Innobasquek proposatzen duen berrikuntza-agenda Berrikuntzaren Euskal Agentziako erakunde bazkideen sareko ekitaldiez, jardunaldiez, sariez eta deialdiez hornitzen da, eta berrikuntzaren mugarri edo gertaera nagusiak erakusten ditu.

 

GAUZATU INDUSTRIA

Gauzatu Industria programak bere kudeaketa aldatu du, programen deialdiak baino lehen abiarazitako inbertsioek ere aukera izan dezaten laguntzak jasotzeko. Baldin eta aurre-eskaera aurkezten bada inbertsioak hasi baino lehen, enpresek diruz laguntzeko moduko inbertsio bezala sailkatu ahal izango dituzte aurre-eskaera aurkeztu denetik eskaera formala (programaren deialdia argitaratu ondoren) aurkeztu bitartean egindako inbertsioak

Deitzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Spri taldea

 

Maiatzaren 3ra arte

KAPITAL-INBERTSIORAKO LAGUNTZAK, KULTURA ETA SORKUNTZA-INDUSTRIEN MODERNIZAZIO ETA BERRIKUNTZARAKO PROIEKTU DIGITAL ETA TEKNOLOGIKOEN BIDEZ 2019AN

Kultura-industrien modernizazioa, be.a eta egokitze teknologikoa sustatzea helburu hauekin: enplegua sortzeko duten gaitasuna gehitzea, beren produktibitatea eta estatu mailako eta nazioarteko lehiakortasuna hobetzea, kultura-sortzaile eta ekintzaileen lana sustatu eta bultzatzea, ETEei laguntzea lehenetsiz, eta kultura-industrien nazioartekotzea bultzatzea lankidetza-sare edo plataformak eraikitzen lagunduz.

Deitzailea: Estatuko Administrazio Orokorra

 

Maiatzaren 6-7an

INTERGUNE 2019. Bilbao Exhibition Center-en (BEC) 

Enpresek eta nazioartekotzearen etorkizuneko profesionalek beren hitzordua dute Intergune+2019-n. Euskadin nazioartekotzearen bultzada errealitate bat da eta euskal enpresaren edo enpresen erronkei erantzungo zaie Intergune+2019-n. Euskadik nazioartekotzeko eskaintzen dituen laguntzak, zerbitzuak, soluziobide publiko eta pribatuak ezagutaraziko dira.

Antolatzailea: Spri taldea

 

Maiatzaren 7an

INSPIRA STEAM BUKATZEKO SAIOA. Artium-en. Gasteiz

Alaitz Landaluze, Innobasqueko Politika zuzendariak, parte hartuko du Inspira STEAMen aurtengo edizioaren itxieran maiatzaren 7an. Berarekin batera Arabako Foru Aldundiko ordezkariak, Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatekoak, BBK-koak, emakume mentoreak, ekimen honetan parte hartzen duten ikastetxeak eta neska-mutikoak izango dira.

Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea

 

Maiatzaren 14ra arte

ARGAZKI-LEHIAKETA: ARBEL MATEMATIKOAK

Bere hamargarren urteurrena dela eta, Basque Center for Applied Mathematics-ek (BCAM) argazki-lehiaketa antolatu du arbel matematiko baten argazkirik originalena bilatzeko. Lehiaketan parte hartuko dute 2019ko martxoaren 14 eta maiatzaren 14 artean Twitterren argitaraturiko irudiek hashtag honekin ##BCAM10years eta hau aipatuz @@BCAMBilbao. Ekainaren 10ean emango da ezagutzera argazki irabazlea.

Antolatzailea: BCAM

 

Maiatzaren 21era arte

INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA 

2019rako proposamena ETEen premia edo beharrizanetara hurbiltzen da; erakundeen gogoeta-gai diren alderdi berriak jorratuko ditu eta, formakuntzaren bidez, erantzun egokiak emateko tresnak eta baliabideak erakutsiko ditu. Prestakuntza doako programa da, estrategia, bezero, pertsona, gizarte, berrikuntza eta emaitzei buruzko 16 gai proposatzen dituena. 

