumeen bokazioak sustatzeko eta teknologiak gizartearen hazkunderako eta etorkizunerako duen garrantzia nabarmentzeko.  Sariak, 2019. urtetik, bi kategoria ditu: absolutua (3.000 euroz hornitua) eta gaztea, 35 urtez behekoentzat (1.000 euroz hornitua). Hautagai bakoitzak bere burua aurkez dezake, edo beste edozein pertsonak edo erakundek aurkez dezake. Deialdia irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta eskabideak bide elektronikoz baino ez dira aurkeztuko. Saria ForoTech-Ingeniaritzaren eta Teknologiaren Deustuko Astearen zortzigarren edizioan emango da; hau maiatzetik urrira aldatu da, zehazki urriaren 28tik 30era izango da.

Deitzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Urriaren 15-16an

WFCP WOLD CONGRESS CONGRESS 2020. Donostian

WFCP 2020 kongresuak mundu osoko 800 parte-hartzaile baino gehiagori egingo die ongietorria, eta gaikuntzari eta enpleguari buruzko nazioarteko adituen eta profesional liderren hitzaldiak izango dira, baita Europako Batzordeko ordezkarienak ere. Munduko Ikastegi eta Politeknikoen Federazioa (WFCP) ikastegi eta ikastegi-elkarteen nazioarteko sare bat da, abangoardiako hezkuntza-estrategiak partekatzen dituena, baita jardunbide hobeen institutuaren lidergoa ere, mundu osoan lan-indarraren hezkuntza areagotzeko. Kongresuak munduan garrantzia duten funtsezko hizlariak, ikerketa garaikidea, abangoardiako jardunbideen erakustaldiak eta bikaintasunean oinarritutako eztabaida interesgarriak aurkeztuko ditu, baita beste ordezkari batzuekin harremanak ezartzeko aukerak ere.

Antolatzaileak: TKNIKA eta WFCP eta Erresuma Batuko Association of Colleges

 

Urriaren 28tik 30era

INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIAREN VIII. DEUSTO ASTEA, FOROTECH

Unibertsitatearen, enpresaren eta ikasleen arteko topaketa-foroa, ingeniaritza eta teknologia herritarrengana hurbildu gura duena, baita ikerketa eta garapen teknologikoko bokazioak sustatu ere, bereziki emakumeen artean.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Urriaren 27-28an

INDUSTRIAL TECHNOLOGIES 2020.  Mainz-en, Alemanian

Teknologia industrialek funtsezko zeregina dute Europako industrian. Europar Batasunaren lehiakortasunerako funtsezko oinarriak ematen dituzte, ekonomiaren sektore guztiak eratzen dituzte eta gizarte-erronkak konpontzen eta etorkizun iraunkorra izaten laguntzen dute. IndTech2020-k plataforma bat eskaintzen die ikerketa-erakunde, industria eta politiken formulazioan interesaturiko alderdiei, etorkizuneko joerak, erronka teknologikoak eta Europako etorkizuneko industria- eta ikerketa-politika taxutzeko eta indartzeko beharrezkoak diren urrats gehigarriak eztabaidatzeko funtsezko teknologia bideratzaileen esparruan, hala nola nanoteknologiak, material aurreratuak, bioteknologia eta fabrikazio aurreratua, ekonomia iraunkor eta berderantz trantsizio sozialki bidezko baten gogoetak eginez.

Antolatzaileak: Alemaniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerio Federala (BMBF); Projektträger Jülich (PtJ) proiektuen kudeaketa; Europako Batzordea (EU-COM); Enterprise Europe Network (EEN) Renania-Palatinatua – Sarre eta DECHEMA e.V. Ingeniaritza Kimikoaren eta Bioteknologiaren Alemaniako Elkartea; Karlsruhe (PTKA) proiektuen kudeaketa eta VDI Technologiezentrum GmbH (VDI-TZ).

 

Azaroaren 18-19an

BASQUE INDUSTRY 4.0: THE MEETING POINT. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Ekitaldi multidiziplinarra, non uztartzen diren estrategia, iritziak, teknologia, esperientziak eta tailerrak, baita harremanak sustatu ere, horrek gai egiten duelarik edozein sektoretako enpresentzat. Interesgarria da unibertsitate, teknologia-zentro, aholkularitza eta ingeniaritzako enpresentzat, herri-administrazio eta industria-eremura orientaturiko zerbitzu-enpresentzat, eta, azken batean, laugarren industria-iraultzari dagozkion alderdiak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten pertsona guztientzat. Basque Industry 4.0 produkzio-bitarteko eta -sistemetan adimena sartzearen aldeko apustua da, baita produktu eta prozesu berrietan sortzen ari diren gaitasunak eta teknologiak aprobetxatzearen, material aurreratuak balio erantsi handiagoko soluzioetan edo hobetutako prozesuetan sartzearen, erabilitako baliabideen efizientzia eta iraunkortasunaren eta balio erantsi handiko zerbitzuen integrazioaren aldekoa ere.

Antolatzaileak: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen Saila eta SPRI Taldea

 

Azaroaren 23tik 27ra

MAKINA ERREMINTAREN BIENALA 2020. BECen

Europako azokarik garrantzitsuenetako bat makina-erremintaren eremuan, edizio bakoitzean punta-puntako teknologien erakusleiho eta sektore osoarentzat topagune bihurtzen dena.

Antolatzaileak: Bilbao Exhibition Centre eta AFM (Advanced Manufacturing Technologies) 

 

Azaroaren 27ra arte

H2020 PROGRAMAREN EUROPAKO IKERKETAKO TRAKZIO-PROIEKTUENTZAKO LAGUNTZAK. 2020KO DEIALDIA

Horizon(te) 2020 Programaren bigarren faseko deialdietara Europako Ikerketako Trakzio Proiektuak aurkezteko laguntzak; proiektuen buru Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente edo eragileek izan behar dute, eta laguntzak Sare horretan integraturiko eragile zientifiko-teknologikoentzat dira.

Deitzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago