Fernando Irigoyen, Kutxabank-eko zuzendari nagusia, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako Batzorde Betearazleko kide berria da. Zuzendaritza Batzordeak azaroaren 25ean egindako bileran, zuzendaritzako hau aho batez aukeratu zuen Batzorde Betearazlearen parte izateko. Batzorde hori Berrikuntzaren Euskal Agentziaren gobernu-organoa da, eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren munduko 16 pertsona garrantzitsuk osatzen dute.
Hona hemen Batzordea osatzen dutenak:
- Manuel Salaverria
- Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua.
- Asís Canales, Iberdrolako Erosketa eta Aseguru zuzendaria
- Carolina Pérez Toledo, AEDeko lehendakaria
- Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko lehendakaria
- Emiliano López Atxurra, Petronor-eko lehendakaria
- Fernando Irigoyen, Kutxabankeko zuzendari nagusia
- Ignacio Muñoz, Angulas Aguinagako zuzendari nagusia
- Iñigo Ucín, Mondragon Korporazioko lehendakaria
- Jon Fernández, Orbeako zuzendari nagusia
- Jorge Unda, Sener-ekoa
- Lourdes Moreno (Bolueta Engineering Group)
- Nerea Begoña, Elizbarrutiko Ikastetxeen zuzendaria
- Nuria Gisbert, CIC EnergiGUNEko zuzendari nagusia
- Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea
- Xabier Iturbe, Euskalteleko lehendakaria
Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia Euskadin berrikuntza sustatzeko aliantza publiko-pribatua da; 912 erakunde bazkidek osatzen dute, eta Euskadiko I+Gren % 62 egiten dute horiek. Bere helburua EAE Europako berritzaileenen artean kokatzea da. Horretarako, lankidetzan dihardu bere 912 erakunde bazkideekin, EAEko I+Gren % 62 egiten dutelarik guztien artean. Bazkideen % 50 enpresak dira, eta horietako % 82 ETEak (1 eta 300 langile artekoak). Beste % 13 erakunde publikoak dira, % 11 hezkuntza-munduari lotutako erakundeak, % 11 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideak, % 10 elkarteak eta fundazioak, eta gainerako % 5a pertsona bazkidetuak dira.