Bilboko Euskalduna jauregian berrikuntza borbor izan zen joan zen ekainaren 14an: 20 hitzaldi baino gehiago, 57 txoko, 27 tailwwer, Berrikuntzaren Campus bat… Ez bazenuen astirik izan hitzaldi guztietara joateko edo haietakoren batera bakarrik joan bazinen, baita bakar batera joan ez bazinen ere, orain guztiak ikus ditzakezu.
Smart Innovation: gakoak
Hitzaldien ardatza berrikuntza adimendunaren gakoak izan dira lau panelen bidez: pertsonak, 4.0 industria, hiri adimendunak eta berrikuntza-joerak Europan.
11 gaztek eman zioten hasiera hitzordu handiari “Smart people” panelean. Mundua aldatzen ari diren gazteak dira, eta euskal gazteek zer espero duten kontatu zuten. Izaro Martínez eta Maddi Martínez-ek, Begoñazpi Ikastolako ikasleek, kontatu dute zelan Legoñazpi Dayn Bigarren Hezkuntzako ikasleek ikastetxeko agintea hartzen duten robotikan, zientzian eta berrikuntzan lehiatzeko, ikastetxe osoa inplikatzea bilatuz.
Imane Bensaleh, Amina Cherif eta Embarka Gachbar-ek, dantza eta rap artean, azaldu dute 12 Nubes berrikuntza sozio-pedagogikoko esperientzia dela, hezkuntza-ekintza formala espazio ez formalarekin lotzen duena, gazteen ekintza, parte-hartzea eta sorkuntza sustatzen dituena. Ekinbide hau gaztetxo talde baten inguruan sustatzen da, DBHko ikasleak dira Gasteizko Gizarteratze Institutuan.
Odile Sánchez, Laima Otsoa, Lucía Uría eta Robert Bravok, 5 days to dance-koak, kontatu dute nola bi koreografo sartu ziren Donostiako Manuel Larramendi ikastolara, ikasleei erronka eginez koreografia bat presta zezaten, aurrez inolako esperientziarik gabe; ekinbide honek sormenak elkarlanean duen ahalmena garatzen du, eta beste leku batzuetan errepikatzen ari dira.
Panel honetan azkenak Lorea Argarate eta Borja Mollá izan ziren, Global Shapers Bilbao-ko kideak; gazte lider globalak izan daitezkeenen komunitatea da hau, beren inguruan aldaketa bultzatzen dutenak, World Economic Forum-aren berotasunean sortuak. Euskadi da orain 452 hub-etako bat, 169 herrialdetan 5.000 sharper baino gehiago daudelarik.
“Smart Enterprises”en, José Luis Cordeirok, Venezuelako irakasle eta Singularity University-ko sortzaileak, ikuspegi zirikatzaile eta futurista eman zuen, hots, nolakoa izango den mundua 2045ean, bizitza ia norberak nahi beste luzatu ahal izango delarik, pentsaezinak diren ondorioekin. June Solak, Trimek-Innovalia Metrology-koak, 3D inprimaketa eta artea batzea proposatu zuen.
“Smart living”en, Francis Pisani izan zen lehena: bidaiari nekaezina eta teknologia berrien eta hauek hirien eraldaketan duten eraginaren aztertzailea, jatorri frantziarrekoa, hirurogeita hamar urtetik gorakoa, bi aldiz munduari bira emandakoa Gizateriaren etorkizuna diseinatzen duten berrikuntza-guneen bila.
Ondoren, Euken Sesék, Donostia Sustapenakoak, azaldu du Donostia nola bihurtu den smart hiriaren erreferentzia hiru osagai hauekin: berrikuntza, talentua eta adimen kolektiboa.
Ondoren, Mara Balestrinik, Ideas for Changekoak, hiri adimendunen adibide gisa, Seul, Amsterdam, Bologna eta Bristol jarri ditu, hiritarren eta arlo publikoaren, pribatuaren eta mundu akademikoaren arteko lankidetza baliotsuak sortu baitira.
Azkenik, Pilar Conesak, hiri adimendunetan aitzindari eta Antevertiko presidenteak, azpimarratu du teknologia, beharrezkoa izan arren, ez dela aski hiri bat adimenduna eta bere biztanleentzat atsegina izan dadin.
“Smart innovation”en atalean, Albert Bravo Bioscak, Nesta berrikuntzako britainiar agentziakoak, esperimentazioaren alde egin du berrikuntza hobeto egiteko modu gisa, eta beraien laborategian, Innovation Growth Lab-en, nola egiten duten azaldu du. Bideokonferentziaz, Europako Batzordeko Adam Watson Brown analistak “Digital Futures: “Digital Futures: a journey into 2050 visions and policy challenges” txostenaren berri eman du, eta bertan politika berriak diseinatu beharra azpimarratzen da, prozesu parte-hartzaileetan oinarrituta, teknologia digitalak erabiliz. Bestalde, Martin Duckworth-ek, merkatu eta negozio-eredu berrien garapenean esperientzia duen britainiar estrategak, “Strategic Foresight: Towards the 3rd Strategic Programme of H2020” azterketaren emaitzak zehaztu ditu sakon, eta bertan Horizon(te) 2020 programaren hirugarren boladaren xehetasunak aurreratzen dira, hiperkonektibitatea eta big data, energiaren prezioaren jaitsiera, migrazioak, osasuna, klima-aldaketa, lehen sektorea, bioteknologia eta, arau global berri gisa, ezegonkortasuna azpimarratuz. Tania Kimova ere izan da, TNS Opinioneko ikerketa-zuzendaria, Europako Batasuneko Innobarometroaren arduraduna; honek Europako ia 15.000 enpresaren artean berrikuntzan dauden joerak neurtzen ditu. Txostenak azaltzen du berrikuntzan inbertitzen duten enpresek joera dutela ekipamenduan edo softwarean (%70), prestakuntzan (%64), ospean eta branding-ean (%59) eta antolaketa- eta prozesu-hobekuntzan (%53) inbertitzeko. Bloke honi amaiera Toby Shapshak hegoafrikarrak eman dio, eta ikuspegia Afrikara birarazi du, bere ustez “han berrikuntza hobea baita”, eta “etorkizuna Afrikan dagoela” gaineratu du. “2040an bilioi bat afrikar izango dira lanerako adinean, hau da, munduan 5 gaztetatik bat afrikarra izango da, eta horrek lan-indarrik handiena bihurtzen gaitu”.
Eta hemen duzue, dena biribiltzeko, Global osoa bi minutu baino gutxiagoan: