Fineco Banku Pribatua Kutxabank, duela 40 urtetik bezero pribatuen, familien eta erakundeen ondarea kudeatzen eta haiei aholkularitza ematen espezializatutako finantza-erakundea da, eta Innobasquera, Berrikuntzaren Euskal Agentziara bildu da berriki. Fineco Banku Pribatua Kutxabank erakundeak 5.000 milioi euro kudeatzen ditu aholkularitza bidezko aktiboetan, eta konpromisoa du berrikuntzarekin. Erakundeak teknologia eta zientzia ditu bere inbertsio-filosofiaren oinarrian, eta Espainiako eta nazioarteko espezialista onenekin lankidetza-molde berriak bilatzen ditu bere irizpide propioa eraikitzeko. Ahalegin horri esker, aitzindariak dira inbertsio-estrategia onenen bilaketan. Ongi etorri!