Jesus Garrido da espainieraz mintzo direnen artean eHealth-en zabalkunde handienekoa. Garrido pediatra da eta Mipediatraonline.com-en egilea; haur-osasunari buruzko webgune honek 26 milioi bisita baino gehiago izan ditu eta 1,6 milioi jarraitzaile aktibo baino gehiago Facebooken.
“Gaixoak zaintzen lan egiten duen pediatra naiz. Orain dela urte batzuk denbora-pasa bezala gurasoentzako pediatria-blog batekin hasi nintzen, eta dibulgazio-informazioa jartzen nuen bertan. Duela 2 urte baino gehixeago arte, ez nuen sare sozialetan presentziarik”, aitortu du.
Sareetan egoteak bere “lan-egoera eta aukera profesionalak nabarmen” hobetu ditu. “Prest nago urteko 365 egunetan. Online kontsultei 24 ordu baino lehenago erantzuten diet”. Gainera, e-osasuneko beste profesional batzuekin lankidetzan, beste sanitario batzuk prestatzen ditu esalud.knowmada.com-en bidez; e-osasunean prestatzeko webgune hau sanitarioentzat da, eta bertan edukiak nola sortu eta eraginkortasunez nola banatu erakusten du, “askatasuna lortu eta lanbidea kalitatez gauzatzeko”.
Jesus Garridok E-health Bilbao biltzarrean parte hartu zuen. “Jardunean” ikusten dugu hemen.