Galeseko Gobernuaren ordezkaritza bat atzo eta gaur Euskadi bisitatzen ari da fabrikazio aurreratuko euskal estrategiak (Basque Industry 4.0) erakarrita; izan ere, Interreg Europe Manumix-en parte hartzeagatik ezagutzen dute hau. Europako programa bat da fabrikazio aurreratuaren inguruan I+G+b politikak hobetzeko, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak du bertan lidergoa.
Galestarren egonaldia gaur goizean hasi da Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren egoitzan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean; bertan egin diete harrera Eusko Jaurlaritzako, SPRI Taldeko eta Innobasqueko ordezkariek. Galeseko ordezkariak honako hauek dira: Phill Allen, Ezagutzaren Transferentzia eta Komertzializazio burua; Gwion Williams, Berrikuntza Adimenduneko Operazioetako senior arduraduna; Chris Probert, berrikuntzan aditua; eta Greg Green, I+G proiektuen burua. Sakon ezagutu dituzte fabrikazio aurreratuaren inguruan euskal espezializazio-estrategiaren xehetasunak, honek baliatzen dituen tresnak, dituen azpiegiturak, ETEen eginkizuna eta dauden finantzaketa-programak. Galeseko Exekutiboko kideek aukera izan dute arlo honetan beraien aurrerapenak azaltzeko ere.
Erresuma Batura itzuli aurretik, ordezkaritza honek baita ere bisitatuko ditu Automotive Intelligence Center (AIC), Vicomtech teknologia-zentroa, Orona Innovation Center, eta Aernonautics Advanced Manufacturing Centre (AAMC).