Antolatzaileak: SPRI Taldea eta Euskalit

 

BIKAINTEK 2019: DOKTOREGO INDUSTRIALAK EGITEKO ETA IKERTZAILEAK HARTZEKO LAGUNTZAK

Jarduketa hauetarako laguntzak deitzen dira: doktore-titulua duten pertsonen kontrataziorako, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egin dezaten; baita industria-doktoregaiak prestatzeko ere, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kostuak batera finantzatuz, 2020ko ZTBParen espezializazioko arloen barruan industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.                

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretako Saila

 

Maiatzaren 31ra arte

DESIGNSCAPES

Designscapes Horizon(te) 2020 proiektu europarretako bat da, hiri-diseinua ahalbidetzen duten berrikuntzen onarpen eta hobekuntza sustatzea bilatzen duena. Proiektua enpresaburu, diseinatzaile edo pertsona sortzaileen diseinu-ideiak eta proiektuak aurkitzen eta laguntzen saiatzen da, horiekin hiriko bizitza hobetu ahal izateko. Designscapes hiru txandatan eratu edo taxutzen da: egingarritasun-azterketak, prototipoak eta eskalabilitate-probak. Txandak pixkanaka garatzen dira. Bigarrena jada martxan da eta hautagai berriak nahiz aurreko txandetan jada aurkezturikoak aurkez daitezke. Txanda honetan produktu, zerbitzu, prozesu edo beste soluziobide berritzaile baten prototipoa sortuko da, ingelesez, hiri-inguruneetan berrikuntza sustatuko duena.  Txanda honetako irabazleek 25.000 eurorainoko laguntza jaso dezakete finantza-laguntza gisa.

 

Ekainaren 4tik 6ra

+ INDUSTRY. Bilbao Exhibition Center-en (BEC)

1.400 enpresa hornitzailek baino gehiagok soluziobiderik onenak eskainiko dituzte ondorengo sektoreetako prozesu eta hornikuntzetan: aeronautika, automobilgintza, ekipo-ondasunak, eraikuntza metalikoak, energia & utilities, trenbideak, ingeniaritzak, makina-tresna, ontzigintza, petrokimikoa, siderurgia, garraio & azpiegiturak, uren tratamendua eta hondakinak, baita banaketa-kanal guztiak ere: industria-hornikuntzako biltegiak, burdineria-kooperatibak, erosketa-taldeak, besteak beste.

 

Ekainaren 5 eta 6an 

WORKINN. Bilbao Exhibition Center-en (BEC)

Industria-enpleguko foroa, batez ere sektoreko profesionalarentzat da, jardunean baina lanez aldatzeko asmoz dagoenarentzat, edo langabezian eta lanean hasi nahian dagoenarentzat. Ekintzailetza-ekimenak eta enpresa-sorkuntzak ere Foroaren edukiaren parte dira, eta sektore eta jarduera osagarri gisa planteatuko dira.

Antolatzailea: BEC

 

Ekainaren 7ra arte

KSEI ESPAÑA – HEGO KOREA DEIALDIA

2019. urterako deialdi bateratua, energiaren eta erlazionaturiko teknologien eremuan proposamenak aurkezteko. Espainiako eta Koreako enpresa-erakundeen baterako proiektu teknologikoak sustatu, lagundu eta finantzatzera konprometitzen dira CDTI-E.P.E. eta KETEP, enpresa-erakundeak ez direnen laguntza izan dezaketelarik Espainian, azpikontratatu gisa edo autofinantzaketa bidez. Programaren helburua da Espainiako eta Koreako erakundeen artean enpresen lankidetza teknologikoa sustatzea teknologia-garapeneko eta teknologia-transferentziako proiektuetan energiarekin zerikusia duten arlo hauetan: energia-eraginkortasuna, energia berriztagarriak, sorkuntza eta banaketa (Smart Grids).

Deitzaileak: Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko CDTI-E.P.E. eta Hego Koreako KETEP (Korea Institute of Energy Technology Evaluation and Planning)

 

Ekainaren 18ra arte

M-ERA.NET

Deialdi honen bidez, makro, mikro eta nano eskalan ekai edo materialen teknologian eta ingeniaritzan nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukera dute euskal enpresek. Deialdi honek, Eusko Jaurlaritzaren funtsen bidez, ondorengo gai-arloetan garaturiko proiektuak finantzatuko ditu: ingeniaritzarako modelaketa eta ekaien prozesaketa, gainazal berritzaileak, estaldurak eta interfazeak, errendimendu handiko compositeak, ekai funtzionalak, osasunerako aplikazioetan oinarrituriko teknologietan estrategia berriak eta fabrikazio aditiborako ekai edo materialak. 

