Guztira, 342 euskal enpresa txiki eta ertain (ETE) ari dira joan den astetik jasotzen Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa berritzaileak direla egiaztatzeko eta aitortzeko ematen dituen ziurtagiriak, SPRI Taldea eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia kudeatzen ari diren Hazinnova programan parte hartu eta gero. Gaur, Tolosako Lehiberri Zentroan egin da ETE berritzaileei ziurtagiriak emateko bigarren topaketa. Guztira, bederatzi ekitaldi egingo dira. Oraingo honetan, Tolosaldeako, Goierriko, Donostialdeako eta Andoaingo eskualdeetako 44 ETEk jaso dituzte ziurtagiriok:
- Artukoluke S.L.
- Bidapro S.L.
- Bodegas Elósegui S.L.
- Calderería Aizkorri S.L.
- Calderería Mecanizada Aitzgorri S.L.
- Cárnicas Iruki S.L.
- Comercial Urraki S.L.
- Composites Legazpi S.L.
- Congelados Garoa S.L.
- Dastatzen S.L.
- Egimendi Nekazal Tresnak S.L.
- Egumendi S.L.
- Ekicontrol S.L.
- Embutidos San José S.L.
- Estalkipack S.L.
- Eurokarpa S.L.
- Euskal Baserri Bat S.L.
- Geroari S.L.
- Gomavial Solutions S.L.
- Grupo Urola Alimentación Xxi S.L.
- Herrekor S.L.
- Illargui S.A.
- Irudek 2000 S.L.
- Isaro Berri,S.L.
- Isastegi Sagardotegia S.L.
- IZT Servicios Tecnicos Informaticos S.Coop.
- Jamai Technical Service S.L.
- Kalpe Soldadura S.L.
- Laser Oria S.L.
- Lavanderia Lizarra S.L.
- Manipulacion Mendizabal S.L.
- Mecanizados Alkain S.L.
- Mecanizados Legazpi S.A.L.
- Modelos Ezguba S.A.
- Panadería Y Pastelería Garín S.L.
- Quesos Aldanondo S.L.
- Representaciones Deportivas Asper S.L.
- Rivestop Sl
- San Miguel Garraioak 1961 S.L.
- Suministros De Utillaje De Precision Suizos S.L.
- Talleres Bidegain S.A.
- Talleres Guibe Sa
- Talleres Kimu S.A.L.
- Talleres Mecánicos Telleria S.A.
Ziurtagirien banaketa-ekitaldian SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelai eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile orokor Gotzon Bernaola egon dira. Azken horrek Hazinnova osatzen duten 44 agenteen lan bikaina aitortu du, bereziki, Tolosaldea Garatzenek, Makina-erreminta Fabrikatzaileen Elkarteak, Beterri Buruntza Udalak, Elikaduraren Clusterrak, Goiekinek, Heganek eta Uggasek egindakoa, beren eragin-eremuko ETE-ei Hazinnova programa gerturatzeko.
“Berrikuntzaren bideari ekin diogu eta ez gara geldituko. Hazinnova proiektuen bigarren edizioa abenduaren 2an itxiko da, eta askoz ere enpresa gehiagotara iritsi nahi dugu. Horretarako, lankidetza da gakoa. Aliaturik onenak dauzkagu: zuek, agente bitartekariak. Zuen laguntzarekin, berrikuntza ETE guztien eskura jartzea lortuko dugu”, esan du Bernaolak.
Berrikuntzaren atea
Hazinnova ETE-ei berrikuntzaren arloan lehen urratsak ematen laguntzeko programa bat da. Une honetan, doako eta administrazio-kargarik gabeko aholkularitza espezializatua eta laguntza ematen zaie enpresei 50 orduz. Zehazki, Hazinnovak lagundu egiten die ETE-ei produktuan eta prozesu-negozioetan –fabrikazioa, logistika, merkataritza eta administrazioa eta finantzak– berrikuntza ekarriko duten mikroproiektuak garatzen. Bigarren edizioa martxan dago eta abenduaren 2ra arte egin daiteke programan parte hartzeko eskaera.
Informazio gehiago: hemen