Evolv gailu medikuak fabrikatzen dituen enpresa bat da, osasun digitalaren esparruan softwarea eta hardwarea garatzen espezializatua, bereziki errehabilitaziorako. Berez, Virtualware enpresaren spin-off bat da, eta oraindik orain bildu da bazkide berri gisa Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziara. Evolvek errealitate birtualeko teknologia berritzaileak, mugimenduen irudiak eta jokoetako teknologiak erabiltzen ditu errehabilitaziorako soluzio erakargarriak diseinatzeko. Ongi etorri Berrikuntzaren Agentziara!