 

Ekainaren 19an

CITA EMPRENDE

ETE, startup eta inbertitzaileen arteko hitzordua da: Berrikuntza Irekiaren klabean lankidetza-aukerak aztertzeko elkartu nahi dute, baita enpresetan intraekintzailetza sustatzeko ere. Helburu nagusia zubiak eraikitzea da mundu hauen artean, ez beti ondo konektatuak, dauden ETEetan berrikuntza eta dibertsifikatzea eta startup-etan hazkundea eta garapena errazteko. CITA|Emprendek inspirazio eta lanerako testuingurua errazten du ETE/startup konexioak estimulatzeko eta ezinbesteko beste eragile erabakigarri batzuekin harremanetan jartzeko, adibidez inbertitzaileekin eta ekintzailetza, berrikuntza eta eragiketa korporatiboen profesionalekin.

Antolatzaileak: Adegi eta Diario Vasco

 

BIND 4.0 OPEN SESSIONS. Tabakaleran. Donostia

Networking jardunaldia, euskal ETEen harremana sustatzeko BIND 4.0-n parte hartzen duten startup-ekin eta berauen konponbide berritzaileekin; horretarako eraldaketa digitaleko proiektuen garapena erraztuko da, berrikuntza irekiko plataforma ahaltsu honen esparruan. Euskal enpresa txiki eta ertainak, startup-ak eta berauen soluziobideak ezagutzeko eta horien arduradunekin elkar eraginean jarduteko interesa dutenak, izango dira bertan. Cita Emprende-ren esparruan egingo da. 

Antolatzailea: Spri taldea

 

Urriaren 31ra arte

ZABALDU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMA

Programaren helburua da nazioartekotu gabe dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea eta garapen sostengarria sustatzea nazioartekotze-prozesu osoan. Euskadin kokaturik dauden edo ekoizpen-instalazioak hemen dituzten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak balia daitezke laguntza hauetaz.

Deitzailea: Spri taldea

 

Azaroaren 20-21ean

Basque Industry 4.0 -The Meeting Point eta Basque Cibersecurity Day. BECen (Barakaldo, Bizkaia)

Industria 4.0-ren eta Zibersegurtasunaren erreferentziazko ekitaldiak Euskadin batu egingo dira aurten eta azaroaren 20an eta 21ean izango dira BECn. Honela, Basque Industry 4.0-k eta Basque Cibersecurity Day-k beren helburuak berrituko dituzte protagonismo handiagoa emanez erakusketa-guneari kontuan izanda euskal industrian duten presentzia esanguratsua, eta Euskadi Europan erreferente gisa finkatzeko helburua mantentzen dute berehalako etorkizunerako funtsezkoak diren bi gaitan: Zibersegurtasunean eta Industria 4.0 delakoan.

Antolatzailea: Eusko Jaurlaritza

 

Azaroaren 29ra arte

INNOCÁMARAS PROGRAMA: BERRIKUNTZARI LAGUNTZEA ETE-ETAN

Innocámaras Programak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Sailak finantzatuta, ETEen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu, horretarako berrikuntza etengabearen aldeko kultura hartuz ekonomiaren hazkunde iraunkorra lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 29an amaituko da edo aurrekontua agortu arte. 

Antolatzaileak: Bilboko Merkataritza Ganbera, CCE, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Saila, eta FEDER

 

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO (ZTBESa) ERAGILEEN ARTEAN EGONALDIAK EGITEKO IKERTZAILEEN MUGIKORTASUN PERTSONALERAKO LAGUNTZAK 

Deialdi honen bidez, unibertsitateko ikertzaileen mugikortasuna eta UPV/EHUn sorturiko ikerketa-emaitzen komunikazio zientifikoa finantzatu nahi dira, beste jarduera batzuen artean.

Deitzailea: UPV/EHU

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago