#FLLEuskadi

Udaren amaieran FIRST LEGO League-ko erronka zabaldu zen. Ordutik aurrera FLL Euskadin parte hartzen duten talde askok lanari ekin diote. 

Proiektuak lantzeko taldeko lan ugari eta sormen dosi handiak behar dituzte partehartzaileek. Aurten uraren giza zikloarekin zerikusia duten erronka baitute helburu, “Hydrodynamics” deiturikoa.

FIRST LEGO League Junior lehiaketan ere, 6 eta 9 urtetako haurrek, uraren erronka landuko dute. Hauen kasuan  “Aqua Adventure” du izena.

Ikasturtearekin batera, Iraila eta Urria bitartean, ikasleek taldeak sortzen hasi eta aurtengo erronkari aurre egiteko behar dituzten ideiak eta proiektuak lantzen hasi ziren.

Entrenatzaileekin ere bilerak hasi ziren.

Ondoren, formakuntza saioen txanda heldu zen. Euskal Herriko 30 ikerketa-zentrok eta enpresek, FLL Euskadiko partehartzaileei, beren ateak zabaldu zizkieten. Hauetan, STEM arloko profesionalek, 1000 ikasleri beren enpresetan egiten duten uraren kudeaketa azaltzeko hitzaldiak eta gidatutako bisitak eskeini zizkieten. 

 

Gabonak baino lehen, taldeek micro FLL lehiaketa hasi zuten FLL Euskadin parte hartuko duten beren 10 taldekideak aukeratzeko.

Txapelketa eguna geroz eta gertuago dago eta orain dela gutxi eguna eta lekua ezagutzera eman genuen: Otsailaren 10ean, Gasteizko Europa Jauregian.

Inoiz baino partehartze handiena izango duen FIRST LEGO League Euskadi txapelketa lekuz aldatuko da aurten. Talde batzuei oso ondo datorkie leku aldaketa, beste batzuek, aldiz, Gasteizera garaiz iristeko, logistika kontuak argitu beharko dituzte.  

Emozioz beteriko eguna izango da, non dana ondo atera daiten, antolaketa behar den. Zabalik dago boluntarioen taldean izena emateko epea. Esperientzia berezi eta zirraragarria bizi nahi baduzu izena eman!

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

FIRST LEGO League Euskadiri buruzko berri eta eguneraketa guztiak Facebook orrian eta #FLLEuskadi etiketaren bitartez sare sozial ezberdinetan jarrai ditzakezu. 

#FLLEuskadi erabilitzen animatu zaitez!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago