Argazkia: Gasteizko Udaleko eta Innobasqueko ordezkariak eguneko protagonistekin batera
Gasteizko Udalak eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, Gasteizko ETE-ei bideratutako jardunaldi bat antolatu dute gaur goizean RPK Group enpresaren egoitzan, Gamarra-Betoñoko Industrialdean, erakusteko enpresaren edozein esparrutan aplikatutako soluzio berritzaileek nola bultzatzen duten haien lehiakortasuna.
Zehazki, Gasteizko 17 enpresa txiki eta ertainetako ordezkariek parte hartu dute deialdian, eta marketinaren eta produktuaren berrikuntzak hainbat sektoretako enpresen emaitzak hobetzen laguntzen duela erakutsi dute.
Jardunaldiari hasiera emateko, ongietorria egin dute Gasteizko Udaleko ordezkariek eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak Euskadiko enpresa txiki eta ertainei eskaintzen dizkien zerbitzuak azaltzeko.
Ondoren, Elen Orcolagak, Eurogapeko Aholkularitzako zuzendariak, bere esperientzia zabaletik azaldu du nola produktuen asmaketa, merkaturatzea eta komunikazio eraginkorra faktore erabakigarriak diren enpresetan balioa eta negozioa sortzeko.
Azkenik, Gasteizko hiru ETEetako hiru ordezkarik beren esperientzia arrakastatsuak partekatu dituzte marketinean eta produktuan berrikuntza ezartzeari dagokionez, eta erakutsi dute aukera egokia dela hainbat sektoretako enpresentzat beren enpresa-erronkak lortzeko. Zehazki, hainbat sektoretako esperientziak ezagutu dira, hala nola bi ingeniaritzatan (Isati Engineering Solutions eta Cefalux) eta elikadurara dedikatutako ETE batean (kroketak.eus).
Guztiek azaldu dute nola erabaki zuten beren enpresetan berrikuntzaren aldeko apustua egitea, eta horrek nola eragin duen haien emaitzen eta lehiakortasunaren hobekuntzan.